Punta Begoña: talde politikoen jarrera logikoak

Getxoko Udalbatzak onartu du Punta Begoñarako proiektua. Bozketa guztiz logikoa izan da;  izan ere, talde bakoitzaren politika azaldu digu.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAEAJ-PNVk ezkerrak eman behar dio UPV-EHUri. Barcelo aferaren ostean, EHUk irteera duina eman baitio udalari. Aurkeztu ahal izan du ez ohiko egitasmo bat. Hedabideetan ondareko paladinak antza dira. Benetakoa ote da? Ikusiko dugu. Momentuz errealitateak benetako ondare-defendatzaileen alde jokatu du, erremediorik gabe, kontserbatzeko proiektua aurkeztu digute (krisi bedeinkatua!!). Gogoratu behar da Getxoko udalak, ondare zabala izan arren, fama ona ez aduka bere mantenamenduan (Adibideak egon badaude, sobran gainera) .

BILDU eta PSE ez dira fidatzen, antza. Eta horretarako arrazoiak sobran dituzte. Urte asko pasatu dira Punta Begoña negozio bihurtzeko nahian, eta konbertituek bere benetako konbertsioa frogatu behar dute. Hala ere, ezin dute kontra jo, proiektuak beren asmoa betetzen du eta: berreskuratzen ditu galeriak, leku pribatua sozializatzen du eta prozesu parte-hartzaile irekitzen du, kultura gureganatzeko prozesu bat. Alde eta abstentzio bozkatu arren, ahalbidetu dute proiektua, nahiz eta ez fidatu gehiago asmoez.

PPk, ordea, kontra dago. Normala da, Getxon sistema-kontrako taldea da eta (barkatuko didate benetako antisistemek). Bere asmoa alkatetza gastatzea besterik ez da. Sozializazioa eta abarrekoa bost axola (rojo-separatista kutsua du eta), negozioa bada hobeto. Beraz, gutxienekoa: konpon ditzatela galeriak, besterik gabe, eta inbertitzaileak edo erabilerak etorriko dira, gero, beharrezkoa bada.

Logika horrela da, eta horrela azaldu digute udal-talde guztiek. Bitartean, guk badugu proiekturik. Asko esan dugu beharrezkoa zela, ongi etorri eta aurrera. Espero dezagun proiektua betetzea, eta sozializazioko ekintzak aurrera joatea. Disfruta gaitezen guztiok lan eta leku zoragarri horiek. Saia gaitezen baloratzen ikasten eta proiektuari errenta ateratzen. Gu, jubilatuak bezala, lanak zelatuko ditugu, konponketak aurrera joateko eta proiektuaren bazter guztiak modu onekoa bete dadin, bestela … oihukatuko dugu. Amaieran, hori proiektuan ez dago, segituko dugu Getxotar guztientzako galeriak izan dadila eskatzen.

Post hau Getxo, Monumentuak atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s