Euskararen eguna

12euskaraPasa den astelehenean euskara eguna izan da. Honen irakurleak ondo daki. Euskaraz irakurtzen duenak, idazten duenak, bizitzen saiatzen denak badaki hizkuntzaren eguna dela. Hiztun kontzienteak garela esan zuen soziologo batek, eta egia da. Beste hizkuntza askotan hizkuntzaren eguna nabaritu gabe pasatzen da, hizkuntzalariak eta adituak izan ezik, herria ez da enteratzen. Nork daki noiz den gazteleraren eguna? Batzuek bai, Cervantesen heriotzaren eguna da; ekitaldi ofizialak egiten ohi dira, eta hedabideetan ere agertzen da, baina… nor doa manifestazioetara? Badago? Ez, ekitaldi ofizialak eta ponposoak besterik ez daude.

Gure kasuan, ordea, ekitaldi ponposorik ez daude. Instituzioek egun horretan ekimenak ere egin arren, ekitaldi nagusiak kalean daude. Hiztunek, euskaltzaleek, hau da, ia-ia euskaldun guztiek, bere nahiak kalean oihukatzearen beharra dute. Aurten ere, Donostian batu dira euskaltzaleak. Ikastetxe eta ikastolak ere kalera atera dira. Zenbakia ez da garrantzitsua, nahia bai. Eskubideak eskatzen dira: Edonon hitz egiteko, edozertan hitz egiteko, ikasteko, lan egiteko, administrazioan erlazionatzeko… hau da, euskaraz bizitzeko. Aurtengo leloa: Euskaraz bizi nahi dugu, oso aproposa da. Esaldi sinplea, erraza, duina eta esanguratsua. Zein da egoera, hain sinple den aldarrikapena egiteko?

Hizkuntza Kultura da. Hizkuntza da gehien definitzen den Kultura. Hizkuntza da talde baten ondare nagusia. Hizkuntza da, beraz, hiztun guztiak batu beharko luke helburu baten bila: erabiltzeko eskubidea, hizkuntz horretan bizitzeko eskubidea.

Zoritzarrez, behar hori dute hizkuntza gutxituek, arriskuan dauden hizkuntzek, gure hizkuntzak, eta oihukatu behar da: euskaltegiko diruak handitzeko, ikasleak euskaraz ikasi ahal izateko, administrazioen aurrean euskaraz aritzeko, fakturak euskaraz hartzeko, TB duinak euskaraz aritzeko…

Egunak gure baitan aldarrikatzeko ere balio du. Errua kanpoan ez ezik, hizkuntza barruan ere badago, azken finean, lehenengo agentek gu gara, hiztunak: zer eginkizunik dugu hiztunok? zenbat hitz galtzen dira alferkeriagatik, edo konformismogatik? Zenbat dira eguneroko euskararen kontrako tik inkontzienteak?

Ospatu dugu euskararen eguna, gainera arrakastatsua izan da. Espero dezagun hurrengoan, 2013an, aldarrikapen bat behintzat berriro ez egitea, merezi ez baitu izango, lortuta baitago. Batekin konformatzen gara. Horrela da (ez)esperantza, horrela da egoera.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Uribe Kostatik kanpo atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s