ArgiHizkiak 2015, emaitzen unea: sariak eta erakusketak

2015argihizkiak_kartelaHIRUKAn irakurri dut datorren ostegunean (hilak 1a), Leioan, ArgiHizkiak literatura-lehiaketari buruzko erakusketa irekiko dela, Leioako Kultur aretoan, hain zuzen. Lehiaketaren arauak errazak dira: Antolatzaileek 10 argazki aurkezten digute eta parte hartzaileak, aukeratutako argazkia oinarrituta, lasai, etxean, tabernan edo eskolan, testu bat sortu behar dute. Bi motatako testu dira labur (100 hitz) eta testu labur-labur (160 karaktere). Gai librea eta egitura librea; bertso zein prosa…

Nik ere, aitortzen dut, noizbehinka parte hartu dut, emaitza txarrekin normalean, jakina, ikusten denez, kaskarra idazten dut eta. Hala eta guztiz ere, beti pozik parte hartu dut. Zergatik? Lan gutxi ematen digu eta; azken finean, 100 karakter… burutazio bat besterik ez da. 100 hitz, ordea, zerbait landuago egon behar da, baina inoiz ez da lana.

David Herranzek argazkia

Lehiaketa lotzen ditu nire gustuko diren bi esparru: argazkigintza eta literatura.

Argazkiei dagokienez, aurten tokiko argazkilariak aukeratu dituzte antolatzaileek. Ondo egin dute, Zertarako joan urrun, bertan badugu kalitate oneko lanik? Argazki guztiak, beti bezala,  askotan politak dira, interesgarriak beti. Testuak…, denetariko: pentsamenduak, esaldi zelebreak, ipuinak, iritziak, bertsoak, hitz jokoak…  ia beti interesgarriak edo deigarriak.

Aurten antolatzaileek pasatu diren datuak itzelak dira: 224 testu eta 184 parte hartzaile, hegoaldeko lurralde guztietatik eta Venezuelar  bat ere bai. Institutoren batek ere antzeko lehiaketa bat antolatu du ikasleentzat.

Marisol Ramirezek egindakoa

Marisol Ramirezek egindakoa

Askotan defendatu ditugu hemendik proiektu txikiak, askotan handiak baino errentagarrigoak baitira; ez diruari dagokionez, kulturari baizik. ArgiHizkiak ez da oso lehiaketa erraldoia. Ez du gehiegirik gastatzen publizitatean. Ez du behar antolatzeko jende andanarik. Hala ere, ondo funtzionatzen du: 184 lagunek parte hartu dute, kultura-lehiaketen artean nahikotxoa da. Guztiok geratzen gara pozik: argazkilariek, tokikoek, aukera dute bere lana eta beren ego zabaltzeko,  pozik daude; parte hartzaileak  euskaraz egindako idazkiak badute nora bidali, aukera asko ez dago eta; Kultur aretoek beste erakusketa debalde bat dute, eta majua gainera…; zer gehiago eska lekio ekitaldi bati?

Amaitzeko, nork irabazi duen esan beharko genuke, Irabazle asko izan arren. Konbinazio pefektuak izan dira: David Herranzen argazkia eta Mikel Illarregi testu laburra; eta Marisol Ramirezen argazkia Alba Garciak egindako testu labur laburrarekin (kontuan hartu lehian hizkiak daudela, ez argazkiak).

Erakusketa 18ra arte Leioako Kultur aretoan egongo da, baina urriaren 1ean, ostegunean, inaugurazio eta sari banaketa egongo da. Auskalo, agian, pintxo eta edariren bat egongo da, baina dudarik gabe kultura dagokionez, oso errentagarriea den erakusketa polita disfrutatuko dugu

Erakusketa ipiniko den DATAK ETA LEKUAK:

LEIOAN Urriaren 1etik 18ra, Kultur Leioako erakusketa-aretoan.

GETXON Azaroaren 16tik abenduaren 13ra, Villamonteko Kultur Etxean (Algorta).

BERANGON Abenduaren 15etik urtarrilaren 10era, Berangoeta kultur etxean.

Post hau Berango, Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo, Leioa atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s