Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Arkeoikuska 2010, argitaratu du. Liburu potolo horretan Erkidegoan egindako arkeologia-aktibitate guztiak biltzen dira. Iaz esan genuen bezala, ez da irakurketa oso popularra, baina ez da oso teknikoa ere, helburua da aktibitatearen ezaugarri nagusiak jakinaraztea, eta funtzio hori betetzen du.
Artikuluaren kalitatea eta dentsitatea, beraz, egilearen araberakoa da, eta beti ez oso adierazgarria. Irregularra da. Aitzitik, beste egile batzuek ahalegin handia egiten dute komunikatzeko era labur batean. Aurten Uribe Kostako bi herritan dauzkagu lanak: Barrika eta Gorlizen .
Barrikan, Mikel Aguirre arkeologoak miaketa bat egin du Aramaltza inguruan. Dakigunez oso lekua beratza da barrika. Miaketa horretan 20ren bat laska aurkitu dira, bertako sukarriz egindakoak. Estratigrafia ez egon arren, materialagatik arkeologoak Neolitotik Metal arotara (K. a. V.-I. milurtekoen artean). Miaketak ez zuen datu gehiagorik eman. Dena den, baieztatzen du Barrikaren garrantzia historiaurrean eta bere irregulartasuna, aztarnategiaren kalitateari dagokionez.
Interesanteagoa da, emaitzei dagokienez, Iñaki Peredak egindako lana, Ametzaga dorrea baserrian hain zuzen ere (edo Torretxe).
Baserri horrek oso elementu interesanteak ditu. Alde batetik, bi ojibadun arkuk, iparraldeko leihoa eta atea, XVI. mendera eramaten gaituzte, eraikinaren lehenengo urteetara. Beste aldetik, teilatuan, gurutze bat jarrita dago. Tipologia hau oso ohikoa da gure eskualdeko baserrietan, edo zen, gehienak galdu dira eta. Gurutze horien funtzioa jakitea ez da zaila: etxea babestea, Zergatik gure eskualdean, data eta beste informazio zehatza… ikerketa serio baten zain daude.
Arkeologoak ohartzen duenez, bakarrik baserri erdia aztertu da; dena den, informazioa baliagarria bildu da
XVI. mendean eraiki zen etxea, laukizuzenaren joerarekin. Lekukoa da iparraldeko horma, ojibadun leihoa eta atea hain zuzen ere. Egileak esaten duenez hermetismoa eta elementu horiek dorrekoak dira, baina bere erabilerak hemen prestigioa eta sendotasuna besterik ez du bilatzen, ez defentsa. Baserria da, bai, baina dirudun baserritarrak egiten du, hortaz, prestigioko ereduak hartzen ditu: dorreak eta jauregiak. Interbentzioak eraikinaren mendeetan egindako ibilbide osoa aztertzen du
Gorlizi dagokionez, interbentzioa guztiz ezohikoa izan da, urpekoa izan da eta. Gorlizko itsaspeko hustubidea jartzeko lanetan egin dira lanak. Guztiz negatiboak izan badira ere, eskertzekoa da gure itsasoko edo kostaldeko lanetan kontrolak egitea. Kasu honetan Enrique Aragón Ruano izan da zuzendaria.
Ikusten duzuenez, gure eskualdeko arkeologia-lanak ez dira ikusgarriak, baina egin behar dira. Askotan negatiboak izango dira, bestetan lekuaren informazioa emango digute, baina guztien artean gure ondarea ulertaraziko digute, eta baloratzeko argumentu gehiago ere emango digute.