Ondarearen Europako Jardunaldiak, urtero legez, Uribe Kostan ere bai

Urria heldu bezain laster, Ondarearen Europako Jardunaldiek (Jornadas Europeas de Patrimonio) bere ekitaldiak eskaintzen dizkigute. Aurten Burdina da gaia. Badakizue, batzuetan gaia aitzakia besterik ez da, eta ekimenak doi-doi sartzen dira gaian. Izan ere, batzuetan dibertigarriak dira loturak, baina, tira, ekitaldiak ondo daude beti. Dena den, aurten, nahiko zentratuta daude burdinaren kontzeptuan.

JEP2015Jardunaldiak oso arrakastatsuak direla esatea sobran dago; agian, honezkero ez da lekurik egongo ekimen batzuetan parte hartzeko. Aztertu behar izango zen zergatik hori gertatzen den, eta gainontzeko ekitaldiek, jardunaldiz kanpo daudenek, arrakasta txikia duten, baina beste kontu bat da.

Hala ere, aipatzeko zerbait nabaritu dugu: gure eskualdea, antza, dinamika erraz batean sartu da. Esan daiteke, betiko partaideak direla, Leioa izan ezik, aurten ez du ezer aurkezten eta. Besteak, nolabait, errepikatzen dute betiko gaiak eta ekimenak. Horretaz gain, bisitaldi gidatu asko daude, gidariak ezezagunak izan arren, hau da, turismoko gida batek egingo du. Ezin da egin hori urtean zehar eta jardunaldietan, aditu batekin zerbait berezia egin? Aurten, antzeztutako kontuak murriztu dira. Pozten gara, abusatzen baitzen lehen. Ondo daude ekitaldi horiek, gehigarri moduan; jardunaldiak ondareari dagokion zerbait berezia eman behar baitigu.

Azkenean, euskarari dagokionez, gutxi. Plentziak eta Erandiok izan ezik, besteek gaztelera hutsa, hori ere birpasatu beharko genuke.

Aztertuko dugu gure udalek ematen dizkiguten eskaintzak:

  • Berangon antzeztutako bisitaldiak. Otxandategi: askotariko jarduera, hilobia, etxea (egungo kultur etxea) eta monumentua bisitatuko dira, ACAD tokiko taldeak bizitzari buruzko lan bat eskainiko digu (urriaren 17a, gazteleraz).

Iazkoa askoz handiagoa izan zen, hainbat arkitekturari buruzko ekimenak, hain zuzen ere (Beragorako, egia da, errazagoa zen gaia).

  •  Erandiok Itsasadarretik ikasten antolatu du. Gidaliburuan ez du esaten, baina itsasontzian izango omen da. Horretan, itsasadarraren transformazioak kontatuko digu gidariak(ez dakigu nork). Data askotan egingo dute (urriaren 11a, eta 25a, euskaraz).

Itsasadarretik nabigatzea beti interesgarria da. Iaz hitzaldi zein bisitaldiak aditu baten bidez egin zituen Erandiok.

  • Getxon hiru ekimen ditugu, iazko eskaintza hobetzen duen herri bakarrak. Bata Portugaleterekin partekatuta. Javier Goitiak ingeniaritzak hitzaldi bat eskainiko digu Burdina. Bizkaia zubiaren eraikuntzan eta zubiaren ondorengo birmoldaketa, horrekin batera bisitaldi teknikoa egingo omen da. (urriaren 22a eta 29a). Ondarearekin gutxi erlazionatu arren, Goming egiteko zozketa bat egingo da, norbaitek ausartzen bada.

Horretaz gain, oinez eta itsasontziz, bisitaldi gidatua eskaintzen digu udalak, Zubitik Kirol portura arte. Izenburua: Burdina eta horren garrantzia Abran (Data askotan), gazteleraz.

Amaitzeko, Begoñako Puntako galeriak, bisitaldia. Data asko dago, eta hizkuntza ez jarri arren, gazteleraz izango dira, ez du ezer jartzen eta.

Esan dugu eskaintza hobetzen duela, tranpatxo bat egin arren Punta Begoñakoa, uda osoan zehar egiten ari da, eta aprobetxatu dute jardunaldietan barru publizitatea egiteko. Edonola ere, ondo dago eta interesgarria.

  • Gorlizek Lurretik objektura bisitaldi gidatua antolatu du Gorlizko itsasargiraino. Natura eta gea du helburua bisitaldiak, baina, azkenean, baterian amaituko da eta hor burdina objektu bukatua nola bilakatzen den ikusiko dugu, Hara! gaiari guztiz lotuta! Kabriolaz aparte, badakigu txangoak interesa duela, noizbehinka egin dugu eta (urriaren 17a eta 20; gazteleraz)
  • Plentziak: Plentzia: geltokia eta portua, burdinaren eskutik lotuta, bisitaldi gidatua proposatzen digu (urriaren 4an euskaraz izan da, eta gazteleraz izango 18an). Ondo lotuta gaiarekin.
  • Sopelan bisitaldi gidatua egongo da: Burdina aurretik. Ibilaldi geologikoa Sopelatik. Burdinari buruz… burdin aurretik(?) (urriaren 16a, gazteleraz). Iaz antzekoa izan zen.

Laburbilduz, Uribe Kostan aditurik gabeko bisitaldi gidatu gehiegi. Asko urtearen zehar egin litezke. Programak ezohiko gauzak eskatzen du. Hala ere, gure eskualdean dirua faltagatik edo ideien faltagatik, programa, kalitateari dagokionez, ez da batere berezia. Hitzaldiren bat izan ezik, bisitaldi gidatuak dira gehienak. Gehiago esfortzatu behar dira gure udalak. Dena den, beti bezala, aukera ezin hobea da gure herrietako ondarearekin lotura hartzeko.

PROGRAMA OSOA HEMEN.

Post hau Berango, Ekitaldiak/Ekimenak, Erakusketak, Erandio, Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopela atalean eta , , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s