Googlek, estimatzen nauenez, egunero “Getxo” hitza agertzen diren berriak eskaintzen dizkit. Ez dakit zergatik, baina astero Getxoko PPren web orrialdearen zerbait eskaintzen dit (eta zerrenda ez da oso handia). Partiduarena denez, kasu gutxi egiten diot, partiduek ematen dizkiguten paperek, gehienetan, parrokia–orria antza dute eta. Azkenak, berriz, atentzioa eman dit.
PPren webak esaten zuen, salaketa-arloan jarrita: Fracaso del evento “participativo” de la UPV para las Galerías de Punta Begoña: De un aforo de 55 personas han quedado libres 28 plazas.
Gune honetan beti zelatan egon gara Punta Begoñarekin, urte eta dirua asko dira eta. Aldi berean, arrakasta handia opa diegu arduradunei, lekuak eta proiektuak merezi dute eta. Kasu honetan, hain zuzen ere, ez dago asko kritikatzeko, askoz gutxiago, PPk kritikatzen duena.
Lehenengo eta behin, esan behar da, gutxienez jota, berria bitxia dela. Izen burua horrela bada ere, berriaren testuan ez da ezer kritikatzen, hitz bat ere ez. Alderantziz, berriak lortutako ideiak azpimarratzen ditu, kritikarik gabe. Gogoak… badakigu kontrolpean egon behar dira.
Punta Begoña oso popularra dela. Han egiten diren ekitaldi guztiak arrakastatsuak dira. Oraingoa, aitzitik, ez zen parte hartzeko erraza, ezeroso samarra zen. Horretaz gain, lana zein protagonismo puska eskatzen zuen. Parte hartzaileek ideiak eraman behar zituen eta lan egin behar zuen.
Halaber, prozesu horiek oso berriak dira. Ez daukagu ohiturik, eta, askotan, konplexuak sobran: esango dudan tontakeriaren bat?, esan beharko dut pentsatu dudana? besteei kritikatuko didate?…. Gonbidatuko nuke PP, boterea duteneko lekuetan, prozesu partizipatibo gehiago egitera. Gonbida dezala jendea gai bati buruz, soseguzko gaia, debatitzera eta ideiak ematera, ikus dezagun emaitza.
27 lagun, Punta Begoñaraino eraman; han, ezezagun artean, ideiak bota; zentsuaz komentatzea eta eztabaidatzea arratsalde batean ez da batere erraza. 27 lagun parte hartzea, ideiak ematea eta eztabaidatzea soseguz itzela iruditzen zait. Gainera, parte hartzeko beste mekanismo batzuek ere aurre ikusita egongo dira, jendearen pulsoa hartzeko.
Kritikak egiteko, PPk egin behar zuen galdera beste bat zen, hau da: Zergatik ez da egin halako zerbait lehenago? Galdera hori, benetako galderak, ordea, ez ei zaizkio interesatzen. Azken finean, partizipazioarekin zer ikusirik edozeinek agian urtikaria ematen die.