Nahikari Ayok hartuko du Argia Ereiten saria

euskara_saria_bannerra_2012Aurtengo Argia Ereiten saria Nahikari Ayori emango dio Getxoko udalak. Sari hori, ezaguna denez, euskararekiko lanaren errekonozimendua da.

Ayoren lana ezagutzen dut, zatiren bat, garrantzitsua guretzat. Bertsolaritza irakasten du nire semearen eskolan. Ikasle gazte kabroi(txo) horiekin lan egitea ez da batere erraza, berez, gazteak gazte direlako, beharrezkoak zein jasangaitza. Zaila ei da gure inguruan ikasle erdaldunei bertsolaritzaren gustua sartzea. Hala eta guztiz ere, eskola aurrera doa eta neska-mutil askok egiten dute bere saiakera mundu horretan. Auskalo Egaña edo Lujanbioren antzekoren bat aterako den! Garrantzitsuena, ordea, ez da hori, gure kulturako zati bat, hizkuntzarekin lotuta gainera, antzematea baizik.

Getxoko bertsolaritza, zorionez, ondo antolatuta ei dago. Elkarteaz gain, jende askok lan egiten du horretaz, eta bertsolari erreferentzialak baditugu, barruan zein kanpoan. Aldiz, lan pertsonala, bakartia eta konprometitua ezinbestekoa da, beti bezala, euskararen munduan. Askotan pentsatzen du zein eroso bizi behar duten hizkuntzalariek  gizarte elebakar batean, jakin gabe diglosia zer den. Zein aspergarria!. Nahikari Ayok, ordea, goizero ohetik altxatzen denean, pilak kargatu behar ditu, prestatzeko nola transmitituko dien, ikasle kabroi eta majo horiei, gure kulturaren ardatz bat, gogoan har dezaten, behintzt, zati txiki batean. Nahikarik jasango du: guraso erdaldunak, euskara gorrotatzen dutenak, nerabeak, hainbat irakasle, zinegotzi batzuk, instituzioak, Wert… tenplatua izan behar da ez akitzeko.

Getxon, Uribe Kostan, Bizkaian eta Euskal Herrian, emakume horren moduko jende asko dago. Egunero altxatzen direnean, pilak kargatu behar dituzte, gehienetan, haizearen kontra gure kulturaren aldeko beren gogo eta grina gizarteari transmititzeko, eskolan, prentsan, literaturan, kalean, administrazioan, politikan, enpresetan… arlo askotan, lana kostata, baina beharra, ezinbestekoa. Nahikarik eta halakoek merezi dute saria.

Baina, saria desagertuko ahal da! Sariaren beharrik ez dagoelako, eta ahalegin horiek  beharrezkoak  ez baitira.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s