Erandioko Andra Mari elizari buruzko liburu on bat

Martiartutaren hilobia

Martiartutaren hilobia

2011 urtean argitaratuta eta 2013an zabalduta, orain irakurri dut Cembellín, Cilla eta Muñiz: Iglesia de Andra Mari de Erandio-ri buruzko liburua (erreferentzia amaieran). Eliza ez da makala, oso zaharra izateaz gain, ezaugarri bereziak ditu: dorrea, hilobi monumentala… Liburuak aspektu guztiak azaltzen ditu.

Lehenengo atalean, testuinguru historikoa kontatzen digute egileek. Ez da berria, XIV. mendeko Euskal Herria osoan gertatzen dena, jakina, bertan ere bai. Mende honetako Europa osoko krisialdiak gogoz jo zuen gure lurra; bertako eragin ikusgarriena Bando-gerra zen. Butroe, Martiartu eta Asua leinuen artean mugitu zen eliza. Lehenengoak, elizako nagusiak (patronoak) ziren, leinu nagusia eskualdean ere, oinaztarra jakina. Elizan bertan, ordea, Martiartu leinua nagusi izan zen, Butroe urrun zegoen eta. Hurrengo lekua, bigarrena elizkizunetan, asuatarrak ziren. Gizarte-datu asko ematen dituzte egileek.

Ondo ulertzen da Bando-gerra atal horietan, Erandioko egoera Euskal Herrikoa da eta, gainera, Cembellín aditua da horretan

Hurrengoetan, arkitektura aztertzen dute. Lehenengo eraikinaz ez dakigu ezer, eta, jakitekotan, arkeologia izango da bidea. 1500eko tenpluari buruz, eta XVI. mendeko luzapenari buruz datu asko ematen dizkigute, ezaugarriak, interpretatzeko arazoak… aldarearen deformazioaren zioak… irakurtzean irakurleak tenpluan egon nahi du azalpenak jarraitzeko. Eliza,  ordea, ez da ezer feligresik gabe, horregatik, azalpen guzti horiek ondo lotzen dira bertako gizartearekin.

Horrela, deskubri daiteke zergatik Errege Katolikoen armarria jarrita dagoen, nola erandiotarrek laguntza eskatu zioten koroari lanak egiteko, jauntxoek paso egin ondoren, e.a. Horrela, ulertzen da armarri hori Erandioko elizatea dela, halaber, armarriaren ezaugarriak, ondo tipifikatuak ofiziala izateagatik, dorrearen data zehatz-mehatz ematen digu.

Martiartuko hilobia ere oso aipagarria da. Egileen arabera XV. mendekoan egin zuten, iparraldeko kaperan egoteko, nagusia, jakina. XVI. mendean, ordea, atera zuten, zergatiak jakin gabe. Izan ere, eskulturak berak eta pertsonaiek ematen dizkigute datu guztiak, dokumentaziorik ez dago eta.

Ondo irakurrita, analisiagatik, liburua ikerketa-eskuliburu on bat da.

Eliza arkitektura soilik ez denez, “encajonamiento”, barruko hilobien antolakuntza-prozesua, ondo azaltzen da. Berdin, erretaulak, altzariak, zilarrak, eta eskultura. Gai hauetan Muñiz eta Cillaren lana, beti bezala, itzela da eta analisi zehatz eta osoa egiten digute, dudarik gabe Bizkaiko adituenak direla izan liteke, lan asko argitaratu dute eta. Banan banan elizako elementu guztien historia argitzen digute; ez da makala, gehienetan, elementu horien ulertzea zaila baita aditua ez garenentzat.

Laburbilduz, liburu borobila. Esango genuke Erandioko Andra Mari elizaren ikerketa ixten duela. Hala ere, ez dugu esango, liburuak berak hutsune arkeologikoa aipatzen duelako, eta ikerketa zientifikoa beti irekita agoelako, baina hemen ekarritako lana gaintzeko, urte asko eta teknika berriak pasatuko dira.

Beti bezala, pena da formatua, zientifikoa izateagatik, oso popularra ez izatea, ondo legoke udalak edizio arinagoa egingo balu, bere eliza eta bere ondarea erandiotarrei eskuratzeko, merezi du eta.

–      Gonzalez Cembelln, J.M.; Cilla López, R.; Muñiz Petralanda, J.: Iglesia de Andra Mari de Erandio, Eusko Ikaskuntza / Erandioko elizatea, Bilbo 2011; 233 orr.

Post hau Arkeologia, Erandio, Monumentuak atalean eta , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Erandioko Andra Mari elizari buruzko liburu on bat -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Iglesia de Andra Mari en Erandio Goikoa | ECOmunica Erandio-Leioa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s