Sarrera honekin blog hau amaitu dugu.
Egia esanez, hasi nintzenean, 2010ean epe laburreko kontua zelakoan nengoen. epe labur horrek 6 urte iraun du (nahiz eta ez sinistu, sekulako ahalegina).
Blogak tinko mantendu du hasierako asmoa: Tokiko kultura, ondarea, kritika, eta, gainera, euskaraz. Askotan galdetzen didatenean zertarako edo norentzat izan da, niretzat erantzuten diot. Egia hutsa da, gainera, zientifikoki azal daiteke: nola ez tokiko kulturaz eta euskaraz bada?
Hasieratik neurtu egin dut blogen sarrerak. Azken txanpan, hilabete batean 160-200 erabiltzaile sartzen dira, hau da, lau katu. Blogak hiru arazo larri dauzka audientzia handia izateko (lau kontuan hartzen baditugu egilearen gabeziak): esparru geografikoa, kultura eta hizkuntza.
Tokiko kontuak, tokikoak dira. Niri Aretxabaletakoa gutxi interesatzen bazait, Aretxabaletakoari nirea berbera. Horren kontra ezin da borrokatu, aproposa, unibertso txiki bati zuzendu diot iritzia. Gutxi balitz, kultura: tokikoa eta kultura, Tokikoa bertakoei interesatzen zaie, kultura horietako lauri, gero eta gutxiago ondarea (hau da musika eta ekimenak ez direna).
Globalizazioak tokikoarekin amaitu bide zuen; berriz, tokikoa (supermerkatu txikiak bezala), agian erreakzioagatik, berriro modan dago, gero eta indartsuagoa, hain zuzen ere. Kulturak, ordea, esparru handia galdu du azken urteotan, izan ere, egun prestigio eskasa du.
Gutxi balitz, euskaraz, hizkuntz madarikatu horrekin idatzita dago, zentimo bat eman baligute gazteleraz egiteko gomendioarekin batera, kotxe berri bat erosiko nuen. Ze astun! Zergatik ez diote esaten ingelesaz idazteko gazteleraz egiten duenari; ah, barkatu, hori beste kontu bat da. Aspergarria. Bloga hastean, banekien nire irakurleen unibertsoa gutxi zela, 180 irakurle hilabetero mila batzuk dira gazteleraz, gutxi kultura eta tokiko baitira. Dena den, honetako esparruak euskaraz guztiz beharrezkoak dira, ez dago eta.
Dudarik gabe, esperientzia ona izan da, baina agortua, tokiko gaiak errepikatzen dira, eta interesgarriak beti berak dira; beraz aspergarria da idaztea zein irakurtzea. Beti iritzia bera gai beraz.
Jarraituko dut nire iritzia ematen, batez ere, euskaraz; erdaraz emateko jende asko dago eta; baina beste ubide batzuk erabiliko ditut, ez bloga.
Amaitzeko eskerrak eman behar diet bloga jarraitu duenei. Batzuk, gainera, beren iritzia eman didate batzuetan animatzeko, bestetan zuzentzeko (arrazoiaz edo gabe). Egon egon badira.
Eskerrik asko, eta laster arte.
Eskerrik asko!!! Hemen inguruan jarraituko dugu 🙂
Ba ze pena, batzuk ez daukagu hainbeste erraztazunik euskeraz idazteko, hala ere Uribe Kosta-ko arkeologia munduko gauzak laster web-orri berri batean jorratuko ditugu. Laster arte!