Apirilean natura berpizten da, kultura ere bai

13esaera zaharra sopela.jpgBatzuetan ez dakizu zertaz idazten, eta bat-batean kanpoko laguntza datorkizu. Horrela gertatu zait aste honetan, di-da batean, Egizuk bidalitako posta bat heldu zaidanean.

Gaur, ostegunean, Getxon, Txerra Rodriguezek “Made in Galiza” eta gehiago Irakurzaleen txokoan. Ostiralean, Leioan,  “Ni gaztea nintzenean” narrazio lehiaketan parte hartzeko azken eguna. Larunbatean, Algortako Euskal Jaia San Nikolas ikastolaren 50. Urteurrena ospatzeko aukera izango dugu; egun berean, ibilbide toponimikoa, Kostaldekoa, hain zuzen ere.  Eta askoz gehiago hurrengo hilabeteetan.

Ikasketa Bolibartarren Elkartea software libreari buruzko hitzaldia prestatzen ari da, Villamonten.

13san_nikolas_50Berbotsek, Kanpomartxorekin udaberri kulturala hasi ondoren, prestatuko digu itsasadarretik  bueltatxo bat. Aitxu!rekin zerura begiratuko dugu (ez mirariak eskatzeko, alferrik da eta) izarrak eta halakoak zein diren ikasteko…

Denetariko dago disfrutatzeko, euskaraz. Horretaz gain, beste kultura ekitaldi asko erdaraz ere badago. Apirilarekin udaberria hasi da, eta kulturako berpizkundea ere bai. Gure herriak esnatzen dira eta hamaika ekitaldi sortzen dira astebururo. Hala eta guztiz ere, munduko alkate onena kexatzen bada, Bilbon oporretan taberna eta giroa ez izateagatik, guk ere kexa gaitezke, kultura-giroa murriztua izateaz udazkena eta neguan.

Zer egin! Horrela dago kultura-mundua. Eskerrak eman behar diogu zerbait egoteko, eta eskerrak, eta handiagoak, guri ekartzen digutenei eskaintza hori. Asteburu honetan, batez ere, itzela izango da Algortako jaia, ibilbidea, eta… amaitzeko, Sopelako esaera-zaharra lehiaketa. Une onak pasatu ditut, horretaz zirkulatzen den iazko informazioarekin, denbora pasa majua dira esaera-zaharrak eta. Ez dugu lehiaketa horretaz gehiagorik esango, iaz egin genuen eta. Soilik azpimarratuko dugu ekintza polita, kulturala eta duina dela, esfortzu handia izango da antolatzaileentzat, baina… etekina ere handia da.

Amaituko dugu, gauza asko egiteko dago eta.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Apirilean natura berpizten da, kultura ere bai -ri

  1. Nere postekin loturak: Apirilean natura berpizten da, kultura ere bai | Uribe Kostaz hitz egiten

  2. Nere postekin loturak: 21. Esaera zaharren txapelketa. Sopela: gorriz egutegian | Uribe Kostaz hitz egiten

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s