Artxiboa gaika: Getxo
[Punta Begoñako] prozesu partizipatiboen kontra
Googlek, estimatzen nauenez, egunero “Getxo” hitza agertzen diren berriak eskaintzen dizkit. Ez dakit zergatik, baina astero Getxoko PPren web orrialdearen zerbait eskaintzen dit (eta zerrenda ez da oso handia). Partiduarena denez, kasu gutxi egiten diot, partiduek ematen dizkiguten paperek, gehienetan, … Irakurtzen jarraitu
Ondarearen Europako Jardunaldiak, urtero legez, Uribe Kostan ere bai
Urria heldu bezain laster, Ondarearen Europako Jardunaldiek (Jornadas Europeas de Patrimonio) bere ekitaldiak eskaintzen dizkigute. Aurten Burdina da gaia. Badakizue, batzuetan gaia aitzakia besterik ez da, eta ekimenak doi-doi sartzen dira gaian. Izan ere, batzuetan dibertigarriak dira loturak, baina, tira, … Irakurtzen jarraitu
ArgiHizkiak 2015, emaitzen unea: sariak eta erakusketak
HIRUKAn irakurri dut datorren ostegunean (hilak 1a), Leioan, ArgiHizkiak literatura-lehiaketari buruzko erakusketa irekiko dela, Leioako Kultur aretoan, hain zuzen. Lehiaketaren arauak errazak dira: Antolatzaileek 10 argazki aurkezten digute eta parte hartzaileak, aukeratutako argazkia oinarrituta, lasai, etxean, tabernan edo eskolan, testu … Irakurtzen jarraitu
Getxophoto 2015. Amaitzear dagoen bidaia
Urtero legez, Getxophotok gure herria argazkiz bete du. Urtero aipatzen dugu Getxophoto, eta urtero hasten gara goraipatuz. Izan ere, Getxon egiten den ekitaldi nagusietako bat da. Guztiei argazkiak gustatzen bazaizkigu ere, azken urteotan, hain erraza izanez, tribializatu egin da argazkiak … Irakurtzen jarraitu
Getxoko Txiki eta Otaegi (San Nikolas) plaza… habemus plaza
Denbora pasa ahala, Getxoko lan estrategiko batzuk amaitzen omen dira, kultur azpiegiturekin lotuta, batez ere. Antzokiaren inguruak, adibidez, forma hartu du, urte asko desagertu ondoren. Amaitutakoan baloratuko dugu Santa Eugenia eta Antzoki berriaren papera, azken finean, proiektu horiek getxotarrok urte … Irakurtzen jarraitu
Dena ez da txarra izango: Galeako dorrea
Oso kritiko izan gara beti,Getxoko udaleko ondare-politikarekin. Normala da, hamaika kasu daukagu kritikak egiteko eta. Kasu horiek ez ditugu hemen aipatuko, ezagunak izan arren, artikulu baikorra da eta. Dena den, noizbehinka, ondareari dagokionez, udalak ondo egiten du, adibidez, Galeako gotorlekuko … Irakurtzen jarraitu
Paiaren omenaldia: “arrakasta kolektiboa”
Aste honetan, Fredi Paiaren Bizkaiko Bertsolarien txapela ospatu zen Getxon. Kideak, udalak eta herritarrok omenaldia eskaini zioten Paiari. Paia elementua dela bistan dago. Gaztea izan arren -non dago egun gaztetasun muga?-, ibilbide aipagarria du. Bertsoak egiteaz gain, musika, etnografia, idazle… … Irakurtzen jarraitu
Memoria historikoa, tokikoa baino gehiago
Duela gutxi Leioako Kultur etxean Memoria Historikoari buruzko erakusketa amaitu zen. Horretan, Leioako errepresaliatuen memoria aldarrikatzen zen. Udalak urte beltz horietako irudia arina bezain argia egin zuen. Testigantzak, objektuek eta egoerek oso adierazgarriak ziren, oso ulergarriak. Ekitaldi batean, kutuna, omendu … Irakurtzen jarraitu