Artxiboa laburpen hitzeka: Berango
Ondarearen Europako Jardunaldiak, urtero legez, Uribe Kostan ere bai
Urria heldu bezain laster, Ondarearen Europako Jardunaldiek (Jornadas Europeas de Patrimonio) bere ekitaldiak eskaintzen dizkigute. Aurten Burdina da gaia. Badakizue, batzuetan gaia aitzakia besterik ez da, eta ekimenak doi-doi sartzen dira gaian. Izan ere, batzuetan dibertigarriak dira loturak, baina, tira, … Irakurtzen jarraitu
2014ko Ondarearen Europako Jardunaldiak… Uribekostan
Urtero bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiak (Jornadas Europeas de Patrimonio) antolatuko dituzte hainbat udalek, Bizkaiko Foru Aldundiaren euritakopean. Etxez etxe lelopean, berriro betiko legez, ekitaldi anitzak antolatu dizkigute: bisitaldi gidatuak, antzeztutako bisitaldiak, hitzaldiak eta erakusketak. Aurtengo gaia erraza dela … Irakurtzen jarraitu
Berangoko Burdin Hesiaren Interpretazio-Zentroa. Zoriontzeko berria, baita erronka ere.
Pasa den larunbatean, Berangon, Burdin Hesiko Interpretazio-Zentro bat ireki zen. Ez da berri arrunta. Gure eskualdean gure historia eta gure ondarea ezagutzeko leku gutxi daude, beraz, berri ona da, dudarik gabe. Lekua Berangoeta Kultura-etxean dago, Berangoko eliza ondoan eta Berangoko … Irakurtzen jarraitu
Aitxu!-rekin Sopela eta Berangoko Munarrikolanda megalito-gunean
Sopelako Aitxu! kultur taldea berba-txango bat antolatu du pasa den asteburuan. Txangoa Sopela eta Berangoren arteko Munarrikolandako megalito-gunera izan da. Arkeologo batekin hogeiren bat lagun hurbildu ziren megalitoetara. Hasieran euri-tanta batzuk erori arren, eguraldi ona mantendu zen, eta aukera on … Irakurtzen jarraitu