Datorren larunbaterako, XXI. Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa antolatu dute AEK-ko Sopelaztarrek. Ez diot ekimenari goraipatuko, duela urte bete egin nuen eta. Han esaten nuenez, ekimen gutxi egiten dira hizkuntza-kultura hedatzeko eta herritarrok bereganatzeko. Egia da, askotan esaten dugun bezala, euskalduntzea dela lehentasuna. Hala ere, lehentasunari buruzko zalantzak ez izan arren, beste aspektu asko bateragarriak dira eta izan behar dira. Horrela ulertu dute Sopelako txapelketaren antolatzaileek. Jai baten inguruan (jairik gabe gutxi dakigu egiten), jende asko biltzen da txapelketa egiteko: bertsoak, euskal kultura, dibertsioa, esaera zaharrak, giroa eta tradizioa lotzen du koktel arraro batean: funtzionatzen duen euskarazko koktela.
Merezi du giroan parte hartzea. Bertsoek, trikiak, txapelketak… umorea eta giro ona gehitzen dute, ondoren baita herri bazkaria ere kulturan, giroan… jarraitzeko. Ez da beharrezkoa programa osoan egotea, kaleko giroa nahikoa da konturatzeko ekimena diskretua zein garrantzitsua dela, batez ere, gure eskualdean.
Euskararen inguruan 21 urteko ekimen gutxi daude. Hau, gainera, Sopelakoa izan arren, gero eta ezagunagoa da, eta, egun, dudarik gabe eskualde osoko dela izan liteke. Horretaz ere sareak garrantzi handikoak izan dira. Gorakadako 21 urte horiek ere azaltzen dute antolatzaileek, solbentziazko izateaz gain, beren helburuak argi dituzte.
Aurrean esandakoak, banan banan, azpimarratzeko ekimena dela erakusten digu, baina, dena batera, ekimen itzela dela azaltzen digu. Horrela jarraituz, gure artean, euskaraz itzela den ekimena itzela da beti balio absolutuan, hain behartuta gaude eta. Amaitzeko, eta aurrekoa ikusi, galdetu behar diogu (nori?) zergatik ez zaion garrantzia gehiago ematen; zergatik, askotan, ematen duen Sopelan egiten den beste ekimen bat dela; eta zergatik ez duten gehiagorik bultzatzen beste herrietako erakundeek. Kasu honetan argi dago eskualdeko euskalgintzaren koordinazioa (badago) kale egiten duela.
Ea eguraldi ona dugun!!