Romo, Erromo, Itzubaltzeta…ez dakit nondik gure auzoak ezagutzeko berbatxango bat

14 berbatxango RomoIgande honetan udaberriko berbatxangoak hasi ziren. Hasteko, Itzubaltzetan: Romok 90 urte. Gidaria Aitor Fernández de Martikorena izan zen, Iñigoren laguntzarekin. Gidariek, betiko erromotarrek, auzoko gorabeherak kontatu zizkiguten.
Erromo pertsonalitate handiko auzoa da: oso ondo mugatuta, oso definituta sozio-ekonomiari dagokionez, auzoko kontzientzia handia… ezaugarri askok berezi egiten diote. Ondo ezagutzen dut Erromo (ez hizlariek bezainbeste), eta nire emozio-unibertsoan ere leku bat du: asko jolastu nintzen hango zelaietan, pinuetan eta Gobelan, asko disfrutatu ditut festak; eta Erromon poteatzea gustatzen zait, giro ezin hobea du eta.
Hasteko, tren zaharreko barrera zati bat jarri zuen hizlari batek, lehen, lekua muga itzela zen eta, Erromoko aldaketa sakona azpimarratu zuten irudi horrekin. Ondoren nik deitzen dudan ibilbide emozionala egin genuen. Alde batetik, Memoria Historikoko konpondurik gabeko kasu bat, faxista batek hil zuen Felix Arnaiz, 1969an; eta Alejo Aznar eskalea,  eta gaixorik, adingabe talde batek jipoituta hilda, eliza ondoan, 1999an (ez dakit zein den larriena). Bestetik, Etxe Merkeak, eliza, AEK-ko egoitza zaharra, etxe zahar batzuk, toponimoen arazoak eta haien jatorriak (Itzubaltzeta, Erromo, Romo), auzoaren jatorria… gaztetxean amaitzeko. Nola ez, astirik egon zen Kultura-eraikin berriari buruzko zerbait esateko (derrigorrezkoa, egitasmoa eta lana ikusita).
Ondo egon zen, hizlariak bazekien zertaz hitz egiten zuen (nola ez, emozionala bazen), berba erraza eta kontakizun bitxiak; hau da, eskatutakoa ondo bete zuen. Hala ere, berbatxangoak hausnarketa bat eragin zidan.
Hasieratik, aztertu behar da zergatik 10 pertsona besterik ez zuen batu deialdiak, eta, uste dut erromotarrik ez. Premiazko azterketa batean, nik esango nuke deialdian ez zegoela argi zein zen helburua. Parte hartzaileak bi arrazoi nagusiengatik doaz: edo lotura emozionala dute gaiarekin edo jakin-mina (euskara ere oinarrian dago, baina ez da arazoa, ekitaldia euskaraz dela oso argi dago eta). Deialdiak ez omen ditu landu, ez bata ez bestea. Izenburuaren ondorioz, Erromo zela helburua esan zitekeen, askoz gehiagorik ez.
Adibidez, jakin banu Berbatxangoan Memoriaren pisua hainbeste izango zela, lagun bati deituko niokeen, baina lagun horrek, berak esaten duenez, gauza zaharrei buruz ez du ezta entzun ere egin nahi. Memoriak, agian, programa berezi bat merezi du, eta, agian, Getxon, ibilbide bat antola liteke horretaz.
Beste aldetik, antolatzaileak Erandio, Getxo eta Sopela dira, baina kasu honetan ez zegoen arazorik Leioa edo Berango sartzeko, garraio-arazorik ez zegoen eta. Hala ere, Berangoztar bati Erromoko auzoa interesatu lekioke? Ez dut uste. Gure herriek kanpotar asko dituzte; beraz, herri bakoitzak auzoz auzo kanpaina egin lezake, haien auzoak ondo ezagutzeko. Ideia hori ez da batere txarra, baina herriko dinamiketan lan egin behar da, ez eskualdeko dinamikan, ez berbatxangoetan.
Erakargarria eta arrakastatsua izateko mezua argi egon behar da, eta hori gure kasuetan ez da horrela izan, are eta txarragoa, norabide honetan joateko arriskua dago, alegia, indefiniziora eta pertsonalitatea ez izatera.
Berbatxangoak ez dira izan behar edozein ekitaldi, dena baizik, gainontzekorako beste formatu batzuk aukeratu behar dira herrietan: bisitaldi gidatuak, hitzaldiak… edo dena dela. Nortasuna galduz gero, diluitu egingo dira, eta pena litzateke. Kontuan hartu behar da euskara hutsezko bere generoan bakarrak direla, hau da, programatuta dagoen urteko euskara hutsez kultura-ziklo bakarra, euskarari buruzkoak direnak izan ezik (euskarako astea eta halakoak). Hori baloratu behar da.
Hausnarketa horretatik, bi proposamen egingo nituzke: bata, memoriaz lan egin duen erakunde batekin Memoriaren lekuak bisitatzea, asko daude eta; bestea, herrietako auzoak ezagutzeko ibilbideak. Biak interesgarriak izan litezke, eta ondo kudeatuz gero, arrakastatsuak.
Bitartean, hurrengo hitzorduak disfrutatuko ditugu, lehenengoa: Uribeko Eustakio Eulea bertsolariaren bizitza eta lana; hurrengoa Uribe kostako gaztetxeak okupatuko ditugu, Erandio, Getxo eta Sopelakoak hain zuzen ere. Haiek azalduko digute sorrera, asmoak, bizitza eta kudeaketa.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s