Punta Begoñako bisitaldi gidaguak: Bazen garaia!!

web IMG_9853Bisita gidatua egin dugu Punta Begoñan. Ba zen ordua! Askotan izan gara kritikoak, hemen zein beste leku batzuetan, horren bezalako kultura-egitasmo batean tentsio falta nabaritu baitugu. Zentzu horretan, aitortzen dut, nahiko ezkorra joan nintzen bisitara. Zorionez, oker nindoan, bisitaldia gogoratzen dudan onetariko bat izan da eta.

Kaskoren protokolo txusko, eta saihestezina, pasatu ondoren, eta behin sinatuta hiltzen bagara gure errua dela, gidariak ibilbide oso pentsatuta erakusten digu. Hasieratik, kultura-ondarea zer den eta zein den bere balorea kontatzen digute, tontakeria irudi arren, gero eta beharrezkoa, gainera, ondo azalduta. Gaurkotasuna nabaria da, eta ekialdeko telebistan agertzen diren irudiak ikus ditzakegu: talibanak, Islamiar Estatua, Siriako museoak… Badakigu, telebistan eta urrun agertzen dena egia eta larria da, gure inguruan egiten dena…

Horman margotutako soldaduak

Horman margotutako soldaduak

Hurrengo zatian: Punta Begoñako beharrak. Berriro ezin hobea, eta berriro beharra, herritarrok ikus dezagun zer egingo den, zeinak diren arazoak eta zeinak lanak. Batez ere, polemikak saihesteko informazioa da, hori da helburua eta horrela egiten da: Kimika, ura, historia, arte eta memoria nahasten da leku txiki horretan.

Normala denez, eraikina eta Horacio Etxebarrietaren pertsonalitatea atera behar zen. Nahikoa da, pisu gehiegi ez izan arren, segur aski, txaskarrilotik ihes egiteko, eta diskurtso akademikoagoa lortzeko. Hala eta guztiz ere, nahikoa da eskuetan zer daukagun antzemateko.

Amaieran, sorpresa moduan, horman dauden freskoak, ia-ia ezabatuta, erakusten zakizkio bisitariari: militarrak, Bilboko armarria, falangekoa, eta Franco zein Jose Antonioren lekuak, guztiz desagertuta… ondo planifikatuta dago, bisitariari galerietako zerbait ezezaguna emateko. Bitxikeria horiek, besterik gabe, nahikoak dira bisita merezitzeko.

Antolatzaileek esan dute laster beste ziklo desberdin egongo dela; irrikan gaude. Bitartean, apuntatuta ez daudenek arazoak izango dituzte, udaleko erreserba orriak beteta omen daude eta. Hori bai, arazo gehiago izan dute euskaldunek, askoz gutxiago izan dute eta.

Laburbilduz, azkenean, Punta Begoñako lanak herritarrontzat hasi omen dira, ea oraindik aurrean tentsioa mantentzen dugun. Bitartean zorionak antolatzaileentzat.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Erakusketak, Getxo atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s