Erandioko batzokiaren urteurrena eta hitzaldi interesgarri bat

14ElgoibarkartelaPasa den asteazkenean Erandio Goikoako batzokiak bere urtemuga ospatu zuen: Ikurrina igo zuten, aurreskua, hitz batzuk… Horraino, kasu hauetan normalean egiten dena. Ekitaldi xumea bezain kutuna izan zen, eta barrukoentzat. Hala ere, jelkideentzat zein ez direnentzat, hau da, guztiontzat, beste ekitaldi interesgarri bat egon zen: Iñaki Goioganak hitzaldi bat eman zuen; Elgoibarren 1936ko irailean gudako gertaerei buruz, hain zuzen ere. Oso azalpen argi eta ona eman zigun hizlariak, eta egokia gudako hasiera eta fronte horren garrantzia ulertzeko.

Iñaki Goiogana, Sabino Arana Fundazioko kidea da. Horretaz gain, garai eta gai horretaz hainbat artikulu zein liburu idatzi du. Elgoibarko udalak Zirardamendiaren inguruan (San Miguel) 1936ko irailean gertaerei buruzko erakusketa egingo du; antza, gure eskualdeko herri batzuetan ere egongo da. Gertatutakoa erraza ulertzen da: Gipuzkoa nahiko erraz hartu ondoren, kolpistak Elgoibarrera heldu ziren. Asmoa Bizkaia ere erraztasuna berberaz lortzea zen. Bizkaikoek, ordea, denbora gehiago izan zuten, eta arma partidaren bat ere bai; horregatik, defentsa hobeto antola zezaketen. Mobilizatu zuten talde bat, itsasadarretako eskuina eta esker ertzetatik batez ere: herritarrak, ez soldaduak. Gazte horiek heldu ziren San Migelera eta jasan zuten eraso handi bat. Horien ahaleginagatik frontea ez zen apurtu, izan ere, han estabilizatu zen. Horri esker, Eusko Jaurlaritza antolatu zen, eta lehenengo politikak ezartzen hasi ziren. Hori da, adituen baimenarekin eta akatsik ez badago, hitzaldiaren ondorioa. Ondo azaldu zuen Goioganak gudaren hasiera. Ondo ulertu zuten entzuleek. Testuinguruagatik pentsa liteke partiduko kontua zela, berriz, foroa guztiz aproposa izan arren, alderdikeri gutxi entzun nuen, eta historia eta memoriari dagokion asko.

Laburbilduz, probetxozko ekitaldi bat zen, oso. Zein da ordun arazoa? Arazoa da ni kasualitatez egon nintzela, eta, dudarik gabe, jende askori interesatuko zekiokeela hitzaldia. Erandioko batzokiaren urteurrena zen, alegia, barruko kontsumorako, baina hitzaldia ez zen batere partidista, aldrebesa, ondo eta errespetuz hitz egin zen errepublikaz eta beste partiduetako milizianoei buruz, giñoren bat egin zitzaion, agian, parrokiari; guztiz normala, hor zeuden guztiak edo ia-ia guztiak jelkideak baitziren. Hirurogeiren bat lagunek jasango zuten, interesez, guda eta memoriaren komentarioak. Entzuten nion bitartean galdetu nion nire buruari ea partidu guztiek egingo duten berbera: horren bezalako ekitaldiak antolatu, interes orokorra izatea, eta publizitaterik ez egin, uste dutelako ez zaiola inor gehiagori interesatuko.

Dudarik gabe. ondo aukera zuten gaia, hizlaria eta momentua Erandio Goikoako EAJkoek, baina askoz hobeto izango zen guztientzako irekia egon izana. Ez da beharrezkoa sekulako propaganda, kartel pare bat eta prentsa-ohar bat, sikiera DEIAN jartzeko! (ezin izan nuen aurkitu). Horrela Goikoakoek barruko kontsumorako zein kaleko kultura-ekitaldi bat egin zuketen, prezio berberarekin., Agian lau katu gehiago joango ziren, baina lau katu interesatuak.

Edozein kasutan, zoriondu behar zaie, eta horren bezalako gehiago antola dezatela eskatu behar diegu. Bitartean, erakusketa gogoz itxarongo dugu.

 

 

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Erakusketak, Erandio atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s