Artxiboa laburpen hitzeka: AEK
Ez dut Korrika ikusi
Aitortzen dut: ez dut Korrika ikusi. Antolatzaile madarikatuek aproposa egin dute. Nire herritik pasatu da lantegian nengoenean, lantegitik, ordea, lanorduz kanpo pasatu da. Gutun bat bidaliko diot AEKri hurrengoan, antolatu aurretik, nire egutegi eta ordutegia kontsultatzeko. Jakin badakit Korrika oraindik … Irakurtzen jarraitu
Sopela, 21. Esaera zaharren txapelketa, gorriz egutegian
Datorren larunbaterako, XXI. Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa antolatu dute AEK-ko Sopelaztarrek. Ez diot ekimenari goraipatuko, duela urte bete egin nuen eta. Han esaten nuenez, ekimen gutxi egiten dira hizkuntza-kultura hedatzeko eta herritarrok bereganatzeko. Egia da, askotan esaten dugun bezala, euskalduntzea … Irakurtzen jarraitu
Apirila hotz, ez gari ez agotz. Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa.
Esaten badugu hizkuntza bat kultura dela, guztiok erraz ulertzen dugu. Hizkuntza bat, ordea, gehiago da. Ekosistema oso bat dago hizkuntza baten barruan, kultura-ekosistema hain zuzen ere. Ekosistema horrek esango digu kulturaren osasuna, aberastasuna eta abar. Sopelako AEK-k 19. Esaera Zaharren … Irakurtzen jarraitu
Korrika datorrela!!!
Korrika gure eskualdean sartuko da asteburu honetan. Gustatzen zait Korrika. Ez dakit nori bururatu zitzaion, baina ondo egin zuen. Euskal Herrian bi kultura-ekitaldi nazionalak besterik ez daude: Korrika eta Durangoko Euskal Liburu Azoka. Agian besteren bat ere garrantzitsua izango da, … Irakurtzen jarraitu