Leioako San Juan eliza… ikus daiteke, zergatik ez?

XVI mendeko atea eta dorreko bobeda.

XVI mendeko atea eta dorreko bobeda.

Igandean, Leioako eliza bisitatu nuen, ez meza entzuteko, ikusteko baizik. Egun, meza ia-ia derrigorrezkoa da, elizak barrutik ikusteko elizkizunaren inguruan joan behar da eta, bestela, itxita. San Juan Bautista eliza ez da batere zoragarria, pobrea, gehigarri askorekin, txikia… Ez dago liburuetan elementu paregabea izateagatik. Bere arkitektura ikusteko bisitari gutxi (egotekotan) izango du, eta, hala eta guztiz ere, bisitaldia, informazioarekin, jakina, gomendagarria da.

San Juan eliza ez da gure ondareko harribitxi handi bat, baina Leioako historiaren isla bada. Gaurko eraikina, itxuraz, Uribe Kostako barrokoaren  beste adibide bat da, serio eta lehorra, baina azter daiteke eta mamia atera.

Dakigunez, Leioa 1526an sortu zen. Data horretan Erandioko elizak,  patronoek alegia, nahitaez onartzen dute Leioak parrokia izatea. Urte horren arte derrigorrezkoa zen Leioztarrentzat Erandioko Andra Marian elizkizunak egitea, eta, ondorengo urteetan ere hiletarako Erandiokoa izango zen, auziko erabaki hau berehala ez bete arren (patronoentzat diru sarrera galantak ziren hiletak zein besteko elizkizunak). Mende hori itzela izan zen Europa osoan, aberastasunak eliza asko sortu edo berreraiki ziren; Erandiokoa, besteak beste, data horietan egin berria dago. Dirudienez, Leioztarrek kexatzen ziren Erandioko tenplua urrun zegoelako eta txikia zelako. Auziak auzi, edo horiei esker, lortu zuten bere parrokia egitea, nahiz eta hiletak eta meza batzuk Erandion egin behar. Hor dago elizatearen sorreraren gakoa.

Aurreko tenplu bat zegoela, irakurri dudan arren, iturriak ez dira batere argiak; izan ere, egungoan ez da ezer ikusten zentzu horretan. Pentsa liteke eraikitzean beste erreferente bat izango zutela, baina arrastorik ez dago.

Gaurko elizan, ordea, ezkutatuta, baina erraz ikusten dira XVI. mendeko eliza horren aztarnak, oineko atean, hain zuzen ere, eta dorreko beheko partean ere bai. Bertan, dorrean, kanpotik ere ikus daitezke hormaren aldaketak, barruko bobedak baieztatzen diguna. Barrutik, eliza zaindua da eta XX. mendeko lanak ere ondo ikusten dira. Esan dugunez, balio handiko eliza ez izan arren, Leioako historiaren isla da. Beraz, merezi du noizbehinka tenplu horretara hurbiltzea, Leioako aztarna zaharrenetarikoa izateaz gain, udalerriaren sorreraren lekuko lasaia eta isila da.

Post hau Leioa, Monumentuak atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Leioako San Juan eliza… ikus daiteke, zergatik ez? -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Iglesia de San Juan, en Leioa | ECOmunica Erandio-Leioa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s