Leihoa, Leioarako hedabide berria, euskaraz

Leihoa aldizkariaSare sozialetan Leihoa sarrera ikusten ari izan naiz egun hauetan; ez nekien zer zen, orain arte. Informazioko web orrialdea da, tokiko informazioa emateko, Leioakoa, hain zuzen ere. Behin sartuta, saiatu naiz gaztelerako tekla bilatzen… ez dago! Euskara hutsaz da hedabidea! Hori normalizazioa! Normala hartu behar baitugu normala izan behar zena, normala ez izan arren.

Halako proiektuak hastea, ez da batere erraza, jarraitzea… Horregatik, egileen meritua azpimarratu behar dugu, itzela da eta. Askotan esan dugu blog honetan tokiko hedabideak oso beharrezkoak direla. Herriko berriak emateaz gain, herri bera eraikitzen dute, herritarrok lotzen gaituzte. Oraingo globalizazioan, batez ere, eta horregatik,  gero eta gehiago bultzatu behar dugu ekimen hauek, bultzatu, babestu eta kolaboratu; laguntza osoa gutxi izango baita, ondo dakite haiek.

Lehioak formatu erraza du. Albisteak, Elkarrizketak, Agenda, Argazkiak, Iritzia eta Gure txokoa, hau da parte-hartzeko leku libre bat. Leioako informazioa emateko sobran, baita hasteko ere. Proiektu hauetan beti aplikatu behar da onena, askotan, onaren etsaia dela. Astia izango dute hazteko eta aldatzeko, horrela bada.

Ez da aipatu behar Leioako udalarekin behar duten lotura. Hedabide GUZTIAK bezala, agian, zerbait leundu beharko dute, besteren bat isilduko, eta isilduko luketena, esan. Ez kezkatu, haserre, kontrola ez galdu eta pentsatu bizitza eta biziraupena hor egon liteke, ez duzue ahaztu behar  zuek eta zuen antzekoak guretzat beharrezkoak zarete guztiz.

Arazoak arazo, espero dugu aurrera joatea Lehioa, hemendik aurrera gure zerrendan egongo da, informatzeko eta, nola ez, euskarako osasuna neurtzeko. Zorionak, eta zorte ona!

Post hau Leioa, Tokiko hedabideak atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s