Memoria, lubakiak , errepresioa…: Uribe Kostatik Intxorta frontera bisitaldi bat

Elgetako Memoriala

Elgetako Memoriala

Modan dago Memoria Historikoa. Hemendik ere askotan idatzi dugu horretaz. Beraz, eta oso interesgarria delako, gure euskararen aldeko elkarteek (Aitxu, Berbots eta Egizu) Intxortarako bisita antolatu digute. Bisitaldia Intxortako gatazka eta Elgetako memoriala erakutsiko digute. Merezi du. Hor Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko frontearen lerroa egon zen, eta Mola kolpistak berak zuzendu zuen erasoa. Intxorta inguruetan orban eta aztarna asko geratzen dira eta, ikusezinak, barruko orbanak, interpretazio zentroa/museoan ondo azaltzen digute. Aukera ona da ibilbide lasaia egiteko, eta hain urrun eta hain hurbil dauden episodioak gogoratzeko.

Intxorta Elgeta, 1936

Intxorta Elgeta, 1936

Memoria historikoak ertz asko du. Ezagunena, agian, fosaren aurkikuntza eta errekuperazioa da, askotan agertzen dira gure hedabideetan eta. Guztiok ulertzen dugu (behar) gure areketan dauden gudariak eta errepresaliatuak, edo herriko jendea, duintasuna merezi duela. Erraz ulertzen da, eta faxismotik ere ulertu behar zen,  gorrotoak eta beste antzeko sentimenduek humanitatea ilundu ezean. Guretzat, gainera. derrigorrezkoa da askatasunagatik hil zutenei merezi duten errekonozimendua ematea, bertan, Ukrainan, Kongon edo Txilen, balore unibertsala da eta.

Berbatxangoa_kartela_intxorHorrekin batera, memoria dugu, goratu behar ditugu biktimak, errepresaliatuak, hildakoak, eraildakoak, ihes egin zutenak. … memoriak historia txikiak historia kolektibo bihurtzen ditu. Pausoz pauso, horretan elkarte asko daude, bakoitzak bere kabuz agian, baina guztion artean memoriaren puzzlea osatzen.

Horretaz gain, noizbehinka Ikur frankistei buruzko gatazka azaltzen zaigu. Hor ikuspuntu desberdinak egon litezke. Erromatarrek damnatio memoriae egiten zuten askotan, nik aldiz, ez dut uste politika absolutua izan behar duela. Ikur asko desagertu behar direla argi dago, min egiten digutenak eta beste irakurketa ezin dutenak batez ere. Beste batzuetan, aldiz, ikurraren berrirakurketa egin behar da, zentsua aldatu  eta ondo azaldu, horren adibide on bat  Espainiako Haziendaren eraikina izan liteke. Nik ez nuke bota, baina duela asko, asko, bere aurrean, azalpen on bat izan behar zuen: erail eta errepresaliatuei buruz hitz egiten, eta sarraski horretako ikurra dela azaltzen. Berbera gertatu beharko luke Espainiako Valle de los Caidos. Lotza eta amorrua nahasten da bisitatzean, ez eraikinagatik, oraindik mantendutako diskurtso faxistagatik baizik. Dena den, eztabaidatzeko badago ere, inakzioa da, dudarik gabe, akats nagusia. Eraikinak manten daitezke, baina diskurtsoak ez, eta isilak ere ez. Batzuetan postfrankismoaren errua da, beste batzuetan, berriz, gure politikoen eta gure mugimenduaren falta.

Beste ertz bat, ondarea da. Arlo horretan, ordea, gutxi egin/ten da. Talde batzuk, boluntarioak, medio gutxiekin, tokiko lan itzela egin eta egiten dute: Berango, Laudio, Ugao, Elgeta eta beste askotanBistan dago arlo hori egitaratu behar dela eta instituzioek gogoz sartu behar dutela, oraindik geratzen diren aztarnak kontserbatzeko eta  aproposeko irakurketa egiteko.

Arlo guztietako gauzak ikus genezake datorren igandean Elgetan, aukera ona Memoriala eta lubakiak bisitatzeko; ona ere materiala ikusteko, hobeto ulertzeko nolakoak diren halako gatazkak, eta, nola ez. ondorioak pairatzen zutenei ulertzeko eta ondratzeko.

Informazioa hartzeko eta apuntatzeko

Erandio (berbots@gmail.com

Sopela (aitxuizuba@gmail.com / 603 894 364)

Getxo (egizugetxo@gmail.com / 644 277 155)

Gehiago jakiteko:

http://www.intxorta.org/eu/

http://www.elgeta.eus/ezagutu/elgeta-eta-gerra-zibila

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Monumentuak atalean eta , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s