Getxoko Sireno-bahitzaileak, nazioarteko terrorismoa ote?

Getxoko tritoia (sirenarra)

Getxoko tritoia (sirenarra)

Getxo telebista guztietan egon da aste honetan, eta alkatetzak, horrela jarraituz gero, lortuko du Europa osoko telebistetan ere agertzea. Pasu honetan FBI sartuko da aferan, agian, satelitez bila daiteke zerbait, edo drom bat sartu etxe susmagarri guztietan arazoa konpontzeko. Non dago neurria? Sirenoarekin, desagertuta, antza.

Tartalariak, San Fermineko bizardunak, Sireno-bahitzaileak… guztiak dira ekintza ilegalak, ezerosoak eta imajinatiboak boterea eta administrazioan biluzteko. Ekintzaileek, tuntun antza ez dutenez, badakite arazo legalak izango dituzutela, baina paso honetan heriotza-zigorra ezarriko da halako delituak merezitako gisa zigortzeko.

Bi elementu aztertu behar dira sirenoaren aferan. Udaleko HAPOren kudeaketa eta Sirenoari dagokion udaleko obsesio patologikoa. HAPOk (Hiri-Antolaketa Plangintza Orokorra, PGOU erd.) LPPen (Lurraldeko Plan Partziala, PTP erd.) aurreikusitako jarraitu behar du, LPPk eskualdekoaren plangintza da eta. Horretan, Andra Mari urbanizatzen da guztiz, eta etxez betetzen da; normala da, egin zenean eraikuntza zen erlijioa; orain aitzitik, ez. Nire etxean bi pisu hutsik dago, eta beste bi txarto alokatuta, etxe asko sobran dugu, ez dugu, ordea, prezioa ordaintzeko dirurik. HAPO, berriz, ez da enteratu, eta jarraitzen du bere prebisioarekin. Gune osoa egituraturik gabe dago, tren geltoki xumeagoa, baina Alacanteko aireportua bezala, zahartzen ari da. Hausnarketa bat egin behar da, baina benetakoan, ez du merezi prozesu partizipatiborik irekitzea, udaleko nahia egiteko.

Beste aldean Sirenoa dugu, gizajoa. Argazki eta argazkilaria gustatu ala ez gustatu, arte arloan daude. Esan liteke Sireno-bahitzaileek arteren kontra jo dutela? Uste dut ezetz.  Hasieratik, Sirenoari dagokion udalaren funtzionamendua, inbertsioak eta lana sirenoaren arteren kontra joan da. Ikur eta deia bihurtu nahi  izan du, besterik ez, pintxoa, aurkezpenak, prentsaurrekoak, boato… Getxoztar guztiok posizionatuta gaude sirenoarekin, kontra edo alde. Hori ez da batere normala. Udalak erosi balu argazkia eta udaletxean edo antzokian jarri balu, Sireno-bahitzaileek ez zuten ezer egin haren kontra. Artearen kontra ez dute jo, alkatetzaren obsesioaren kontra baizik jo dute, Iruñeko ikurrina bezalakoa. Obsesioak puntu ahula dira beti politikan.

Argazkia ez da jatorrizko elementu bakar bat, kopiak egin daitezke. Gehienez jota, sireno-komandoak kalte egin ditu egitura batean, falta-edo izango da, jakina, baina aztarna digitala jarraitzeak eta udalaren parafernaliak obsesioa berriro agerian uste du. HAPO ez zaio hainbeste inportatu, baina Sirenoa ukitzea… obsesioekin ezin dira jolastu.

Gomendio bat, zintzilikatu beharrean, eros liteke urtero argazki bat herriak aukeratuta , eta udalak leku publiko batean, argazki eta arte gisa jartzea, ez moilan, ez dakigu zertarako. Eta, terroristak, kontuz ibili! alkateak bidea honetatik Obamari eskatuko dio Guantanamon leku bat, ekintzaile arriskutsuak zarete, barregarri jarri duzue autoritatea, eta hori, dudarik gabe, delitu baino txarragoa da.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina