2014ko Ondarearen Europako Jardunaldiak… Uribekostan

OrozkoUrtero bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiak (Jornadas Europeas de Patrimonio) antolatuko dituzte hainbat udalek, Bizkaiko Foru Aldundiaren euritakopean. Etxez etxe lelopean, berriro betiko legez, ekitaldi anitzak antolatu dizkigute: bisitaldi gidatuak, antzeztutako bisitaldiak, hitzaldiak eta erakusketak. Aurtengo gaia erraza dela esan liteke, etxeak oso izen generikoa da eta, beraz, aurre-historiatik, egungo etxeetara dira helburuak. Dena interesantea izan arren -ondarera edozein hurbilketa ona da eta- aipatu behar dira itxitako elementuak, aukera ohi dago jardunaldietan barrutik bisitatzeko.

 Aztertuko dugu gure udalek ematen dizkiguten eskaintzak.

 Berango: antzeztutako bisitaldiak. Baserriak Dorretxeak eta jauregiak. Hala,. Otxandategi, Agirre, Aldai eta Ikaza bisitatuko dira, XVI.tik XIX.ra. Ez dakit zein izango den gidoia, eta hor dago ekitaldi honetako koska. Bisitatzen diren etxeak Berangoko adierazgarrienetarikoak dira, dudarik gabe. Baina mezua eta gidoi-egile jakin gabe zaila da baloratzea, antzeztasunaz iritzia emateko ez naiz gai, ondo egongo da, espero dugu- (urriaren 19an 17:00etan)

Horretaz gain, Berangok erakusketa egingo du: Berangoko eraikinak. Eskertzekoa da, eskualdean, gutxietan egiten baitira gure ondareko erakusketarik, eta bertan daukaguna, askotan, gutxien ezagutzen duguna da, desagertuta ere jarriko omen dute. Espero dezagun datekin, norbaiti lotsa emateko. Behin ikusita horretaz hitz egingo dugu.

 Erandio: Gorka Pérez de la Peña izango da udal honetako protagonista, bi bisitaldi gidatu egingo du eta. Alde batik Altzaga auzoa. Bilboko itsasadarreko langile-hiria langileentzako etxebizitzak, etxe merkeak… Diskurtso bitxia zein berria, normalean eraikin hauek zirkuitutik kanpo geratzen dira, eta gure historiaren ispilua ere badira (Urriaren 11n, larunbata, 11:30ean).

 Bestetik, Gorkak berak beste bisitaldi gidatua zuzenduko du: Erandio Goikoa. Landa-Elizatea izatetik burgesen lorategi-hiri izatera. Azalduko digu Gorka baserri-auzo baten transformazioa. Oraindik aztarna batzuk geratzen dira eta egunero ikusten ditugu errepidean bertan. Lehen bezala aukera ona izango da horretaz zerbait entzutea. Gorka Pérez de la Peña aditua da horretako eraikuntza-mota, eta diskurtsoa interesgarria izango da (urriaren 25ean, larunbata, 11:30ean).

 Getxon, etxe asko eta dotore duen herria. Urriaren 3an Beascoecheak eskaini digu hitzaldi bat: Ibilbidea denboran eta espazioan zehar , getxoko etxeetatik. Berria ez izan arren, beti interesgarria da (urriaren 11n, larunbata, 11:30ean)

 Horretaz gain, bisitaldi gidatuak ere egongo dira Atzekolandeta eta Zugatzarteko etxe handi eta dotoreak (urriaren 11n, 18an eta 25ean, larunbatak, 10:00etan). Neguri: urte osoan bizi izateko auzoa (urriaren 12an, 19an eta 26an, igandeak, 10:00etan). Eta amaitzeko Ereagako hondartzari begira (urriaren 11n, larunbatak, eta urriaren 5ean eta 12an, igandeak, 12:00etan). Amaitzeko bisitaldi autogidatua Etxe handien ibiltokia. Bisitaldi hauek interesgarriak izan arren, turismo arloan daude, eta Getxoko ohiko eskaintzan egon behar, ziren ez bakarrik hilabete honetan.

 Gorlizek, Iturritxa eta Amnn-ek egindako etxeak bisitaldia ekaini digu.

 Leioan, Artaza jauregia bisitatzeko aukera izango dugu. Programak ez du esaten barrutik ere ikusiko den (Urriaren 25ean, larunbata, 18:00etan; urriaren 26an, igandea, 12:30ean). Era berean gertatzen da Elexalde errotarekin. Suposatu behar dugu barrutik ikusiko dela. Aukera ona errota nola funtzionatzen duen ikusteko (urriaren 18an, larunbata, 18:00etan; urriaren 19an, igandea, 12:30ean). Mendibile jauregian egin da bisitaldi gidatu bat. Ondiz dorrea ere bistatuko da asteburu honetan (urriaren 11n, larunbata, 18:00etan; urriaren 12an, igandea). Leioan eraikin nagusiak bistatzen dira, detailek gabe eta gidaria nor den jakin gabe, zaila baloratzeko. Edozein kasutan, urtean zehar egin liteke, ahaleginik gabe.

 Plentziak bere alde zaharra, hau da, hiribildua, azalduko DU (urriaren 5ean eta 19an igandeak, 11:00etan, euskaraz eta 12:15ean, gaztelaniaz), euskaraz ia-ia ekitaldi bakarra da.

Gainera, Gonzalo Duok (Beascoechea eta Gorka Mayor laguntzaz) Etxez aldatzen hitzaldia emango digu. Hiribilduaren aldaketei buruzkoa omen da. Duok, klasikoa izan arren, ondo ezagutzen du Plentzia, Horretaz gain beste herri batzuetan bezala haur- tailerra antolatuko dute etxeak nola egiten diren erakusteko, 4-12 urteren arteko umeentzat (urriaren 18an, larunbata, 12:00etan). Pedro bere giroan da izenburua

 Sopelak bat eskaintzen digu. Bisitaldi gidatua hain zuzen ere. Etxe burgesa landa-mundura mugitu zen: estilo neoesuskalduna ezagutarazi egin zen. Bisitaldi gidatua da, halere Juan Manuel González Cembellínek emango du, hizlari ona eta aditua, beraz bisitaldi baino, hitzalditzat har liteke.Sopelako etxeak gainera ez dira oso ezagunak.

 Laburbilduz bisitaldi gidatu gehiegi. Gehienak urtean zehar egin litezke. Programak ezohiko gauzak eskatzen du. Hala ere, dirua faltagatik edo ideien faltagatik, programa, kalitateari dagokionez, ez da batere berezia. Hitzaldiren bat izan ezik bisitaldi gidatuak dira gehienak. Dena den, beti bezala aukera ona da sarritan itxita dauden etxeak ikusteko

 PROGRAMA OSOA HEMEN.

Post hau Berango, Ekitaldiak/Ekimenak, Erakusketak, Erandio, Getxo, Gorliz, Leioa, Monumentuak, Plentzia, Sopela atalean eta , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s