Artxiboa laburpen hitzeka: Erandio
Ondarearen Europako Jardunaldiak, urtero legez, Uribe Kostan ere bai
Urria heldu bezain laster, Ondarearen Europako Jardunaldiek (Jornadas Europeas de Patrimonio) bere ekitaldiak eskaintzen dizkigute. Aurten Burdina da gaia. Badakizue, batzuetan gaia aitzakia besterik ez da, eta ekimenak doi-doi sartzen dira gaian. Izan ere, batzuetan dibertigarriak dira loturak, baina, tira, … Irakurtzen jarraitu
2014ko Ondarearen Europako Jardunaldiak… Uribekostan
Urtero bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiak (Jornadas Europeas de Patrimonio) antolatuko dituzte hainbat udalek, Bizkaiko Foru Aldundiaren euritakopean. Etxez etxe lelopean, berriro betiko legez, ekitaldi anitzak antolatu dizkigute: bisitaldi gidatuak, antzeztutako bisitaldiak, hitzaldiak eta erakusketak. Aurtengo gaia erraza dela … Irakurtzen jarraitu
Leioako San Juan eliza… ikus daiteke, zergatik ez?
Igandean, Leioako eliza bisitatu nuen, ez meza entzuteko, ikusteko baizik. Egun, meza ia-ia derrigorrezkoa da, elizak barrutik ikusteko elizkizunaren inguruan joan behar da eta, bestela, itxita. San Juan Bautista eliza ez da batere zoragarria, pobrea, gehigarri askorekin, txikia… Ez dago … Irakurtzen jarraitu
Erandioko Berbots-en ekintza arrakastatsua… baina-ren bat beti egon arren
Pasa den ostiralean, aspertuta-edo nengoen, eta Erandion Berbots-ek antolatuko hitzaldira joan nintzen. Aitzol Altuna zen hizlaria, eta Karlistak gaia, Karlistak eta independentistak Lutxanako gudan hain zuzen ere. Ez dago aukera gehiegi euskaraz eta horretaz zerbait entzuteko, beraz eskertzekoa da Berbots-ek … Irakurtzen jarraitu
Egitasmo erraldoiak, baina eraikin eta lan erraldoirik gabe
Printzipio ona: edukiontzia ez da helburua izan behar, kultura-ekintza baizik. Hori irakurri dut UKBerrin, Getxoko zinegotzi bati elkarrizketan, Bilduko Maitane Nerekan zinegotziari hain zuzen ere. Oso esaldi sinplea, baina politika-zama itzelarekin. Izan ere, gure azken urteetako kultura-politika kontrakoa izan da. … Irakurtzen jarraitu
Karlistak Lutxanan?… barrikadetara!
Datorren 4an Erandion Berbotsek programa interesantea antolatu du:.Historiatik ikasten: Lutxanako bataila 1836: Kontziertua: JosebaTapia eta tiro eta tunba Azaroak 4a. 22:30etan: Azoka zaharrean Erakusketa: Karlistadak Lutxanan Udaletxeko erakusketako gelan Azaroaren 2-4an Hitzaldia: Aitzol Altuna: Karlistak eta independentistak Lutxanako guda. Azaroak … Irakurtzen jarraitu
Gure eskualdeko Ondarearen Europako Jardunaldiak
Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien egitaraua argitaratu du. Horretan, hamaika herritan, hamaika ekitaldi azaltzen dira, urrian hain zuzen ere. Egitaraua ikusi ondoren esan daiteke aukera asko daudela gure ondarea hobeto ezagutzeko: hitzaldi asko herri txikietan, erakusketak, bisita gidatuak eta abar. Azken … Irakurtzen jarraitu
Dow Unquinesa aurki guztiz desagertuko da
Kasualitateak eraman nau Dow Unquinesara. Badakit DOW-Chemical dela (zela), baina niretzat Unquinesa izan da beti. Niretzat DOW hiru zati bereiztuta egon da: alde batetik itsasadarrean ikusten dena, bestetik Avanzadan ikusten dena, amaitzeko Astrabuduatik ikusten den paisaia. Aldiz, hiru zati horiek … Irakurtzen jarraitu
Erandio Goikoako udaletxea udalak zaharberrituko du
Erandioko udalak udaletxe zaharra zaharberrituko du. Beharrezkoa da. Eraikina ez dago ondo, bistan dago, eta eskertuko du zaharberritze hori. Oso ekintza ona izango da, auzo horrek lokalak behar du eta. Ez da, gainera, edozein eraikin, garrantzia izan baitu Erandion eta, … Irakurtzen jarraitu