Memoria historikoa, tokikoa baino gehiago

Getxoko Memoriaren adibide on bat

Getxoko Memoriaren adibide on bat

Duela gutxi Leioako Kultur etxean Memoria Historikoari buruzko erakusketa amaitu zen.  Horretan, Leioako errepresaliatuen memoria aldarrikatzen zen. Udalak urte beltz horietako irudia arina bezain argia egin zuen. Testigantzak, objektuek eta egoerek oso adierazgarriak ziren, oso ulergarriak. Ekitaldi batean, kutuna, omendu egin  zituen leioaztar errepresaliatu eta familiak. Bide batez, Faxismoren kontra Euskadi defendatu zuten Zirardamendin azaldu ziguten beste erakusketa batean: sakrifizioa, zentzura eta ondorioak. Berriro, ondo ulertzeko muntatuta zegoen. Ekitaldiaren oinarrian Leioako udala zegoen, Sabino Arana Fundazioa eta Aranzadiren laguntza teknikarekin batera. Oso ondo.

14ElgoibarkartelaPasa den astean Getxoko udalak, urtero bezala  omendu zituen, guda zibiletakoko eta frankismoaren biktimak, omenaldi eta errekonozimendu ofiziala. Ondo eginda beharrezkoa eta esanguratsua. Oso ondo.

Duela urte batzuk, Berangoko udalak Burdin Hesiaren interpretazio gunea sortu zuen. Leku umila izan arren, oso bilduma polita erakusten gaitu. Burdin Hesiari buruzko informazio zabala eta zehatza ematen digu.  Itzela izan zen Berangoko udalaren ahalegina, Santxo de Beurko elkartearekin batera. Tamalez, jende asko eta gustura joan arren, ordutegia ez da aproposena eta lekuak, borobiltzeko, beste instituzioen laguntza eskatzen du. Oso Ondo

Valledelos caidosMemoria Historikoa konplexua da, batez ere, galtzaileek aldarrikatzen dutenean. Frantziara goazenean, ze inbidia ematen digun memoriaren kudeaketa! monumentuak, nekropoliak… Zer esan Poloniako Auschwitz-i buruz, munduko memoriaren sinbolo handiena. Hala ere, ez gara gehiegi kexatuko, estatututik paseatzen bagara… akabo!. Udan, Jerezen egon nintzen: hor zegoen Miguel Primo de Rivera diktadorearen monumentua, zaldiz, jenerala kolpistekin eta guzti. Ikaragarria zentzu guztietan. Gurean, eskertzekoa da, sinbolo gehienak kendu ditugu, batez ere, laidogarrienak.

Panorama ikusita, ematen du hemengo memoria tokiko memoria dela. Udal askok ekimen asko egiten dute  aldarrikapenak, omenaldiak, kargu eta politikoen babesa osoarekin gehienetan, baina ez du ematen erreferente nazionala izango dugunik. Ezin da ukatu gure politikoek parte hartzen dutela ekitaldietan, omenaldietan, fosetan, … lehentasunaz hartzen omen dute memoria, baina salbuespen gutxiarekin, efimeroak dira. Udal askok memoria-zentroak inauguratu dituzte: Berango, Elgeta, Eibar… Beste batzuetan egituretan lan egiten dute: Ugaon, Sopelan, Berango, Bilbon… Ahalegin asko eta asmo onekin lan egiten omen dute gure udalek,  baina Memoriako erreferente orokorra bilatu nahi izanez gero, hobe dugu Kataluniera joatea.

Zerbait geratzen zaigu: konplexuak, ezgaitasuna, kontsensuren falta (errepresaliatuen artean, jakina), beldurra, liderraren eza, amateurismoa, memoriaren tentsio falta, frankismoaren oraingo eragina, aproposeko politikoen falta, desmemoria… aukera ezazue arrazoia. Bitartean.  Memoria nola aldarrikatzen den jakiteko Valle de los Caídos-era joan gaitezke. Bai dagoela memoria hor! inbertitua eta ulertezina izan arren.

Post hau Berango, Ekitaldiak/Ekimenak, Erakusketak, Getxo, Leioa atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s