Artxiboa laburpen hitzeka: PP
[Punta Begoñako] prozesu partizipatiboen kontra
Googlek, estimatzen nauenez, egunero “Getxo” hitza agertzen diren berriak eskaintzen dizkit. Ez dakit zergatik, baina astero Getxoko PPren web orrialdearen zerbait eskaintzen dit (eta zerrenda ez da oso handia). Partiduarena denez, kasu gutxi egiten diot, partiduek ematen dizkiguten paperek, gehienetan, … Irakurtzen jarraitu
Paiaren omenaldia: “arrakasta kolektiboa”
Aste honetan, Fredi Paiaren Bizkaiko Bertsolarien txapela ospatu zen Getxon. Kideak, udalak eta herritarrok omenaldia eskaini zioten Paiari. Paia elementua dela bistan dago. Gaztea izan arren -non dago egun gaztetasun muga?-, ibilbide aipagarria du. Bertsoak egiteaz gain, musika, etnografia, idazle… … Irakurtzen jarraitu
Udal politikak ondarera eramaten gaitu: Leioa, Plentzia; PP, BILDU
Azken egunotan, PPri eta BILDUri esker, ondareak protagonismo hartu du gure udaletan, hain zuzen ere, Leioan eta Plentzian: Leioako FAES eta Udondoko zubia (Isabel II.), eta Plentziako Kastillao urtegia. Hiru elementuak oso desberdinak dira, eta bi eskaerak ere bai.. Leioan … Irakurtzen jarraitu
Punta Begoña: talde politikoen jarrera logikoak
Getxoko Udalbatzak onartu du Punta Begoñarako proiektua. Bozketa guztiz logikoa izan da; izan ere, talde bakoitzaren politika azaldu digu. EAJ-PNVk ezkerrak eman behar dio UPV-EHUri. Barcelo aferaren ostean, EHUk irteera duina eman baitio udalari. Aurkeztu ahal izan du ez ohiko … Irakurtzen jarraitu
Endika Basaguren, Koldo Iturbe, tabernari eta ile-apantzaileen bekatuak
Herri txikia garenez, beti ematen dit berririk ez direla egongo, ba ez. Herritik joan naiz egun batzuetan, eta bertute eta erlijioaren defendatzaile sutsuak haitzulotik atera dira. Ez. Ez dira musulmanak, izan zitekeen; baina ez, erlijio guztiek bere talibanak dituzte. Batzuek … Irakurtzen jarraitu
Itzubaltzetako gaztetxea, Gobela ibaia, udala… betikoa
Getxoko Udalak utzi die Etxe merke bat Itzubaltzetako gaztetzekoei. Dakigunez, lanak hasi dira gaztetxearen inguruan, eta ezin dute erabili. Udalak hautsak harrotu ditu erabaki horrekin, eta, nola ez, PPk mendeko kanpaina egiten ari da kontu horrekin. Udalak egindako hitzarmena oso … Irakurtzen jarraitu
Etxe sorgindua eta bere preimiazko erabilpena
Getxon beste eztabaida bat sortu da: Etxe sorgindua. Udal honetan ika-mika dagoenean, benetan, itzela ohi da. Guztiok parte hartzen dute, eta, normala denez, denetariko entzun behar dugu. Etxe horretako oraingo izena Etxe Sorgindua da; hala ere, beste izen batzuk ere … Irakurtzen jarraitu
Nahi ta ezin
Gure testuinguruan ez dira aurkezten kultura ondarearekin loturak dituzten udal-mozioak ia-ia inoiz, fundamentuzko behintzat. Noizbehinka, alkate bat izorratzeko zerbait ateratzen da: Etxe hori botako dutela, baserri hori kontserbatu behar dela, aztarnategi hori gure kulturarako funtsezkoa dela… normalean arrazoia izan arren, … Irakurtzen jarraitu
Bizkaia Zubia, karrejoa, plataforma… Getxo, ze udalerri!
Kultura Ondareari buruzko berriak aurkitzea eskertzekoa da. Baina ez beti. Getxon sarritan salatzen dira kultura-ondarearen kontrako erasoak. Hala ere, gehienetan, gutxieneko gauzak dira (txorradak ez badira). Orain Bizkaia Zubiari dagokio, “Puente Colgante”-ri. Auzokideek, kezkatuta, arriskuan ikusi omen dute zubia, protesta … Irakurtzen jarraitu
Getxoko klasiko bi: Aquarium eta karpa
Lehenengo klasikoa: Aquarium. Edo nola gai bat okerragotu daiteke-en. Aquariumeko gestioa esleituta dago. Norbaitek pentsatuko du kudeatzaile berria izango dugula. Hain ikusezina izan da pasa den kudeaketa, ezen aldaketa ziurtzat genuen. Ba ez. Udalak ulertu omen du kudeaketa hori primerakoa … Irakurtzen jarraitu