Bloga amaitu dugu.

Sarrera honekin blog hau amaitu dugu.

Egia esanez, hasi nintzenean, 2010ean epe laburreko kontua zelakoan nengoen. epe labur horrek 6 urte iraun du (nahiz eta ez sinistu, sekulako ahalegina).

12euskaraBlogak tinko mantendu du hasierako asmoa: Tokiko kultura, ondarea, kritika, eta, gainera, euskaraz. Askotan galdetzen didatenean zertarako edo norentzat izan da, niretzat erantzuten diot. Egia hutsa da, gainera, zientifikoki azal daiteke: nola ez tokiko kulturaz eta euskaraz bada?

Hasieratik neurtu egin dut blogen sarrerak. Azken txanpan, hilabete batean 160-200 erabiltzaile sartzen dira, hau da, lau katu. Blogak hiru arazo larri dauzka audientzia handia izateko (lau kontuan hartzen baditugu egilearen gabeziak): esparru geografikoa, kultura eta hizkuntza.

Tokiko kontuak, tokikoak dira. Niri Aretxabaletakoa gutxi interesatzen bazait, Aretxabaletakoari nirea berbera. Horren kontra ezin da borrokatu, aproposa, unibertso txiki bati zuzendu diot iritzia. Gutxi balitz, kultura: tokikoa eta kultura, Tokikoa bertakoei interesatzen zaie, kultura horietako lauri, gero eta gutxiago ondarea (hau da musika eta ekimenak ez direna).

Globalizazioak tokikoarekin amaitu bide zuen; berriz, tokikoa (supermerkatu txikiak bezala), agian erreakzioagatik, berriro modan dago, gero eta indartsuagoa, hain zuzen ere. Kulturak, ordea, esparru handia galdu du azken urteotan, izan ere, egun prestigio eskasa du.

Gutxi balitz, euskaraz, hizkuntz madarikatu horrekin idatzita dago, zentimo bat eman baligute gazteleraz egiteko gomendioarekin batera, kotxe berri bat erosiko nuen. Ze astun! Zergatik ez diote esaten ingelesaz idazteko gazteleraz egiten duenari; ah, barkatu, hori beste kontu bat da. Aspergarria. Bloga hastean, banekien nire irakurleen unibertsoa gutxi zela, 180 irakurle hilabetero mila batzuk dira gazteleraz, gutxi kultura eta tokiko baitira. Dena den, honetako esparruak euskaraz guztiz beharrezkoak dira, ez dago eta.

Dudarik gabe, esperientzia ona izan da, baina agortua, tokiko gaiak errepikatzen dira, eta interesgarriak beti berak dira; beraz aspergarria da idaztea zein irakurtzea. Beti iritzia bera gai beraz.

Jarraituko dut nire iritzia ematen, batez ere, euskaraz; erdaraz emateko jende asko dago eta; baina beste ubide batzuk erabiliko ditut, ez bloga.

Amaitzeko eskerrak eman behar diet bloga jarraitu duenei. Batzuk, gainera, beren iritzia eman didate batzuetan animatzeko, bestetan zuzentzeko (arrazoiaz edo gabe). Egon egon badira.

Eskerrik asko, eta laster arte.

Sailkaturik ez, Tokiko hedabideak atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | 2 Iruzkin

[Punta Begoñako] prozesu partizipatiboen kontra

participacion_punta_begonaGooglek, estimatzen nauenez, egunero “Getxo” hitza agertzen diren berriak eskaintzen dizkit. Ez dakit zergatik, baina astero Getxoko PPren web orrialdearen zerbait eskaintzen dit (eta zerrenda ez da oso handia). Partiduarena denez, kasu gutxi egiten diot, partiduek ematen dizkiguten paperek, gehienetan, parrokiaorria antza dute eta. Azkenak, berriz, atentzioa eman dit.

PPren webak esaten zuen, salaketa-arloan jarrita: Fracaso del evento “participativo” de la UPV para las Galerías de Punta Begoña: De un aforo de 55 personas han quedado libres 28 plazas.

Gune honetan beti zelatan egon gara Punta Begoñarekin, urte eta dirua asko dira eta. Aldi berean, arrakasta handia opa diegu arduradunei, lekuak eta proiektuak merezi dute eta. Kasu honetan, hain zuzen ere, ez dago asko kritikatzeko, askoz gutxiago, PPk kritikatzen duena.

Lehenengo eta behin, esan behar da, gutxienez jota, berria bitxia dela. Izen burua horrela bada ere, berriaren testuan ez da ezer kritikatzen, hitz bat ere ez. Alderantziz, berriak lortutako ideiak azpimarratzen ditu, kritikarik gabe. Gogoak… badakigu kontrolpean egon behar dira.

Punta Begoña oso popularra dela. Han egiten diren ekitaldi guztiak arrakastatsuak dira. Oraingoa, aitzitik, ez zen parte hartzeko erraza, ezeroso samarra zen. Horretaz gain, lana zein protagonismo puska eskatzen zuen. Parte hartzaileek ideiak eraman behar zituen eta lan egin behar zuen.

Punta BegoñaHalaber, prozesu horiek oso berriak dira. Ez daukagu ohiturik, eta, askotan, konplexuak sobran: esango dudan tontakeriaren bat?, esan beharko dut pentsatu dudana? besteei kritikatuko didate?…. Gonbidatuko nuke PP, boterea duteneko lekuetan, prozesu partizipatibo gehiago egitera. Gonbida dezala jendea gai bati buruz, soseguzko gaia, debatitzera eta ideiak ematera, ikus dezagun emaitza.

27 lagun, Punta Begoñaraino eraman; han, ezezagun artean, ideiak bota; zentsuaz komentatzea eta eztabaidatzea arratsalde batean ez da batere erraza. 27 lagun parte hartzea, ideiak ematea eta eztabaidatzea soseguz itzela iruditzen zait. Gainera, parte hartzeko beste mekanismo batzuek ere aurre ikusita egongo dira, jendearen pulsoa hartzeko.

Kritikak egiteko, PPk egin behar zuen galdera beste bat zen, hau da: Zergatik ez da egin halako zerbait lehenago? Galdera hori, benetako galderak, ordea, ez ei zaizkio interesatzen. Azken finean, partizipazioarekin zer ikusirik edozeinek agian urtikaria ematen die.

Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Azebarri. Aukera eta geroa

azebarriiOstiral honetan, Algortan, Azebarri Kultura Elkarteak bere egoitza ”inauguratu” zuen. Elkarte baten sorrerak ez zuen behar izan berria, baina bada. Azebarrik bi joera izango omen ditu: kultura eta gastronomia (Euskal Herrian, bazkaldu gabe…). Hau da, txoko izango da, eta kultura ekimenak antolatu eta bultzatuko ditu. Elkarte askok dituzte helburu horiek, bertako ñabardura, berriz, euskara izango da.

Ezohiko proiektua dela agerian geratu zen inaugurazioan, alkatea eta kultura zinegotziak joan ziren eta. Bistan dago Azebarri txoko baino gehiagoa (izan behar) dela, eta horrela atzematen dugu guztiok. Alkateaz gain, inaugurazioan, aurreskua, bertsoak (oso ondo mutikoa, eta adierazgarria hautaketa), bideoa (laburra, esanguratsua eta polita eginda) eta luncha (Euskal Herrian, nola ez) egon zen.

Hasierako diskurtsoan, ordezkariak argi utzi zuen euskara izango dela horren funtzionamendu eta helburuaren ardatza. Birusaren analogia erabili zuen:txikia zein kutsakorra, adibide ezin hobea.

Jakina denez, Getxon elkarte asko daude, herriko soziologia eta kultura mailari esker. Euskara ardatzaz duten elkarteak ere egon badaude: ikasteko, hizkuntza bultzatzeko, bertsoak egiteko… Elkarte orokorra, kultura lan egiteko, euskaraz, ordea, ez geunden, eta beharrezkoa zen. Inbidiaz begiratzen diegu antzoki eta antzekoak dituzten herriei, bere ekimenak eta programazioa, xumeak batzuetan, handiak bestetan. Getxo, berriro soziologiagatik, gai izan behar zuen horrelako zerbait izateko.

Atzoko hasieran, herrian euskaran ia-ia zerbait diren guztiak zeuden. Hasiera ona ere izan zen diskurtsoa eta bideoa, bata eta bestea txapuza eta bat-batekotasunetik urrun izan baitziren; txokotik urrun eta kultur elkartetik hurbil.

Denbora emango diogu. Errodaje eta denbora behar izango du; instituzioen bermea ere bai, kultur elkarte guztiak bezala; eta, nola ez, antolatzaileen ardura, lana eta zortea; baina gehien behar duena da, zalantzarik gabe, euskaldunon partizipazioa eta erreferentetzat hartzea. Euskaraz aukera gutxi badugu ere, alferrik galtzeko joera daukagu, gehienetan tuntunez.

Zorte ona, disfruta ditzatela txokoko ardoak eta bazkariak, baina, batez ere, antola ditzatela ekimen eta erreferentziak gure kulturaz gozatzeko eta bizitzeko.

Azebarri Algortan dago, Euskal Herria kalean 14-16.

Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Ondarearen Europako Jardunaldiak, urtero legez, Uribe Kostan ere bai

Urria heldu bezain laster, Ondarearen Europako Jardunaldiek (Jornadas Europeas de Patrimonio) bere ekitaldiak eskaintzen dizkigute. Aurten Burdina da gaia. Badakizue, batzuetan gaia aitzakia besterik ez da, eta ekimenak doi-doi sartzen dira gaian. Izan ere, batzuetan dibertigarriak dira loturak, baina, tira, ekitaldiak ondo daude beti. Dena den, aurten, nahiko zentratuta daude burdinaren kontzeptuan.

JEP2015Jardunaldiak oso arrakastatsuak direla esatea sobran dago; agian, honezkero ez da lekurik egongo ekimen batzuetan parte hartzeko. Aztertu behar izango zen zergatik hori gertatzen den, eta gainontzeko ekitaldiek, jardunaldiz kanpo daudenek, arrakasta txikia duten, baina beste kontu bat da.

Hala ere, aipatzeko zerbait nabaritu dugu: gure eskualdea, antza, dinamika erraz batean sartu da. Esan daiteke, betiko partaideak direla, Leioa izan ezik, aurten ez du ezer aurkezten eta. Besteak, nolabait, errepikatzen dute betiko gaiak eta ekimenak. Horretaz gain, bisitaldi gidatu asko daude, gidariak ezezagunak izan arren, hau da, turismoko gida batek egingo du. Ezin da egin hori urtean zehar eta jardunaldietan, aditu batekin zerbait berezia egin? Aurten, antzeztutako kontuak murriztu dira. Pozten gara, abusatzen baitzen lehen. Ondo daude ekitaldi horiek, gehigarri moduan; jardunaldiak ondareari dagokion zerbait berezia eman behar baitigu.

Azkenean, euskarari dagokionez, gutxi. Plentziak eta Erandiok izan ezik, besteek gaztelera hutsa, hori ere birpasatu beharko genuke.

Aztertuko dugu gure udalek ematen dizkiguten eskaintzak:

  • Berangon antzeztutako bisitaldiak. Otxandategi: askotariko jarduera, hilobia, etxea (egungo kultur etxea) eta monumentua bisitatuko dira, ACAD tokiko taldeak bizitzari buruzko lan bat eskainiko digu (urriaren 17a, gazteleraz).

Iazkoa askoz handiagoa izan zen, hainbat arkitekturari buruzko ekimenak, hain zuzen ere (Beragorako, egia da, errazagoa zen gaia).

  •  Erandiok Itsasadarretik ikasten antolatu du. Gidaliburuan ez du esaten, baina itsasontzian izango omen da. Horretan, itsasadarraren transformazioak kontatuko digu gidariak(ez dakigu nork). Data askotan egingo dute (urriaren 11a, eta 25a, euskaraz).

Itsasadarretik nabigatzea beti interesgarria da. Iaz hitzaldi zein bisitaldiak aditu baten bidez egin zituen Erandiok.

  • Getxon hiru ekimen ditugu, iazko eskaintza hobetzen duen herri bakarrak. Bata Portugaleterekin partekatuta. Javier Goitiak ingeniaritzak hitzaldi bat eskainiko digu Burdina. Bizkaia zubiaren eraikuntzan eta zubiaren ondorengo birmoldaketa, horrekin batera bisitaldi teknikoa egingo omen da. (urriaren 22a eta 29a). Ondarearekin gutxi erlazionatu arren, Goming egiteko zozketa bat egingo da, norbaitek ausartzen bada.

Horretaz gain, oinez eta itsasontziz, bisitaldi gidatua eskaintzen digu udalak, Zubitik Kirol portura arte. Izenburua: Burdina eta horren garrantzia Abran (Data askotan), gazteleraz.

Amaitzeko, Begoñako Puntako galeriak, bisitaldia. Data asko dago, eta hizkuntza ez jarri arren, gazteleraz izango dira, ez du ezer jartzen eta.

Esan dugu eskaintza hobetzen duela, tranpatxo bat egin arren Punta Begoñakoa, uda osoan zehar egiten ari da, eta aprobetxatu dute jardunaldietan barru publizitatea egiteko. Edonola ere, ondo dago eta interesgarria.

  • Gorlizek Lurretik objektura bisitaldi gidatua antolatu du Gorlizko itsasargiraino. Natura eta gea du helburua bisitaldiak, baina, azkenean, baterian amaituko da eta hor burdina objektu bukatua nola bilakatzen den ikusiko dugu, Hara! gaiari guztiz lotuta! Kabriolaz aparte, badakigu txangoak interesa duela, noizbehinka egin dugu eta (urriaren 17a eta 20; gazteleraz)
  • Plentziak: Plentzia: geltokia eta portua, burdinaren eskutik lotuta, bisitaldi gidatua proposatzen digu (urriaren 4an euskaraz izan da, eta gazteleraz izango 18an). Ondo lotuta gaiarekin.
  • Sopelan bisitaldi gidatua egongo da: Burdina aurretik. Ibilaldi geologikoa Sopelatik. Burdinari buruz… burdin aurretik(?) (urriaren 16a, gazteleraz). Iaz antzekoa izan zen.

Laburbilduz, Uribe Kostan aditurik gabeko bisitaldi gidatu gehiegi. Asko urtearen zehar egin litezke. Programak ezohiko gauzak eskatzen du. Hala ere, gure eskualdean dirua faltagatik edo ideien faltagatik, programa, kalitateari dagokionez, ez da batere berezia. Hitzaldiren bat izan ezik, bisitaldi gidatuak dira gehienak. Gehiago esfortzatu behar dira gure udalak. Dena den, beti bezala, aukera ezin hobea da gure herrietako ondarearekin lotura hartzeko.

PROGRAMA OSOA HEMEN.

Berango, Ekitaldiak/Ekimenak, Erakusketak, Erandio, Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopela atalean publikatua | , , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

ArgiHizkiak 2015, emaitzen unea: sariak eta erakusketak

2015argihizkiak_kartelaHIRUKAn irakurri dut datorren ostegunean (hilak 1a), Leioan, ArgiHizkiak literatura-lehiaketari buruzko erakusketa irekiko dela, Leioako Kultur aretoan, hain zuzen. Lehiaketaren arauak errazak dira: Antolatzaileek 10 argazki aurkezten digute eta parte hartzaileak, aukeratutako argazkia oinarrituta, lasai, etxean, tabernan edo eskolan, testu bat sortu behar dute. Bi motatako testu dira labur (100 hitz) eta testu labur-labur (160 karaktere). Gai librea eta egitura librea; bertso zein prosa…

Nik ere, aitortzen dut, noizbehinka parte hartu dut, emaitza txarrekin normalean, jakina, ikusten denez, kaskarra idazten dut eta. Hala eta guztiz ere, beti pozik parte hartu dut. Zergatik? Lan gutxi ematen digu eta; azken finean, 100 karakter… burutazio bat besterik ez da. 100 hitz, ordea, zerbait landuago egon behar da, baina inoiz ez da lana.

David Herranzek argazkia

Lehiaketa lotzen ditu nire gustuko diren bi esparru: argazkigintza eta literatura.

Argazkiei dagokienez, aurten tokiko argazkilariak aukeratu dituzte antolatzaileek. Ondo egin dute, Zertarako joan urrun, bertan badugu kalitate oneko lanik? Argazki guztiak, beti bezala,  askotan politak dira, interesgarriak beti. Testuak…, denetariko: pentsamenduak, esaldi zelebreak, ipuinak, iritziak, bertsoak, hitz jokoak…  ia beti interesgarriak edo deigarriak.

Aurten antolatzaileek pasatu diren datuak itzelak dira: 224 testu eta 184 parte hartzaile, hegoaldeko lurralde guztietatik eta Venezuelar  bat ere bai. Institutoren batek ere antzeko lehiaketa bat antolatu du ikasleentzat.

Marisol Ramirezek egindakoa

Marisol Ramirezek egindakoa

Askotan defendatu ditugu hemendik proiektu txikiak, askotan handiak baino errentagarrigoak baitira; ez diruari dagokionez, kulturari baizik. ArgiHizkiak ez da oso lehiaketa erraldoia. Ez du gehiegirik gastatzen publizitatean. Ez du behar antolatzeko jende andanarik. Hala ere, ondo funtzionatzen du: 184 lagunek parte hartu dute, kultura-lehiaketen artean nahikotxoa da. Guztiok geratzen gara pozik: argazkilariek, tokikoek, aukera dute bere lana eta beren ego zabaltzeko,  pozik daude; parte hartzaileak  euskaraz egindako idazkiak badute nora bidali, aukera asko ez dago eta; Kultur aretoek beste erakusketa debalde bat dute, eta majua gainera…; zer gehiago eska lekio ekitaldi bati?

Amaitzeko, nork irabazi duen esan beharko genuke, Irabazle asko izan arren. Konbinazio pefektuak izan dira: David Herranzen argazkia eta Mikel Illarregi testu laburra; eta Marisol Ramirezen argazkia Alba Garciak egindako testu labur laburrarekin (kontuan hartu lehian hizkiak daudela, ez argazkiak).

Erakusketa 18ra arte Leioako Kultur aretoan egongo da, baina urriaren 1ean, ostegunean, inaugurazio eta sari banaketa egongo da. Auskalo, agian, pintxo eta edariren bat egongo da, baina dudarik gabe kultura dagokionez, oso errentagarriea den erakusketa polita disfrutatuko dugu

Erakusketa ipiniko den DATAK ETA LEKUAK:

LEIOAN Urriaren 1etik 18ra, Kultur Leioako erakusketa-aretoan.

GETXON Azaroaren 16tik abenduaren 13ra, Villamonteko Kultur Etxean (Algorta).

BERANGON Abenduaren 15etik urtarrilaren 10era, Berangoeta kultur etxean.

Berango, Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo, Leioa atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Getxophoto 2015. Amaitzear dagoen bidaia

Getxophoto genUrtero legez, Getxophotok gure herria argazkiz bete du. Urtero aipatzen dugu Getxophoto, eta urtero hasten gara goraipatuz. Izan ere, Getxon egiten den ekitaldi nagusietako bat da. Guztiei argazkiak gustatzen bazaizkigu ere, azken urteotan, hain erraza izanez, tribializatu egin da argazkiak egitea; ez, ordea, argazkigintza. Hainbeste selfie eta instagramen artean, benetako argazkilarien lana, komunikazio era eta artea jorratzen du Getxophotok.

Aurten, egun batzuk atzeratu da. Eskertzekoa da. Hasieran dauka beti Getxophotok puntu nagusia, seguru asko, jende gehiago parte hartu du ekitaldietan. Getxophotok hiru bide desberdinak eta gehigarriak lantzen ditu urtero.

Batetik, adituen maila; hor daude lehenengo ekitaldiak argazkizale baino gehiago direnentzat. Bestetik, argazkien mundua interesatzen zaionentzat esparrua; bisita gidatuak eta ekimen popularrak antolatuz. Amaitzeko, herritar guztientzako ekitaldiak, gustatu ala ez gustatu, hor daude herrian zehar dauden argazkiak.

Getxophoto 15Guzti horien artean ekitaldi txikiekin herria zipriztintzen eta inplikatzen du, besteak beste, Posavasos ibilbidea, haur ekimenak, edo herritarren argazkiak. Aipatzeko ere badira, beste ekitaldi batzuk, edo hobeto esanda, esparru batzuk, bereziak, Punta Begoña galerietan egindakoa, esaterako; aukera ematen baitigu leku ezezagunak ikusteko.

Lelo orokorra, Bidaiak, beti bezala, arrunta dirudi. Baina emaitzek eta erakusketek, gai horren arruntasuna puskatzen dute, adierazteko, ez ohikoa eta ustekabea leku orotan ezkutatzen dela. Zaila da esatea zein den nire gustukoena, zerbait esateagatik, Ereagan dagoen Elena Chernyshovak egindako lana, Errusiako herri bizi-ezina hori: Nerlisk. Argazkigintzaren boterea eta beharra ondo azaltzen du bilduma horrek

Dena den, garrantzitsuena, dudarik gabe, multzoa da, ekimen osoak balorizatzen du herria eta ezohikoa den leiho bat irekitzen digu. Irrikan gaude jakiteko hurrengo edizioaren detaileak.

Amaitzeko, igande honetan bisita gidatua euskaraz izango da, aukera ona bildumetan sakontzeko.

Inskripzioak: https://docs.google.com/forms/d/1YY2qF-fE2vrebuJhixzu05eE7uzIpaY-RTdbSKm26WU/viewform

Ekitaldiak/Ekimenak, Erakusketak, Getxo, Sailkaturik ez atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

ADN, Baskonia, euskaldunak, historia, euskara… ze buruko mina!

San Martin trikuharria (Laguardia)

Azken aste hauetan, bertakoek bi berri deigarri (historia arloan) izan ditugu. Alde batetik, Upsalako laborategiak eta Atapuercako ikerlariek ADN-ikerketa  bat aurkeztu digute (Filoblogian artikulu interesgarri bat eta esteka guztiak). Egunkarietan plazaratutako berria tamalgarria izan da. Gehienek ez dute gehiegi ulertu (konplexu samarra da gaia eta); asko tendentziosoak besterik ez dira izan. Gainera, askotan, ez jakitea eta manipulazio politikoa nahastu da. Laburbilduz, kazetaritza-fakultateetarako material ezin hobea sortu da berri horri esker. Aprobetxa dezatela.

Beste aldetik, ETBk Baskoniako historia bat aurkeztu digu. Arduradunek ondo jartzen dutenez: HISTORIA BAT, ez HISTORIA, balore absolutuan ez dago eta. Pilotu izan da; eta zer eta Euskalduntze berantiarra eskaini digute (hautsak harrotu dute, jakina, horrelakoa da gaurko telebista eta). Saioak hipotesi ezaguna haizeratu du. Hipotesia da, onargarria, baina hipotesia. Egia da, kontrako datuak eta testigantza falta izan dira saioan, hipotesiaren hutsuneak ere bai (egon badaude), baina hipotesia da, eta ez baztergarria.

Dena den, hemengo helburua ez da horretaz eztabaidatzea, maestros tiene la iglesia. Berri biek, ostean, gure nortasuna ukitu omen dute, euskaldunak dauzkagun zutabe identitarioa ukitu bide dute, eta hori bai kezkagarria dela.

Argiñeta nekropolia (Elorrio)

Argiñeta nekropolia (Elorrio)

Gure gizartean, tradizioa oso garrantzitsua da, Burgosen ere bai; eta Katalunian, Eskozian edo Andaluzian, seguru asko, ere bai. Tradizio hori gure egileek eta ikerlariek landu dute aspaldi, zerrenda luzea da. Horien lanak gu (geure burua) ulertzeko ezinbestekoak dira.

Hala eta guztiz ere, gure nortasuna ezin da (eta ez da) oinarritu neolitoan, neolitoan  geunden ala ez. Ezin da oinarritu ADN bat horrelakoa zen ala ez. Paleolitoan euskara hitz egiteak ala ez, ezin du baldintzatu gure nortasuna. Hizkuntzak eta kulturak ez dira jaiotzen une batean, kreazionistak ez bagara, nahasten eta aldatzen dira. Gure identitatea aspektu horiek guztiek hazten dute, baina dagoeneko gehituta daude; nahitaez, gure nortasunean dena dago, gure gaurko identitatean, hain zuzen ere.

Datozen urteetan, zientziak eta ikerketek ustekabe asko eskainiko digute. Aldaketa asko egongo dira, zientzia asko eboluzionatu(ko) baita: historia, genetikan… baita linguistika arloan ere zailagoa izan arren. Zaharrak berri, edo norbaitek uste du XIX. mendeko euskaldun ilustratu batek egun dakiguna zekiela? Orain pentsatu duguna pentsatu zuela? Eta ez zen euskalduna?

Irakurleak ez du pentsatu behar hemen idatzitakoa abertzaleentzat soilik kritika denik, ezta pentsatu ere. Españolista peto-petoak leku berberean daude, irakur dezagun, bestela, ABC edo El Correo. Nortasuna apurtzeko asmoarekin azpimarratzen zuten ADNko berria, nahiz eta ezer ulertu ez, azpian zegoen benetakoa izenburua zen: Los vascos no son vascos. Tontakeria hutsa.

Herri guztiek bere identitatea dute, herria izateagatik, nortasunik ez duten herriak ez dira herriak. Identitate hori, berriz, ez digu ematen iragan bat edo beste bat eduki izanak, iragana eta oraina izateak baizik. Bestela, galdetu kataluniarrei edo eskoziarrei ea gu bezain herri ez diren (espresio tuntuna izan arren, hori galdetzera eramaten gaitu planteamenduak).

Amaitzeko, eskola-kurriculetan kontzeptu batzuk sartu behar dira, gogoz eta premiaz: genetika, historia, etnia, hizkuntza, herria…. Batzuetan, ematen du jendeak (bereizten jakin behar zuen jendeak) edonola erabiltzen ditu. Penagarria da nahasketa irakurtzea, batzuetan manipulatzeko; gehienetan, horretaz gain, ez ulertzeagatik. Horrek bai, horrek gure nortasunaren parte garrantzitsu bat dirudi!!

Uribe Kostatik kanpo atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1

Getxoko Txiki eta Otaegi (San Nikolas) plaza… habemus plaza

Algortako antzoki berriaDenbora pasa ahala, Getxoko lan estrategiko batzuk amaitzen omen dira, kultur azpiegiturekin lotuta, batez ere. Antzokiaren inguruak, adibidez, forma hartu du, urte asko desagertu ondoren.

Amaitutakoan baloratuko dugu Santa Eugenia eta Antzoki berriaren papera, azken finean, proiektu horiek getxotarrok urte askotan markatu gaituzte; are eta gehiago, urte askotan eragingo gaituzte.

Antzoki berriari dagokionez, askotan esan dugu, erabilera baloratuko dugu, eraikina erraz egiten da; kultura eta programazioa, aitzitik, zaila sortzen da; hau da, programazioa da gakoa. Hala ere, antzokiaz gain, badago komentatzeke daukagun elementuren bat; hain zuzen ere, Txiki eta Otaegi plaza, edo San Nikolas plaza (toponimo biak nire gustukoak dira eta).

Maitane Nerekanek uztailan egindako artikulu bat ia-ia osoa sina liteke. Zoritxarrez, gure plaza berria modan dagoen diseinua besterik ez da, moda inpertsonala, gizatasunik gabeko moda,eta…tabernarizatua. Azken hamarkadako herri lanak aztertzean, beste faktore askoren artean bi azpimarra litezke: erraldoitasuna eta despertsonalizazioa.

Lehenengo ezaugarria, erraldoitasuna, krisiak hil omen du. Krisien ondorio guztiak ez dira txarrak, eta herri-lan horien amaiera eskertu behar diogu krisiari. Despertsonalizazioa, ordea, larriagoa da, irauteko moda baita. Askotan, gure ordezkariek herri-lan planteatu dutenean bigarren pausutik hasten dira: zer egin behar den galdetzen dute, zertarako egin behar den ordez. Ez da plaza egin behar, baizik eta jendeak erlazionatzeko,herritarrek gizarteratzeko eta herriak arnasa hartzeko leku bat. Hortik, plaza aterako zaigu. Horregatik, erabiltzen diren koloreak modakoak dira (grisa beltzak eta ilunak, oraingo tabernak bezalakoak;arkitekto eta sukaldarien uniforme bezala klaseko kolorea, elegantea, nahiko triste geratu arren. Horregatik, ez dago kioskorik, plaza ikusteko oztopo besterik ez baita, ikusteko lanak baitira. Humanizazio puntu gehienak tabernek jartzen dute. Egungo plazak normalean terrazak jartzekoak dira (Satistegi plazan, adibidez, terraza gehiago jartzeko lekurik ez dago, beraz, alda dezagun plaza terrazak errazteko!). Hau da, ekimen pribatuak personalizatzen du esparru publikoa, joera geldiezina, dirudi.

Zorionez edo tamalez, a todo se hace uno. Urte batzuk barru, normaltzat hartuko dugu gaurko plaza, saiatuko gara disfrutatzen, guk ezagututakoa udaleko argazki zaharren bildumarako izango da. Zorionez, jendeak hartuko du plaza eta bereganatuko du, umeek korrika jasanezinez eginez, betiko moduan; gazteek eskaileretan edaten, erretzen,hitz egiten…,; helduak terrazeko edalontziak sakabanatuko dugu, eta adinekoak paseoak egingo dituzte, beti bezala. Antzoki berriak bizitza emango dio plazari, eta gustatuko zaigu eta guzti. A todo se hace uno.

Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Gerediagaren 50. urteurrena: erronkak eta aukerak, kanpotik ikusita

15topagerediagaPasa den igandean, Durangaldeko Gerediaga elkarteak TopaGerediaga ospatu zuen, 50. urteurrena egin zuen eta. Erraz esaten da. Urte asko dira edozein elkarterako, gero eta gehiago kultura bada helburua, are gehiago “tokiko” kultura bada jomuga.

Ekitaldia Gerediaga dena izan zen, bere ahulezia eta bere indarra. Lehertzeko aproposa den orekatutako nahasketa: tradizioa eta modernitatea. Hasteko mahai-inguru batean zer egiteke dagoen, zer eta nola egin daiteken galderari erantzuna ematen saiatu zen. Asko dago, dudarik gabe; beraz, Gerediagari lana eta helburua duen zalantzarik ez dago.

 Ekitaldi nagusian omendu zitzaien sortzaileei zein zuzendaritzan egon direnei. Denborak ezin digu ahaztarazi izan zuten lana eta egoera, Askotan benetako Titanen lana izan zen, oraingotik ulertezina (Hor Memoriaren garrantzia). Dantza moderno talde batek, Durangoko L´atelier dantza eskolak, bi saio eskaini zizkigun; neskak, oso gazteak zirenak, duin baino gehiago egin zuten lana, berriro, ohiko soinuak eta garaikide mugimenduak nahastu zuten, polita zein aproposa. Amaitzeko, bazkari bat egin zen, bazkide guztiak ez zeuden, 100 baino gehiago besterik ez!!!. Bazkaria ondoren, parte hartzaileek disfrutatu zuten ohiko abesti batzuekin, eta, inprobisatuta, bertako dantzak dantzatu zituen espontaneo asko, hau da, herriko jai bihurtu zen herriko jaia zena.15gerediagalogo

 Egun ona izan zen. Batez ere, Gerediagaren espirituaren ispilua izan zen. Durangaldeko herriko kultura-elkarte parte-hartzaile, modernitatearen eta iraganen arteko zubia.

 Urrun bizi arren, Gerediaga duela asko deskubritu nuen. Nire lehenengo arkeologia-lanak hor hasi ziren. Izan ere, talai horretatik, deskubritu nuen Garaiko jaiak, Iurretako dantzariak, Donien atxa eta Durangaldeko nortasunaren hamaika ezaugarri; horien artean, Gerediagako lana, ahaleginak eta, noizbehinka, borroka. Lurra bat maite duzula esatea gehiegikeria iruditu zait beti, baina Durangaldearekin lotura emozional berezi bat dudala bistan dago, lotura horretan Gerediagak neurri handi batean errua du, Jon-ekin, Aitziber-ekin, Nerea-ekin, Esther-ekin, Epi-ekin Itziar-ekin eta hainbesterekin batera (ez gehiegi).

 Dena den, denborak aldatzen dira eta Gerediagak, erakunde guztiek bezala, bere lekua aurkitu behar dute, eta egokitu. Igandean, defentsa, borroka, ekintza zuzena, prentsaren denuntziak, behatoki, dinamizatzailea, epaitegia, … hitz asko atera ziren. Hitz horiek guztiek baliogarriak izateagatik, adierazten dute elkartearen lana eta arazoak; era berean, beharra eta geroa ere bai.

Une batean, akusatu zitzaion Gerediagari lehen bezalako prentsako denuntziak ez jartzeagatik, hau da, administrazioari presio gehiago egin behar zaiola. Baliteke. Gerediagak estrategia hori aldatu du, dudarik, gabe, baina injustizia izango zen horrela besterik esatea. Gerediagak oraingora egokitu da. Batzuetan iraganeko estrategiak deseatu litezke, baina iragana da. Horrek ez du esan nahi administrazioaren txotxongiloa izan behar duela. Komunikazio ubide zuzena izan behar du, eta zaintza lana egin behar du “txapa” ematen behar den lekuan. Behatoki lana hitz potoloa izan arren (Nerea Mujikak aipatu zuen), funtsezko lana da; izan ere, horrela egin du Gerediagak azken 50 urte. Baina ez soilik. Zaintza eta zelatzeko lana ez da nahikoa, ez du balio ondoren mugimendua sortzen ez badu. Beste hitz potoloa erabiltzearren, dinamizatu behar du. Gizartean trabatuta egon behar da, administrazioarekin ez ezik (ezeroso lagunak izaten), beste agente baliogarriekin ere (elkarteak, kultura-agenteak, profesionalak, eskolak…) Behatu zein dinamizatu, zaindu zein ekin eta eragin, hor dago Gerediagaren erronka eta geroa.

Laburbilduz, liburu azokaz aparte, ezinbestekoa da elkartea. Beste 50 urterako lana eta gogoekin badago (atzoko kezkak eta ideiak agerian utzi zuten eta). Zorionak Gerediaga. Zorionak Durangaldea, eta eskerrik asko egiten duzuen kulturaren aldeko lanagatik

 Nire Uribe Kostan Gerediagaren antzeko zerbait egongo balitz… !!

Ekitaldiak/Ekimenak, Uribe Kostatik kanpo atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Punta Begoñako bisitaldi gidaguak: Bazen garaia!!

web IMG_9853Bisita gidatua egin dugu Punta Begoñan. Ba zen ordua! Askotan izan gara kritikoak, hemen zein beste leku batzuetan, horren bezalako kultura-egitasmo batean tentsio falta nabaritu baitugu. Zentzu horretan, aitortzen dut, nahiko ezkorra joan nintzen bisitara. Zorionez, oker nindoan, bisitaldia gogoratzen dudan onetariko bat izan da eta.

Kaskoren protokolo txusko, eta saihestezina, pasatu ondoren, eta behin sinatuta hiltzen bagara gure errua dela, gidariak ibilbide oso pentsatuta erakusten digu. Hasieratik, kultura-ondarea zer den eta zein den bere balorea kontatzen digute, tontakeria irudi arren, gero eta beharrezkoa, gainera, ondo azalduta. Gaurkotasuna nabaria da, eta ekialdeko telebistan agertzen diren irudiak ikus ditzakegu: talibanak, Islamiar Estatua, Siriako museoak… Badakigu, telebistan eta urrun agertzen dena egia eta larria da, gure inguruan egiten dena…

Horman margotutako soldaduak

Horman margotutako soldaduak

Hurrengo zatian: Punta Begoñako beharrak. Berriro ezin hobea, eta berriro beharra, herritarrok ikus dezagun zer egingo den, zeinak diren arazoak eta zeinak lanak. Batez ere, polemikak saihesteko informazioa da, hori da helburua eta horrela egiten da: Kimika, ura, historia, arte eta memoria nahasten da leku txiki horretan.

Normala denez, eraikina eta Horacio Etxebarrietaren pertsonalitatea atera behar zen. Nahikoa da, pisu gehiegi ez izan arren, segur aski, txaskarrilotik ihes egiteko, eta diskurtso akademikoagoa lortzeko. Hala eta guztiz ere, nahikoa da eskuetan zer daukagun antzemateko.

Amaieran, sorpresa moduan, horman dauden freskoak, ia-ia ezabatuta, erakusten zakizkio bisitariari: militarrak, Bilboko armarria, falangekoa, eta Franco zein Jose Antonioren lekuak, guztiz desagertuta… ondo planifikatuta dago, bisitariari galerietako zerbait ezezaguna emateko. Bitxikeria horiek, besterik gabe, nahikoak dira bisita merezitzeko.

Antolatzaileek esan dute laster beste ziklo desberdin egongo dela; irrikan gaude. Bitartean, apuntatuta ez daudenek arazoak izango dituzte, udaleko erreserba orriak beteta omen daude eta. Hori bai, arazo gehiago izan dute euskaldunek, askoz gutxiago izan dute eta.

Laburbilduz, azkenean, Punta Begoñako lanak herritarrontzat hasi omen dira, ea oraindik aurrean tentsioa mantentzen dugun. Bitartean zorionak antolatzaileentzat.

Ekitaldiak/Ekimenak, Erakusketak, Getxo atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi