Itxas Argia Dantza Taldearen erakusketa Algortan

14Itxas ArgiaTorrene erakustaretoan, Itxas Argia Dantza Taldeak jantzi-erakusketa eskaintzen digu.  Horrelako erakusketak ez dira batere ohikoak Getxoko udaleko kultura-aretoetan. Normalean, tokiko artistak edo arte ederretako lanak dira protagonistak; orain, ordea, 50 urte betetzen duen kultur elkarteak, Itxas Argia Dantza Taldeak, hartzen du protagonismo hori. Izenburua: Josi eta josi ehun-kolore.

Lehenengo eta behin, esan behar dugu lekua ez dela aproposena, txikia baita. Hala ere, erakusketa asko egokitu da tokira, aretoa guztiz aprobetxatuta dago, eta errendimendua ateratzen dio aretoari.

Jantziak, gehienetan, deigarriak dira, eta deigarria da nola horrelako taldeek, urtez urte, eta ahaleginez, oso ondare ederra biltzen duten. Jantzi batzuek edertasuna ez ezik, kalitatea ere erakusten digute. Jantzien ondoan zazpi herrialdeetako dantza bat azaltzen da. Gutxi, baina nahikoa adituak ez garenontzat. Dantzak zein jantziak haien iritziaren arabera aukeratudituzte. Ni ez naiz gai esateko aukera ona edo txarra izan den, baina ezagutzen ditudan gehienak hor daude. Bereziki Bizkaiko dantzak tratatzen dira, horien artean Durangaldeko Dantzari dantza, nire gustuenetariko bat.

Erakusketaren zati bat

Erakusketaren zati bat

Horretaz gain, attrezzoa ere jarri dute, ez dakit berriak diren (denetarik egongo da), baina argi dago batzuek museokoak direla: musika-tresnak, kaxarranka, haria eta lihoa, dantzatzeko objektuak… Ondo jarrita, jantziak laguntzeko, hutsunea betetzeko eta testuingurua emateko. Oso eszenografia ona aukeratu dute; esan dugunez, aretoko banaketa ondo pentsatuta dago, edo, behintzat, ondo atera zaie.

Gainera, ohikoa denez (udalari eskertu behar zaio ahalegin hori),  liburuxka bat dago atarian; liburuxka da, bai, baina duina eta nahikoa erakusketa azaltzeko, herrialdez herrialde aukeratutako jantziak (dantzariak, ez manikiak) azaltzen digute eta testu txiki bat azaletik azaltzeko. Argazki onak eta kolorez (beti  horrelakoa ez da). Lehen bezala, dantzari buruzko ezer ez dakigunontzat hastapeneko liburuxka.

Laburbilduz, ibilbide lasaia, ez adituentzat eta oso interesgarria Euskal Herriko ohiko dantzak ezagutzeko. Erakusketa erakargarria da, koloretsua, popularra… Ez dakit udalak eramango duen Areetara, edo beste leku batera, baina uste dut arrakastatsua izango litzatekeela. Bestalde, Itxas Argia eskarmentu handiko antolatzailea da, hor dago urteroko Paella-txapelketa ospetsua; beraz, zergatik ez du antolatzen, urtean behin adibidez, dantzei buruzko erakusketa bat? Gure erakustaretoetako hutsune erraldoi bat beteko luke, bederen, neurri batean.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Erakusketak, Getxo atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s