Paiaren omenaldia: “arrakasta kolektiboa”

argazkia: Getxoko udala

argazkia: Getxoko udala

Aste honetan, Fredi Paiaren Bizkaiko Bertsolarien txapela ospatu zen Getxon. Kideak, udalak eta herritarrok omenaldia eskaini zioten Paiari.

Paia elementua dela bistan dago. Gaztea izan arren -non dago egun gaztetasun muga?-, ibilbide aipagarria du. Bertsoak egiteaz gain, musika, etnografia, idazle… hamaika saraotan dabil, eta, berriro aipatzeko, gehienetan probetxuzko lana egiten du. Saridunak esan du hedabideetan saria arrakasta kolektiboa dela. Ez da izan ohiko modestia faltsua, meritu propioak ez dio kentzen kolektiboari eta. Paiari zoriondu ondoren, arrakasta kolektibo horrek eta ospakizunak berak merezi dituzte komentario bi.

Hasteko, Bertso Eskolaren lana da lehenengo gakoa: ALBE. Edozein kultur ekimenak meritua badu, Getxoko bertsogintza (eskolak, ekitaldiak. bertsolariak…) harritzekoa da. Aproposa ez den testuingurua eredu bihurtu baitute, tokiko eredua ez ezik Euskal Herrikoa ere. Izan ere, bertsogintza Getxon euskal kulturaren irla bat da. Euskal kulturako ekimen askok funtzionatzen dute, baina bertsogintza aparta da. Oportunitateak eta suerteak lagundu dute, jakina, baina, lanik gabe, zorte gutxi espera daiteke. Gakoa militantzia itzela da. Banakako militantzia, hor daude eskolako sortzaileak, Ze grina izan behar zuten lehenengo momentuetan ezerezetik zerbait eraikitzeko; eta talderen militantzia, pasio baten inguruan lotutako jendea eta haren lana, egunez egun eta urtez urte.

Egun, militantzia hori oso mespretxatuta dago. Behin eta berriro, estatuak edo administrazioak egin behar dutela dana saltzen digute. Gizarteak, desmobilizatuta, behin eta berriro tragalak onartzen ditu. Noiz behinka, berriz, horrelako adibideek esaten digute ezetz, oraindik ere, duela 40 urte bezala, gauzak alda daitezke, beti ez lortu arren.

Beste aldetik, argazkietan elementu harrigarria agertu zaigu. Alkate eta zinegotzi batzuk (asko) agertzen dira argazkian. Gehienetan argazki horietan esan ohi dugu politikoek argazkian agertzeko sarkinak direla. Hemen, ordea, zentzua dauka. Udalak, kritikak kritika, babestu ditu talde horien ekimenak eta ibilbidea. Beraz, EAJ-PNV eta BILDUko zinegotziak, alkatearekin batera eta bertsolarien artean, argazki naturala iruditu zaigu. Kasualitatea izango da, baina nahasketan ez da nabaritzen nor den nor, eta eskertzekoa da, egiazaletasuna ematen baitu.

Ez dut panegiriko bat sortu nahi. Seguru, BILDU eta EAJko zinegotziek hobeto kudea eta lan ditzakete arlo honetako beharrak; eta alkateak, dudarik gabe, gehiago ireki litzake belarriak kultur eskaerak kontuan hartzeko. ALBEk lan zabalagoa eta hobeto egin liteke; baita Fredi Paiak ere hobe litzake bere bertsoak (atrebentzia ez bada). Hala ere, Paiaren irabaziak, ospakizunak eta argazkiaren ospakizunak gure ingurua politago bihurtzen dute.

PPkoek eta PSEkoek egon balira, itzela eta mirarien artean izango zen. Datorren urterako.

ADDENDUM:

Lagun batek komentatu dit udaleko omenaldian partidu guztiak omen ziren. Egia da, artikuluan ez da aipatu, eta azpimarratzea merezi du. Horrek esan nahi du, instituzioei dagokionez, Getxon, hein batean, normaltasunaz hartzen dira euskal kulturako gaiak. Pentsaezina zen duela urte gutxi, eta normaltasunerantz eramaten gaitu. Eskertzekoa da horren inguruan egindako ahalegin guztiak, bai lehen parte hartzen ez zutenei, bai bere keinuekin hurbildu dituztenei eskertu behar zaie.

Artikuluan herriko omenaldietan parte hartzen ez zutenei kritikatzen zaie; testuinguru horretan, gehitu behar da udaletxeko omenaldian, berriz, alderdi guztietako ordezkariek parte hartu zutela.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Paiaren omenaldia: “arrakasta kolektiboa” -ri erantzun bat

  1. uribekosta-k dio:

    Lagun batek komentatu dit udaleko omenaldian partidu guztiak omen ziren. Egia da, artikuluan ez da aipatu, eta azpimarratzea merezi du. Horrek esan nahi du, instituzioei dagokionez, Getxon, hein batean, normaltasunaz hartzen dira euskal kulturako gaiak. Pentsaezina zen duela urte gutxi, eta normaltasunerantz eramaten gaitu. Eskertzekoa da horren inguruan egindako ahalegin guztiak, bai lehen parte hartzen ez zutenei, bai bere keinuekin hurbildu dituztenei eskertu behar zaie.
    Artikuluan “herriko” omenaldietan parte hartzen ez zutenei kritikatzen zaie; testuinguru horretan, gehitu behar da udaletxeko omenaldian alderdi guztietako ordezkariek parte hartu zutela.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s