Iturbe zinegotziaren elkarrizketari buruz: Getxoko Kultur Etxeak

Projektutako Erromoko Kultur etxea

Hasierako projektatutako Erromoko Kultur etxea

Atzoko DEIAN elkarrizketa interesgarria izan dugu. Horretan, Koldo Iturbek, Getxoko Kultura zinegotziak,  martxan dauden kultura-azpiegiturei buruz erantzuten du. Iturbe elementu ona dela argi dago, Kultura arloan egon arren, ez du gehienetan protagonismoa hartzen; eta, aitzitik, egiten duenean, oso irudi ona ematen du, argi hitz egiten du, baina erasotasun-irudia eman gabe. Ez da makala, gero eta gutxiagotan ikusten dira bertute horiek. Diskurtso goresle honek, ordea, ez du esan nahi ados gaudenik bere erantzunekin, edo, hobeto esanda, esaten ez duenarekin.

 Iturbek azpimarratzen du Getxok beste kultura-azpiegiturak behar (d)zituela, merezi (d)zituela; eta egia da, ez dago zalantzarik. Izan ere, eztabaida handiena tamaina izan da, ez beharra, Erromoko kasuan, batez ere. Iturbek ez du saihesten kontua: arkitektoek ez dituzte asmatzen haatik eraikinak, beharrak, eskaintza eta eskaria aztertu ondoren baizik (“Un arquitecto no se levanta un día y dice: “Vamos a hacer un Getxo Antzokia así o una kultur etxea de esta manera”. Detrás hay un trabajo serio. El aula de cultura es una estructura que lleva trabajando muchos años y sabe perfectamente lo que necesita Getxo”). Teoriaz egia izan arren, ezin dugu ahaztu azpiegitura horien diseinua “behi lodien” arokoa dela, eta, aro horretan, prestigiozko eraikinak leku guztien egiten ziren, funtzioak argi ez izan arren (Guggenheim eragina). Adibide hurbila, eta oso aproposa Donostian dugu, Tabakalera proiektuak lehenengo eraikina izan zuen eta gero kultura proiektua dugu. Tabakalera kontserbatu behar zen, jakina, baina berehala kulturaren norabidea eman zitzaion, kultura-politikarik gabe, kultura-proiekturik gabe. Kultura-proiektua aurrekoa izan behar da, ez aldrebes. Ondorioz, beste zioekin batera,  Tabakalera ez doa aurrera, eta arazo galanta ditu.

Algortako antzoki berria

Algortako antzoki berria

 Itzul gaitezen Getxora. Demagun arkitektoek azterketa hori ondo egin dutela, handikitasuna kutsadurarik gabe. Zoriontzekoa izango litzateke, oso eskaintza itzela izango dugu eta. Hala ere, oraingo kultura programazioa behera doa (KulturGetxo-ren loditasunak horrela adierazten digu hilero). Gero eta gutxiago programatzen da, batik bat, garestia bada. Mantentzen dira kontalariak eta halako kostu gutxiko ekitaldiak, baina ekitaldi handienak, asko murriztu dira.

 Dena den, pista batzuk ematen dizkigu Iturbek elkarrizketan: opera, zarzuela… Getxon zarzuela txiki bat-edo noiz behin programatu da, uste dut; opera ez, jakina. Operak azpiegitura handia behar du, baita errekurtsoak ere, eta… publikoa. Opera Bilbon OLBE-ABAOk egiten du, eta ondo. Bizkaiko eskaintza bakarra da, eta eskaria osoa bete egiten du. Izan ere, Abaok doi-doi mantentzen du programazioa. Opera  ezin da egin Getxon, eta, gainera, ez du merezi. Iturbek berak esaten duenez, Getxoko eskaintza ona izan du kulturari dagokionez (beti hobera joan ahal izan arren), eta handitu daiteke, hau da, azpiegitura berriek hobetu behar dute eskaintza. Hala ere, hori baieztatzeko, falta zaigu hemendik beti eskaintzen dugun informazioa: zer aldaketa egingo ditugu gure gaurko programazioan? eta nola handituko dugu (edo aldatuko dugu, behintzat) gure azpiegitura berriei egokitzeko.

 Askotan uste dut Getxo, Donostiako  Tabakaleran bezala gertatzen dela. Eraikin handi bat genuen, eta bete egin behar zen. Autoritateek saiatu ziren gauza guztiak han sartzen (orkestrak, antzerkia, zinema…haiek ihes egiten saiatzen zuten bitartean) Tabakalera oraindik geldi dago, proiekturik gabe, eta iparrik gabe. Getxon, hiru urte barru sekulako azpiegiturak izango ditugu, eta herriko ekintza guztiak eramango omen dugu hara. Ondo dago. Baina, hobeto, aurreko hausnarketa ondoren, udalak (benetako) kultura-politika argi balu, eta gero, politika hori hedatzeko, lekua bilatuko balu, bestela…

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s