Amaitu da Getxophoto. Aurtengo Borrokak, Datorren urteko Bidaiak bihurtuko omen dira. Irrikan itxarongo dugu datorren emanaldia. Ekimenek, erakusketek eta egileekin kontaktuak ezinbesteko iraileko hitzordu bilakatu dute Getxophoto. Formatu berriek, egileek, gaiek, ekimenek…, urtez urte harritu nahi digute eta, momentuz, urtero lortzen dute. Dudarik gabe, Getxoko ekimen kultural nagusietarikoa da Getxophoto.
Larunbatean bisita gidatua egin genuen. Euskaraz zegoen bakarra izan arren, pasa den urtekoa baino inpresio hobea eman zidan. Hasieran hogeiren bat lagun batu ginen. Baten bat, antza, gazteleratik errebotatuta zeuden, azken aukera izanez; baina ez zen gehiengo kasua. Hiru ordu egon genuen kalean gora kalean behera, abestia bezala. Luzea izan zitekeen, baina, aipatu behar da, gidariak, ia-ia lan guztiak azaldu zizkigun. Nekea izan bazen ere, merezi zuen.
Gero eta gehiago erabiltzen ditut bisita gidatuak, batzuetan preso egiten dizute bisita, baina gehienetan probetxo handia ateratzen zaio bistari. Hau da kasua. Informazio asko badago ere: liburuak, foiletoak infopuntua…, gidariak argazkilari guztiei buruzko informazio berria gehitu zigun: datuak, pasadizoak, aspektu teknikoak edo kontzeptualak… asko, amaierako sentsazioa oso gozoa izan zen, etekina atera genuen, modu errazaz eta didaktikoaz. Are eta etekin gehiago atera zuen bikote batek, alpargata pare bat tokatu zitzaion eta. Bitxia da Getxophoto eta zapaten arteko konexioa, eta puntu sinpatikoa ematen zion bisitaren amaierari.
Hala ere, gidariak ez du gauza bera usteko. Feedback eskatu zigun, galdetzeko, edozer komentatzeko… eta oso arrakastatsua ez zen izan. Agian feedback hori lortzeko beste formatu bat saiatu behar zen, argazki-foruma edo halako zerbait. Argazkizale asko daude Getxon, baita euskaldunak ere. Honelako formaturen bat azter liteke, pretentsio handirik gabe, baina…
Bitartetan zoriondu behar diegu Getxori, udalari antolatzaileei, langileei… eta gure buruari ere bai, Getxophotogatik, bisita gidatuagatik, eta, nola ez, hiru ordutan Getxoko kaleetan ozen entzun eta ikusi baitzen euskaraz zebilena talde bat.