Felix Mugurutza Leioan: euskal usadio zaharrak

Felix Mugurutza Leioan onaFelix Mugurutza ekarri ziguten Leioako berbalagunek, Euskal Herriko usadio zaharrak edo oraingoak azaltzeko. Guztiz ez ohiko ekitaldia eskaini zigun Mugurutzak. Ez edukiagatik, ez informazio iraultzailea emateagatik… baizik eta gure eskualdean gai hori gutxitan jorratzeagatik: ez erakusketarik, ez argitalpenik, ez hitzaldirik …ezer ez.

Ekarritako pertsonaia kanpokoa bada (ahalegin dezentea egin da ekartzeko) eta ekitaldia euskaraz bada, basamortuan mugitzen gara. Horregatik, barkatuko diogu Mugurutzari powerpont edo halakoa ahaztea; izan ere, horrelako aukerak hain eskasak izanez, afonikoa edo mozkortuta etorri balitz ere, barkatuko geniokeen.

Zorionez, ez zen horrela izan. Powerpoint ahaztu arren, Mugurutzak berba erraza eta argi adu. Gustura entzun genion, eta bistan zegoen eskarmentua duela gai horretaz. Euskaltzainak izan arren, aiararra honek, Juanjo Hidalgorekin batera, Aunia aldizkaria argitaratu zuen, zuen diot, bai, duela gutxi krisialdiak aldizkaria hil egin du eta. Aunia-n aditu askok Arabako Aiara eskualdeko ondare-gaiak jorratu dituzte. Aldizkari modernoa, erakargarria… gai asko herriratu zuen, eta Aiarako bibliografian betiko sartu dira bere 22 aleak. Horretaz gain, Aunia Kultura Elkarteak berpiztu du Aiarako kultura zentzu askotan, baita haren hizkuntza galdua ere. Beraz, ez da makala ekarritako hizlaria.

Esan dugunez, hitzaldia ez zen iraultza izan, azaldu zuen jai zikloa, batez ere, Aste Santuari eta inauteriei dagokiena, beste jai batzuk sartu bazituen ere (Agata deuna adibidez). Gustura geratu ginen, erraz ulertzeagatik eta argi eta hurbil azaltzeagatik, ditxosozko irudiak ez egon arren. Publikoen galderak erantzun zituen gogoz, bai zentzudunak, bai eta zentzu gutxiago zutenak, beti denetarik dago eta.

Dakizuenez, hemen beti zerbait kritikatzea gustatzen zaigu, ohiko autokonplazentzia saihestu behar dugulako eta horrelakoak garelako. Sakonetan egin zen ekitaldia. Gela ez zegoen txarto: aulkiak mahaiak, kirola egiteko tresna elektriko bat… Kiroldegiak balio du hori egiteko; baina ez dago beste areto egokiagorik Leioan? Agian ez, besterik ezean ondo, minimoak bete egin zituen eta. Bestalde, egindako propaganda, berbalagunek antolatuta, euskaran fokalizatuta egon da, baina ekitaldia, euskara komunikazio hizkuntza izateaz gain, kultura-ekitaldia normal-normala ere bazen, euskaraz. Berbalagunen propaganda eta abarrekoa logikoa da, antolatzaileak eta helburuak ere baitziren, baina euskaratik zein kulturatik konplexu horiek uxatuko bagenitu, normalizaziora joango ginateke. Kultura-ekitaldia zen, dudarik gabe.

Kritikak kritika, ez ulertu txarto; berbalagunei, udaleko euskara zerbitzuari, udalari… eta parte hartzaile guztiei, ez ohiko ekitaldi ona eta interesgarria antolatzeagatik. 30 lagun hurbildu ziren, proba itzazue hilabetean behin hizlari bat ekartzen, arrakastatsua izango da, dudarik gabe.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Leioa atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s