Euskal kostaldeko flyscha Getxon, Torreneko erakusketa

Getxoko Torrene aretoan beste erakusketa bat eskaintzen digute: Euskal kostaldeko Flyscha Getxon. Luberri fundazioak eginda, gure kostaldeko misterio geologikoak azaltzen dizkigu, erraz gainera, geologia izan arren.

Gure kostaldeko flyscha: Barrika

Erakusketa ondo egokitzen da Torrene gunera, eta antzeko aretoetara. 12 panel eta fosilekin hiru bitrina dira. Panelek azaltzen digute zer den flyscha, nola sortu zen eta zergatiak. Hasieran ematen du letra asko dagoela, baina ez da horrela. Gazteleraz eta frantsesez ere badagoenez, efektu hori irakurtzean desagertzen da. Irakurri behar da, bai, baina ez dena, ematen duenaren herena, eta, gainera, ondo ulertzeko guztiz beharrezkoa da. Fosilak ere ez dira gehiegi, baina itzelak, bai tamainagatik bai azaltzen diren landare eta animaliengatik.

“Getxon” esaten du izenburuak, baina ez da hain tokiko erakusketa, kostalde osoan agertzen baita flysch hori, hainbat ezaugarrirekin. Getxon bere aldea badu, eta paisaia eta “argazki” itzelak ditu. Erakusketan, Biarritz eta Getxo artean, beste leku asko agertzen dira. Horregatik, kostaldeko herri guztietara eraman liteke (behar liteke).

Antolatzailea Luberri fundazioa da. Oiartzungo fundazio horrek lan handia egiten du ikertzeko, baina, batik bat, zabaltzeko eta erakusteko nolakoa den gure lurra. Horretarako, atentzio berezia eskolei ematen die.

Zoritxarrez, Oiartzun urrun dago, eta fundazio txiki horretarako (eta oraingo pobrezi orokorrarekin) ez da erraza hain “urrun” heltzea. Eskertzekoa da, beraz, Getxoko udalak ekartzea. Ematen du udala, edo Kultur Etxea, ahaleginak egiten ari dela erakusketak aurkitzeko, merkeak, sinpleak eta “errazak”, baina, aldi berean, kalitatekoak, globalak eta tokiko interesekoak ere bai, ez bakarrik aretoa betetzeko.

Ohi denez, liburuxka egin du Kultur Etxeak. Horrekin batera Luberri fundazioari buruzko informazioa ere ematen diote bisitariari (guztiz gomendagarria Oiartzungo egoitza/mseoa bisitatzea). Liburuxkari dagokionez, kritika daiteke argazkiaren kalitatea, lekuak polit-politak direlako, eta argazkiak, aldiz, kalitate txarrekoak dira; ez erakusketako argazkien kasua asko harrigarriak dira eta. Dena den, animoa eman behar zaio udalari, liburuxka bat erakusketa bakoitzetan egin dezala (egiten duen bezala). Horretaz gain, kasu honetan liburu espezializatuagoa, salmentan-edo izatea ez zen makala izango; edo, errazagoa, Liburutegietako liburu batzuk han kontsultatzeko, gehigarri interesgarria izan liteke, honetarako eta etorkizunerako ere bai.

Bisita egin nuenean esan zidaten oso espezializatua zela. Ez da egia. Gaia ez da popularra, hori bai. Baina erakusketa oso sinplea da. Bisitariari asko gustatuko zaio geologia eta fosilak gustatzen bazaizkio, baina kostaldetik paseatzen bada eta, kuriositatez, inoiz galdetu badio bere buruari ze kontxo diren kapritxo erako harri horiek gustura ikusiko du erakusketa.

 

Erakusketa: Torrene Aretoan, Algorta

Apirilaren 9tik 30era

Post hau Erakusketak, Getxo atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s