Badu, bada. Beharrezko erakusketa, “osagarria” izan arren

14Badu-BadaBadu bada erakusketa bisitatu dut asteburuan. Ospea zuen; beraz, jakin banekien ondo zegoela. Baina, jakinda ere, harritu egin nau erakusketak. Staff  ikusita, ulergarria da kalitatea: Harkaitz Cano, Joxean MuñozHala eta guztiz ere, hainbeste harritu nau, ezen uste baitut, Donostian ez bezala, Bilbon garrantzi gutxi ematen ari zaiola.

Lehenengo eta behin, gogoratu behar da gaia euskara dela, nahiz eta erakusketa edozein hizkuntzaz izan litekeen. Hizkuntza gaia izatea ez da makala: ez da gai materiala, baizik eta zerotik errealitatea egiten dugun gaitasuna, eta behin eginda, gehienetan, galtzen dena. Horregatik, zaila da horri buruzko erakusketa egitea. Hala ere, Alondegiko bazter ezkutu (?) batean sartzean, berehala antzematen duzu erakusketa hurbila eta familiarra dela, hau da, helburua ondo lortuta dagoela. Hasieran, hizkuntza eta alfabetoak azaltzen dira, guztiok ulertzeko galaxia berean gaudela: judutarrak, errusiarrak, arabiarrak eta euskaldunak, beste askoren artean. Ondoren, elkarrekin konparatzen dira hizkuntzak (tamainaz, jakina), batzuk tamaina erraldoikoak, beste batzuk ez hainbeste, azkenak txiki-txikiak. Jarraian, nahitaez, gure eguneroko bizitzan dugun euskara erakusten digu: kioskoetan, errotuluetan, oharretan, marketan… asko dago! Edonon aurki dezakegu euskara, inguratzen gaitu, nahiz eta erdaldunak izan, nahiz eta gorroto, nahiz eta maitatu.

14badubada1Euskaldunberriok ere gogora ditzakegu euskalduntze-egunak (amaituz gero), euskaltegiko gela bat muntatu da eta, metodo zaharrekin eta guzti. Merezitako keinu bat euskaldun berrientzat, egun, euskaldun kopuru handiena.

Amaieran, euskarazko ekoizpena, diskoak, liburuak, telebista… berriro hamaika lorpen, hamaika arlo zaintzeko. Diglosiari buruzko gune bat ere badago; bertan, estres linguistikoa zer den kontatzen digute. Itzel ulertzen da, euskaldun guztiok, militanteak zein ez-militanteak, egoera horretan egon gara behin baino gehiagotan.

Derrigorrezko erakusketa izan behar zen Badu Bada, ulertzeko euskara zer den,  hizkuntza zer den  eta zein den bere garrantzia, hala gizakiarentzat nola gizartearentzat. Oso objektiboa, pasiorik gabe, grina baztertuz, baina gogoz eta errealitatetik eginda dago. Esan dudanez, euskaldunek ispiluan beren burua ikusiko dute, edota, eguneko egoera latzak, politak, bitxiak… oso esanguratsuak.

Normala denez, erakusketak indarra galdu du Donostian inauguratu zenetik. Han, urteko ekitaldiaren kategoria eman zitzaion. Bilbon, berriz, bigarreneko erakusketatzat hartuta dago. Egia da inauguraziora jende asko joan zela: zinegotzi askok, Ibone Bengoetxea buru (alkatearen egoeragatik); eta arduradunak, Joxean Muñoz, (Kulturako sailburuordea, egile gisa); Susana Soto (San Telmo Museoko Zuzendaria); Aizpea Goenaga (Etxepare Institutukoa). Baina, erreperkusio txikiko inaugurazio pasata, nahiko maila motela izan du. Ez du laguntzen lekuak:  Jarduera Osagarrietarako Zentroan (1. eta 2. solairuak), osagarri delako; gainera, bi pisutan banatuta, moztuta… Bonbo gehiago merezi du erakusketak, Bilbon batez ere, euskaldun gehiago duen hirian, eta, ordea, askotan, euskarari bizkarrak ematen dion hirian, antza.

Edozein kasutan ere, bisitaldia derrigorrezkoa da, gure hizkuntza eta hizkuntza guztiak ulertzeko; hau da, gure burua hobeto ulertzeko.

BADU BADA: Bilboko Alondegian

Astelehena: itxita Asteartea – igandea: 11:00 – 20:00 Ostirala, larunbata, jai-egunak eta bezperak: 11:00 – 21:00
Sarrera DOAN
Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Erakusketak, Uribe Kostatik kanpo atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s