Getxoko Txiki eta Otaegi (San Nikolas) plaza… habemus plaza

Algortako antzoki berriaDenbora pasa ahala, Getxoko lan estrategiko batzuk amaitzen omen dira, kultur azpiegiturekin lotuta, batez ere. Antzokiaren inguruak, adibidez, forma hartu du, urte asko desagertu ondoren.

Amaitutakoan baloratuko dugu Santa Eugenia eta Antzoki berriaren papera, azken finean, proiektu horiek getxotarrok urte askotan markatu gaituzte; are eta gehiago, urte askotan eragingo gaituzte.

Antzoki berriari dagokionez, askotan esan dugu, erabilera baloratuko dugu, eraikina erraz egiten da; kultura eta programazioa, aitzitik, zaila sortzen da; hau da, programazioa da gakoa. Hala ere, antzokiaz gain, badago komentatzeke daukagun elementuren bat; hain zuzen ere, Txiki eta Otaegi plaza, edo San Nikolas plaza (toponimo biak nire gustukoak dira eta).

Maitane Nerekanek uztailan egindako artikulu bat ia-ia osoa sina liteke. Zoritxarrez, gure plaza berria modan dagoen diseinua besterik ez da, moda inpertsonala, gizatasunik gabeko moda,eta…tabernarizatua. Azken hamarkadako herri lanak aztertzean, beste faktore askoren artean bi azpimarra litezke: erraldoitasuna eta despertsonalizazioa.

Lehenengo ezaugarria, erraldoitasuna, krisiak hil omen du. Krisien ondorio guztiak ez dira txarrak, eta herri-lan horien amaiera eskertu behar diogu krisiari. Despertsonalizazioa, ordea, larriagoa da, irauteko moda baita. Askotan, gure ordezkariek herri-lan planteatu dutenean bigarren pausutik hasten dira: zer egin behar den galdetzen dute, zertarako egin behar den ordez. Ez da plaza egin behar, baizik eta jendeak erlazionatzeko,herritarrek gizarteratzeko eta herriak arnasa hartzeko leku bat. Hortik, plaza aterako zaigu. Horregatik, erabiltzen diren koloreak modakoak dira (grisa beltzak eta ilunak, oraingo tabernak bezalakoak;arkitekto eta sukaldarien uniforme bezala klaseko kolorea, elegantea, nahiko triste geratu arren. Horregatik, ez dago kioskorik, plaza ikusteko oztopo besterik ez baita, ikusteko lanak baitira. Humanizazio puntu gehienak tabernek jartzen dute. Egungo plazak normalean terrazak jartzekoak dira (Satistegi plazan, adibidez, terraza gehiago jartzeko lekurik ez dago, beraz, alda dezagun plaza terrazak errazteko!). Hau da, ekimen pribatuak personalizatzen du esparru publikoa, joera geldiezina, dirudi.

Zorionez edo tamalez, a todo se hace uno. Urte batzuk barru, normaltzat hartuko dugu gaurko plaza, saiatuko gara disfrutatzen, guk ezagututakoa udaleko argazki zaharren bildumarako izango da. Zorionez, jendeak hartuko du plaza eta bereganatuko du, umeek korrika jasanezinez eginez, betiko moduan; gazteek eskaileretan edaten, erretzen,hitz egiten…,; helduak terrazeko edalontziak sakabanatuko dugu, eta adinekoak paseoak egingo dituzte, beti bezala. Antzoki berriak bizitza emango dio plazari, eta gustatuko zaigu eta guzti. A todo se hace uno.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s