Getxoko Txatxarro latsarria eta iturria garbitu dute gazte talde batek

Asteburu honetan, Getxoko Andra Mari auzoan Txatxarro latsarria (labaderoa) bisitatu nuen. Latsarria Martiturri estratan dago, pixka bat ezkutatuta, eta, horregatik, agian, biziraun du. Ezaguna izan arren, behin garrantzia eta beharra galduta sastrakaz bete zen, ia-ia galdu arte.

"Memorias de Getxo" blogatik aterata

“Memorias de Getxo” blogatik aterata

 Jakina denez, gazte talde batek kanpamendua jarri du Ibarbengoa geltoki mamu ondoan. Haren helburua LZP (Lurraldearen Zatiko Plana//Plan Territorial Parcial PTP) aldatzea da. Testuinguru horretan kanpamendua zein hamaika ekimena antolatu ei dituzte aste hauetan. Haien proiektuan, auzolana, bertsio gaurkotuta, oso garrantzitsua omen da; beraz, lan horren bidez Txatxarro latsarria garbitzen hasi dira. Printzipioz, noizbehinka hemen esan dut, ez naiz oso auzolan zale. Beste aroko prozedura ona zen; orain, ordea, estatua eta administrazioa orotan badaude, honetan ere egon behar dira. Hala ere, auzolan modernoen bidez egiten dena ondo egon daiteke, zergatik ez? Edozein kasutan, auzolana ez da hemengo edo gaurko eztabaida.

Gaurko egoera

Gaurko egoera

 Ezaguna da Getxoko ur azpiegiturak ez direla makalak, gogoratu behar dugu hor dauden malakateak, hilzorian, utzita, sastrakaz beteta eta… Erkidegoko babes eta garrantzi handienarekin. Azpiegitura hori guztiek data bera dute: XIX. mendearen amaiera, hain zuzen ere. Industriarako ekarritako etorkinek handitu zituzten gure hiri eta herriak. Kontrolik gabeko hazkunde hori gehiago larritu zuen ohiko

osasun egoera tamalgarria. Kolera eta tifusa hain gogorrak ziren, ezen industria eta meategietako lana batzuetan moteltzen baitzen. Hilak eta gaixoak ez, baina ekoizpena eta etekinen jaisteak onartezina zen, jakina. Beraz, ur politika mahairatu zen. Urte asko zeramaten higienismo ideologia Europatik, oinarri ideologikoa eta teknikoa emateko. Beste aldetik, ura ez zen falta gure lurrean; horregatik, ur politikek dirua eta nahia besterik ez zuten behar. Ideologiak, beharrak eta uraren abundantziak, XIX. menden

Iturria gaur

Iturria gaur

iturri eta ubide asko sortu zuten gure herrietan: malakateak, urtegiak (Plentziako Kastilao), ubide-sistema (Berango) eta latsarri eta iturri publiko asko.

 Testuinguru honetan, 1883an Getxoko udalak eraiki zuen latsarri hau [Zabala, C. 1990, 353 orr.]. Zabalaren arabera, auzokideak eskatuta hasi zen proiektua. Segur asko, proiektuaren datuak udal artxiboan egongo dira, hau da, pazientziaz, datu asko atera litezke. Denbora pasa ahala, XX. mendean konpondu zen eta porlanezko egitura eraiki zuten. Gazteek egin duten garbiketari esker, oso ondo ikusten dira egitura zaharrak eta modernoak, eta ondo asmatzen dira hiru atalak: ganadurako aska, labadreoa eta iturria.

 Norbaitek esango du hori kaka zaharra dela, sinple, xumea eta ezaguna, eta ondarea ez dela; beste batzuek, aldiz, gure herriko senaren beste lagin edo alde bat. Agian, ez bata ez bestea. Kontserbatzeko, konpontzeko eta azaltzeko leku on batean dago

 Bistan dago herrietako ur azpiegitura horiek, gehienak, ez dira paregabeko ondarea, ez dute harritzeko elementurik; gainera bertakoak, Zeberiokoak eta Oviedokoak berdinak dira; pobreak xumeak… Hala ere, behin garbituta, behin ikusita, behin ulertuta… Zergatik ez prestatu eta kontserbatu? Ez dira behar espezialista asko, ezta diru asko ere; ordea, hor egin dezake funtzio estetika, zein historikoa. Polita eta esanguratsua izan litezke. Gogoratu behar da (Leioa) Lamiakoko latsarria, udalak, ondo ulertuta, hiri egituran oso ondo integratu zuen. Azken finean, latsarriak eta azpiegitura hauek joan zen urteak eta eremuak azaltzen dizkigute, eta, egia esanez, Andra Marin, baserri erreserban, izan zena azaltzeko eta ulertzeko gutxi geratzen da. Iturria gainera, oso landua da; malakateak eta horren bezalako elementuak: harlandua, kornisa…  lan ona eta estetikoa da.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo atalean eta , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s