Artxiboa laburpen hitzeka: Esaera zaharra
Sopela, 21. Esaera zaharren txapelketa, gorriz egutegian
Datorren larunbaterako, XXI. Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa antolatu dute AEK-ko Sopelaztarrek. Ez diot ekimenari goraipatuko, duela urte bete egin nuen eta. Han esaten nuenez, ekimen gutxi egiten dira hizkuntza-kultura hedatzeko eta herritarrok bereganatzeko. Egia da, askotan esaten dugun bezala, euskalduntzea … Irakurtzen jarraitu
Apirilean natura berpizten da, kultura ere bai
Batzuetan ez dakizu zertaz idazten, eta bat-batean kanpoko laguntza datorkizu. Horrela gertatu zait aste honetan, di-da batean, Egizuk bidalitako posta bat heldu zaidanean. Gaur, ostegunean, Getxon, Txerra Rodriguezek “Made in Galiza” eta gehiago Irakurzaleen txokoan. Ostiralean, Leioan, “Ni gaztea nintzenean” … Irakurtzen jarraitu
Apirila hotz, ez gari ez agotz. Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa.
Esaten badugu hizkuntza bat kultura dela, guztiok erraz ulertzen dugu. Hizkuntza bat, ordea, gehiago da. Ekosistema oso bat dago hizkuntza baten barruan, kultura-ekosistema hain zuzen ere. Ekosistema horrek esango digu kulturaren osasuna, aberastasuna eta abar. Sopelako AEK-k 19. Esaera Zaharren … Irakurtzen jarraitu