Gerediagaren 50. urteurrena: erronkak eta aukerak, kanpotik ikusita

15topagerediagaPasa den igandean, Durangaldeko Gerediaga elkarteak TopaGerediaga ospatu zuen, 50. urteurrena egin zuen eta. Erraz esaten da. Urte asko dira edozein elkarterako, gero eta gehiago kultura bada helburua, are gehiago “tokiko” kultura bada jomuga.

Ekitaldia Gerediaga dena izan zen, bere ahulezia eta bere indarra. Lehertzeko aproposa den orekatutako nahasketa: tradizioa eta modernitatea. Hasteko mahai-inguru batean zer egiteke dagoen, zer eta nola egin daiteken galderari erantzuna ematen saiatu zen. Asko dago, dudarik gabe; beraz, Gerediagari lana eta helburua duen zalantzarik ez dago.

 Ekitaldi nagusian omendu zitzaien sortzaileei zein zuzendaritzan egon direnei. Denborak ezin digu ahaztarazi izan zuten lana eta egoera, Askotan benetako Titanen lana izan zen, oraingotik ulertezina (Hor Memoriaren garrantzia). Dantza moderno talde batek, Durangoko L´atelier dantza eskolak, bi saio eskaini zizkigun; neskak, oso gazteak zirenak, duin baino gehiago egin zuten lana, berriro, ohiko soinuak eta garaikide mugimenduak nahastu zuten, polita zein aproposa. Amaitzeko, bazkari bat egin zen, bazkide guztiak ez zeuden, 100 baino gehiago besterik ez!!!. Bazkaria ondoren, parte hartzaileek disfrutatu zuten ohiko abesti batzuekin, eta, inprobisatuta, bertako dantzak dantzatu zituen espontaneo asko, hau da, herriko jai bihurtu zen herriko jaia zena.15gerediagalogo

 Egun ona izan zen. Batez ere, Gerediagaren espirituaren ispilua izan zen. Durangaldeko herriko kultura-elkarte parte-hartzaile, modernitatearen eta iraganen arteko zubia.

 Urrun bizi arren, Gerediaga duela asko deskubritu nuen. Nire lehenengo arkeologia-lanak hor hasi ziren. Izan ere, talai horretatik, deskubritu nuen Garaiko jaiak, Iurretako dantzariak, Donien atxa eta Durangaldeko nortasunaren hamaika ezaugarri; horien artean, Gerediagako lana, ahaleginak eta, noizbehinka, borroka. Lurra bat maite duzula esatea gehiegikeria iruditu zait beti, baina Durangaldearekin lotura emozional berezi bat dudala bistan dago, lotura horretan Gerediagak neurri handi batean errua du, Jon-ekin, Aitziber-ekin, Nerea-ekin, Esther-ekin, Epi-ekin Itziar-ekin eta hainbesterekin batera (ez gehiegi).

 Dena den, denborak aldatzen dira eta Gerediagak, erakunde guztiek bezala, bere lekua aurkitu behar dute, eta egokitu. Igandean, defentsa, borroka, ekintza zuzena, prentsaren denuntziak, behatoki, dinamizatzailea, epaitegia, … hitz asko atera ziren. Hitz horiek guztiek baliogarriak izateagatik, adierazten dute elkartearen lana eta arazoak; era berean, beharra eta geroa ere bai.

Une batean, akusatu zitzaion Gerediagari lehen bezalako prentsako denuntziak ez jartzeagatik, hau da, administrazioari presio gehiago egin behar zaiola. Baliteke. Gerediagak estrategia hori aldatu du, dudarik, gabe, baina injustizia izango zen horrela besterik esatea. Gerediagak oraingora egokitu da. Batzuetan iraganeko estrategiak deseatu litezke, baina iragana da. Horrek ez du esan nahi administrazioaren txotxongiloa izan behar duela. Komunikazio ubide zuzena izan behar du, eta zaintza lana egin behar du “txapa” ematen behar den lekuan. Behatoki lana hitz potoloa izan arren (Nerea Mujikak aipatu zuen), funtsezko lana da; izan ere, horrela egin du Gerediagak azken 50 urte. Baina ez soilik. Zaintza eta zelatzeko lana ez da nahikoa, ez du balio ondoren mugimendua sortzen ez badu. Beste hitz potoloa erabiltzearren, dinamizatu behar du. Gizartean trabatuta egon behar da, administrazioarekin ez ezik (ezeroso lagunak izaten), beste agente baliogarriekin ere (elkarteak, kultura-agenteak, profesionalak, eskolak…) Behatu zein dinamizatu, zaindu zein ekin eta eragin, hor dago Gerediagaren erronka eta geroa.

Laburbilduz, liburu azokaz aparte, ezinbestekoa da elkartea. Beste 50 urterako lana eta gogoekin badago (atzoko kezkak eta ideiak agerian utzi zuten eta). Zorionak Gerediaga. Zorionak Durangaldea, eta eskerrik asko egiten duzuen kulturaren aldeko lanagatik

 Nire Uribe Kostan Gerediagaren antzeko zerbait egongo balitz… !!

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Uribe Kostatik kanpo atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s