Lanak egongo omen dira Algortako Portu Zaharrean

Portu zaharra zabalguneaPozik egon behar dute Getxoko Portu Zaharrekoek. Aldundiak 100.000€ jarriko omen du, udalak lanak egin dezan. Duela asko entzuten ari gara auzokideen kexak, batez ere, azpiegiturei eta hezetasunei dakienez. Pozten gaitu beraz hartutako erabakiak. Hedabideen arabera, lehentasuna uraren azpiegiturek izango dute, herriko argiarekin batera, ez da kasualitatea, udalak azaldu duenez, auzokideen kontaktuak estuak ei dira.

Azpiegiturak oinarrizkoak izanda ere, Portu Zaharrak kasu gehiago merezi du, Aldundiaren kasua, Udalari eta, zergatik ez, auzokideen kasua. Aldundiak eta udalak zelatu behar dute han egindako interbentzioak egokiak direla; hala ere, hori bezain garrantzitsua da beharrei erantzun diezazkietela, hau da, atentzioa eta dirua.

Auzokideek “zorte” handia dute. Leku pribilegiatu batean bizi dira, oso berezia; horregatik, bidesaria ordaindu behar dute, jendetza, zarata, intimitate falta, edozein gauza egiteko baimenak, arazoak… Pribilegio hori ezin da infernu bihurtu. Adibidez, Udalak zelatu behar du altzairuzko barandaila ez jartzeko, baina, jakina, laguntza eman behar die, auzokideek modu egokiena egiteko, laguntza teknikoa zein ekonomikoa.

Auzokideen iritzia entzun behar zaie, dudarik gabe; gainera, udal eta auzokideen elkarren arteko komunikazioa hobetu behar da. Udalak ezin du erabili Portua turismoko postalak egiteko, gero hor dagoela ahazteko, postala, giroa eta abar ondo dago baina jendea eta problemak ere Portu Zaharra dira.

Auzokidek ere laguntza emozionala behar dute, Portu Zaharra maite dugula pentsatu behar dute, ez postala gisa, gure ondareko bitxi bat baizik. Horretarako, ondo pentsatu behar ditu udalak egiten diren ekintza guztiak. Oraindik, Portu Zaharretik barrena ibiltzen naizenean, askotan begiratzen dut udalak jarritako altzairuzko barandailaren aztarnak. Lana kostata kendu zuen, Nola eskatuko diogu auzokideari egurreko barandaila jartzeko, udalak berak altzairuko handiena jarri badu?

Espero dezagun epe motzean lan gehiago egitea: kableak, heltzen ez diren azpiegiturak… hamaika kontu egongo dira, nahiz eta auzokidek bakarrik jakin. Kanpotarrak hara joanez gero, gustura jarraituko dugu, eta auzokideak ere paisai horretan sartuta daudela pentsatuko dugu, azken finean, horiei esker (edo haiek gorabehera) dugu leku zoragarri hori.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo, Monumentuak atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s