Artxiboa laburpen hitzeka: Aitxu

Memoria, lubakiak , errepresioa…: Uribe Kostatik Intxorta frontera bisitaldi bat

Modan dago Memoria Historikoa. Hemendik ere askotan idatzi dugu horretaz. Beraz, eta oso interesgarria delako, gure euskararen aldeko elkarteek (Aitxu, Berbots eta Egizu) Intxortarako bisita antolatu digute. Bisitaldia Intxortako gatazka eta Elgetako memoriala erakutsiko digute. Merezi du. Hor Gipuzkoa eta … Irakurtzen jarraitu

Ekitaldiak/Ekimenak, Monumentuak atalean publikatua | , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Itsasadarretik igo osteko ohar melankoliko batzuk

Pasa den igandean, itsasadarretik igo ginen Bilboraino. Bidaia hauek beti aprobetxatu behar dira, deabruak antolatu arren; kasu honetan, gainera, antolatzaileak konfiantzakoak omen ziren: Berbotsek, Egizuk eta Aitxuk. Beraz, pentsatu gabe batu nintzen txangora. Berbatxango programan zegoen bidaia, eta antolatzaileek Edorta … Irakurtzen jarraitu

Ekitaldiak/Ekimenak, Erandio, Getxo, Leioa, Uribe Kostatik kanpo atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1

Apirilean natura berpizten da, kultura ere bai

Batzuetan ez dakizu zertaz idazten, eta bat-batean kanpoko laguntza datorkizu. Horrela gertatu zait aste honetan, di-da batean, Egizuk bidalitako posta bat heldu zaidanean. Gaur, ostegunean, Getxon, Txerra Rodriguezek “Made in Galiza” eta gehiago Irakurzaleen txokoan. Ostiralean, Leioan,  “Ni gaztea nintzenean” … Irakurtzen jarraitu

Ekitaldiak/Ekimenak atalean publikatua | , , , , , , hitzekin laburtua | 2 Iruzkin

Uribe Kostako dorretxeak

Pasa den astean eskualdeko euskararen aldeko elkarteek txango interesgarria proposatu ziguten: Uribe Kostako dorretxeak. Dakigunez, askotan agertu dira blog honetan Berbotsek, Aitxuk eta Egizuk (Erandio, Sopela eta Getxo). Hirurek noizean behin zerbait berria ezagutzera eramaten gaituzte: natura, arte, ohiturak, historia… … Irakurtzen jarraitu

Arkeologia, Berango, Ekitaldiak/Ekimenak, Erandio, Leioa, Monumentuak atalean publikatua | , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Paiarekin Erandio “sakonean” barrena: Mundu bat etxe ondoan

Larunbat honetan, Berbatxangoan parte hartu genuen. Une honetan Berbotsek eraman gintuen, eta Fredi Paia izan zen gidaria, Erandioko etnotoponimian barrena. Beste post batean komentatu genuen aukera, beraz horretaz ez dugu  ezer esango. Paiatarra Erandio Goikoan hasi eta Faoetan (Fano) amaitu … Irakurtzen jarraitu

Erandio atalean publikatua | , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Geologia berbatxangoa, eta udaletako berri galduak

Udazkena urtaro aproposa da gure kultura-ekitaldirako, askotan esan dugu, garai oparoena.  Izan ere, Berbotsek Martiartutik pasearazi gaituen ondoren, Sopelako Aitxu!-k, Berbatxangoen testuinguruan, Uribe Kostako geologiatik paseatzea proposatzen digu: Uribekosta: Altxor geologikoa. Ez da txango berria, beste batzuetan egin da, baina, … Irakurtzen jarraitu

Barrika, Ekitaldiak/Ekimenak, Erandio, Getxo, Sopela atalean publikatua | , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Etnobotanika, gure kulturaren zati bat azalduta, berbatxango bati esker

Berbatxangoak amaitu dira. Azken biek Sopelako errotak eta Etnobotanika izan dute gaia. Lehengoan, herri horretako zeuden (dagon) errota asko ezagutu genituen. Bigarrena, ustekabea izan zen. Berbots-ek antolatuta, Etnobotanika zuen izenburua. Hizlaria Gorka Menendez Baceta izan zen, Ingurumen Zientzietan lizentziatua eta … Irakurtzen jarraitu

Ekitaldiak/Ekimenak, Erandio, Getxo, Sopela atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Ohiko ur-azpiegiturak. Hasten dira Uribekostako berbatxangoak.

Kultura eta pertzepzioa beti ez datoz bat. Gizabanako askok ez dute bere kulturaren kontzientzia, nahiz eta horren ondorioko talde bateko kideak izan, eta talde horrekin lotura itzela izan. Ondarearekin askotan ber-bera gertatzen da (alderatuko dugu ondarea izateko gizarteak horren kontzientzia … Irakurtzen jarraitu

Ekitaldiak/Ekimenak, Erandio, Getxo, Plentzia atalean publikatua | , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Aste ona!

Aste batzuetan ematen du beste mundu batean bizi garela. UK aldizkaria hartu dut postontzitik. Hasieran, David Cresteloren artikulu bat aurkitzen dut. Horretan, Crestelok jakinarazten digu Plentziako museoko azken ekimena: Matxitxako lurmuturreko gudaren 75. urteurrena. Horren inguruan ekimen batzuk egingo dituzte. … Irakurtzen jarraitu

Ekitaldiak/Ekimenak atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Egizu, Aitxu eta Fredi Paia iratxoek gure mitologia hurbilaren bila eramango gaituzte

Asteburu honetan Aitxuk eta Egizuk beste proposizio bat egiten digute: Fredi Paiaren laguntzaz, gure eskualdeko mitologiaz bidaiatzea. Horretarako izen deigarria duten hiru puntu bisitatuko dira. Fraidemendi, Sopelan; Jentilkoba, Gorlizen; eta Belateko landa, Lemoizen. Interesantea, berez eta ez baita bat ere … Irakurtzen jarraitu

Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo, Gorliz, Lemoiz, Sopela atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi