Getxophoto, derrigorrezko hitzordua: aurten, Punta Begoña eta guzti

IGetxophotoraila, urtero esaten dugu, kultura disfrutatzeko hilabete ona da. Zikloa pisten da, eta hamaika ekitaldi dugu, haien artean Getxophoto . Getxophoto, nire ustez Getxoko onenetariko ekitaldi bat da. Folk, errusiarrak, zinema, hitzaldiak… ondo izan arren, edonon aurki dezakegu. Hala ere, zaila da Getxophotorekin parekoaren bat aurkitzea da. Gure kaleak argazkiz eta figuraz betetzen dira. Leku guztietan argazkilarien begiradak harritzen gaitu. Ezin-parekoak dira bildumak (gustuaren arabera, jakina) eta paraleloan egiten diren ekimenak zein sortutako giroa.

Aurten, bi argazkilariek zintzilik dute euren lanak Punta Begoñan. Bisitatzeko, aurreko hitzordua eskatu behar da, hamabosna lagun sar daitezke eta. Gidatua da bisitaldia, hau da, azalpenak sartuta, doanik eta guzti. Antolatzaileek ondo aukeratu dituzte hor zintzilikatuta argazkiak, gogorrak baitira: izen ezinezkoa den Thailandiar bat: Manit Sriwanichpoom: Horror in Pink bildumarekin; eta Salvadorreko Fred Ramosena: El último atuendo de los desaparecidos. Biak itzelak, harritzekoak eta hunkigarriak. Lan bikaina egindakoa eta aukera ona antolatzaileena.

Punta BegonaWebGaiak horrela izanda, aukeratu da leku itxia eta kontrolatua, gaiak eta argazkiak sentikortasunari min eman dakizkiok eta. Bizi gareneko gizartean gero eta gehiago entzuten dugu hori, sexu, bortizkeria, morala ofizialaren kontrako manifestazio gogorrak, erlijioaren kontra batez ere. Gauza askok min egiten digu, gehiegi; eta, ordea, gure inguruan pasatzen dira. Salvadorrekoei bai min egin dietela, batez ere arroparen jabeei! Nik publikoan jarriko nituzke min egiten duten gauza gehienak, salbuespen batekin: umeak. Ikusten dutena azaldu ezin bazaie, ezin dute ikusi; besteak, aitzitik, derrigorrezko ikusi beharko genuke munduan egiten diren injustiziak eta sarraskiak.

Ildo honetan, komentagarria da Ereagako kontainerreko bilduma: Maika Elanen The pink choice. Barruan dauden argazkiak, sexu bereko bikoteak dira, baina ez dago sexu esplizitu edo halakorik; berez, ez dut ulertzen zergatik sartu duten kontainer barruan, normalean umeen begiak saihesteko [ kontainerrek, altuera batean, mirillak dituzte argazkiak ikusteko. Normalean umeentzat aproposa ez diren argazkiak jartzen dira]. Planteamendu kontserbadoreegia iruditu zait, nahiz eta Getxon izan. Asko dago egiteko berdintasunaz eta sexu gaiez. Normaltasunaz urrun omen dago eta barrerak, batzuetan txikiak izan arren, apurtzeko beldurra ematen omen digute.

Hala ere, nire bisitaldi-taldean, bi helburu zeudela hasieratik argi zegoen. Alde batetik, argazkiak ikustea, bestetik Punta Begoña ikusi, izan ere, urte asko itxita egon dira. Argazkiek ez ziguten defraudatu, galeriak ezta ere: ikuspegiak, arkitektura eta atzean dagoen historia ezin hobea da eta. Azalpenak ere eman zizkiguten, nahikoak, baina pasatu gabe. Ematen du entsegu bat dela, arkupeak beste programetan ere irekitzeko. Bistan ikusten dira onurak, baina arazoak ere bai. Zutabe asko deseginda daude, barandak erorita, adreiluak eta hormak zulatuta… Eta metodoko arazoak ere: leku itxita mantendu, edo ireki; pasealekuak ireki, Frankismoko dekorazioa kendu edo mantendu…

Oso bisitaldi ona eta berria izan zen, oso gomendagarria da joatea, argazkiak, zein arkitektura ikusteko. Goiko berdegunean bi galdera ateratzen dira erraz. Non demontre pentsatu zuten Barcelo eta udaleko pertsonaiek hotela egitea, lekua ez baitago, argazkien bezalako sarraski arkitektoniko egin gabe, jakina. Eta bigarrena, Alboko etxekoek, orain daukaten paradisua esklusiboa jendez betetzen utziko dute, gerra eman gabe. Ez dut uste .

Beti bezala, Getxophoto bistatzera gomendatu behar zaio mundu guztiari eta Punta Begona ere bai (amaituta omen daude sarrerak). Eskertu behar zaie ere udal-aginteei halako iniziatiba mantentzea eta jarraitzea, eta antolatzaileei zein langileei, betiko lana egiteagatik, emankorra eta gozoa.

Gogoratu Getxophotok, Punta Begoñakoaz gain, bisitaldi gidatuak ere egiten dituztela; euskarazko bisitaldia Irailaren 27an, larunbatean izango da (2 € dira). Nik urtero egin dut. Web orrialdean erraz apunta daiteke, merezi du.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Erakusketak, Getxo, Monumentuak atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s