Artxiboa gaika: Ekitaldiak/Ekimenak
[Punta Begoñako] prozesu partizipatiboen kontra
Googlek, estimatzen nauenez, egunero “Getxo” hitza agertzen diren berriak eskaintzen dizkit. Ez dakit zergatik, baina astero Getxoko PPren web orrialdearen zerbait eskaintzen dit (eta zerrenda ez da oso handia). Partiduarena denez, kasu gutxi egiten diot, partiduek ematen dizkiguten paperek, gehienetan, … Irakurtzen jarraitu
Ondarearen Europako Jardunaldiak, urtero legez, Uribe Kostan ere bai
Urria heldu bezain laster, Ondarearen Europako Jardunaldiek (Jornadas Europeas de Patrimonio) bere ekitaldiak eskaintzen dizkigute. Aurten Burdina da gaia. Badakizue, batzuetan gaia aitzakia besterik ez da, eta ekimenak doi-doi sartzen dira gaian. Izan ere, batzuetan dibertigarriak dira loturak, baina, tira, … Irakurtzen jarraitu
ArgiHizkiak 2015, emaitzen unea: sariak eta erakusketak
HIRUKAn irakurri dut datorren ostegunean (hilak 1a), Leioan, ArgiHizkiak literatura-lehiaketari buruzko erakusketa irekiko dela, Leioako Kultur aretoan, hain zuzen. Lehiaketaren arauak errazak dira: Antolatzaileek 10 argazki aurkezten digute eta parte hartzaileak, aukeratutako argazkia oinarrituta, lasai, etxean, tabernan edo eskolan, testu … Irakurtzen jarraitu
Getxophoto 2015. Amaitzear dagoen bidaia
Urtero legez, Getxophotok gure herria argazkiz bete du. Urtero aipatzen dugu Getxophoto, eta urtero hasten gara goraipatuz. Izan ere, Getxon egiten den ekitaldi nagusietako bat da. Guztiei argazkiak gustatzen bazaizkigu ere, azken urteotan, hain erraza izanez, tribializatu egin da argazkiak … Irakurtzen jarraitu
Getxoko Txiki eta Otaegi (San Nikolas) plaza… habemus plaza
Denbora pasa ahala, Getxoko lan estrategiko batzuk amaitzen omen dira, kultur azpiegiturekin lotuta, batez ere. Antzokiaren inguruak, adibidez, forma hartu du, urte asko desagertu ondoren. Amaitutakoan baloratuko dugu Santa Eugenia eta Antzoki berriaren papera, azken finean, proiektu horiek getxotarrok urte … Irakurtzen jarraitu
Gerediagaren 50. urteurrena: erronkak eta aukerak, kanpotik ikusita
Pasa den igandean, Durangaldeko Gerediaga elkarteak TopaGerediaga ospatu zuen, 50. urteurrena egin zuen eta. Erraz esaten da. Urte asko dira edozein elkarterako, gero eta gehiago kultura bada helburua, are gehiago “tokiko” kultura bada jomuga. Ekitaldia Gerediaga dena izan zen, bere … Irakurtzen jarraitu
Ez dut Korrika ikusi
Aitortzen dut: ez dut Korrika ikusi. Antolatzaile madarikatuek aproposa egin dute. Nire herritik pasatu da lantegian nengoenean, lantegitik, ordea, lanorduz kanpo pasatu da. Gutun bat bidaliko diot AEKri hurrengoan, antolatu aurretik, nire egutegi eta ordutegia kontsultatzeko. Jakin badakit Korrika oraindik … Irakurtzen jarraitu
Memoria, lubakiak , errepresioa…: Uribe Kostatik Intxorta frontera bisitaldi bat
Modan dago Memoria Historikoa. Hemendik ere askotan idatzi dugu horretaz. Beraz, eta oso interesgarria delako, gure euskararen aldeko elkarteek (Aitxu, Berbots eta Egizu) Intxortarako bisita antolatu digute. Bisitaldia Intxortako gatazka eta Elgetako memoriala erakutsiko digute. Merezi du. Hor Gipuzkoa eta … Irakurtzen jarraitu