Urria aurrera doa eta Europako Ondare jardunaldiak ere aurrera doaz. Horregatik, une ona da, antza, programa freskatzeko, oraindik partehartzeko aukera dago eta.
Ohi den legez, herriz herri aztertuko dugu programa, gehienetan komentarioren bat jarri dugu, iritzia emanez:
Berangok bere interpretazio zentro berria aprobetxatuko du, eta borretarako bisitaldi gidatua egingo du. Bisitaldiaz gain , laburmetraia proiektatuko da “El último día del cinturón de hierro”, eta, ondoren, horretaz solasaldia.
Lekua: Burdin Hesiaren Memoriala (Berangoko Kultur Etxea, Simón Otxandategi, 64). Eguna eta ordua: ostirala 18; 18:30etan. Informazioa eta erreserbak: 946 682 143. Leku kopuru mugatua.Horretaz gain, Sopela eta Berango udalek antolatu dute Burdin hesira ibilbidea
Elkargunea: Urko polikiroldegiko aparkalekua (Sopela). Eguna eta ordua: larunbata 19; 10:00etan (2 ordu 30 minutu). Informazioa eta erreserbak: 944 065 519. Leku kopuru mugatua.Kasu bietan ospatzekoa da. Berangoko udalak Burdin hesiaren Memoriala inauguratu ondoren, horretaz zerbait antolatzea. Memoriala Aldundiaren Bizkaikoa enpresapean jarri du, eta, dudarik gabe, bai kudeaketa, bai zabalkuntza erraztuko da.
Ekitaldi biak Sancho de Beurko elkarteak (euskarako esteka ez dabil) zuzendaritzapean egingo dira, azken finean, haiek izan dira Memorial horren arima, eta burdin hesiaren bultzatzaile nagusitariko bat.
Erandiok itsasadarretik bisitaldi bi egingo ditu. Ez du jartzen nork gidatuko dituen bisitaldiak, beraz, ez dakigu ondo zertaz izango den gairik, edozein kasutan, itsasadarretik nabigatzea beti dago ondo, hizlari ona bada, hobeto.
Elkargunea: Altzagako ontziralekua Eguna eta ordua: Larunbata 19; 17:00etan. Informazioa eta erreserbak: 944 890140. Leku kopuru mugatua.Gainera, Martiartu dorrea bisitatuko da, beste ekitaldi baten barruan. Jata Ondok antolatuta Uribeko dorre batzuk egun osoko txangoan bisitatuko dira. Plentzia barne. Berriro gidaria nor den ez dakigu, baina, aurreko kasuaren bezala, bisitaldia ona izango da, lekuak oso interesgarriak izango baitira (Torrebillela, Mungia; Butroi, Gatita; Zamudio; Martiartu, Erandio; Goikoeleizalde, Larrabetzu; Plentzia).
Elkargunea: Zamudio dorrea (elizaren ondoan). Eguna eta ordua: larunbata 19; 10:00etan. Informazioa eta erreserbak: 946 156 612Getxoko kasua desberdina da, bere ohiko gaiak alboratu omen baita. Jose María Beascoecheak Igeretxeri buruzko hitzaldi bat egin du 12an, beti interesgarria. Igeretxen bertan eraikinari buruzko erakusketa ere antolatu du hotelak.
Horretaz gain, Andres Isasi Musika Eskolan, musikariari buruzko ekimen bat egingo dute, musika eta antzerkia bateratuz. Gidoia UTOPIAN proiektu berriak idatzi du
Era berean, Mario Lerenak musikariaren lanaz hitzaldi bat eskainiko digu
Lekua: Andres Isasi Musika Eskola Eguna eta ordua:Musika eta antzerkia: igandea 27, 19:00etan; Hitzaldia igandean 27an; 20:00etan. Informazioa: 944 910 009. Igeretxeko erakusketa : urriaren 20raino egongo da, 11:00etatik 21:00etara.Gorlizek urtero aurkeztuen du zerbait, eta aurten ere bai, nahiko berria gainera: kostaldeko bateria bisitatukoa da, horretaz gain, Aitor Miñambresek eta Jose Angel Brenak, Sancho de Beurko elkartekideak, horretaz hitz egingo dute.
Elkargunea: Hondartzako pasealekua (Plentziako Itsas Estazioaren aurrean). Egunak eta orduak: ostirala 18; 18:00etan. Larunbata 19; 11:00etan. Informazioa eta erreserbak: 946 774 348. Leku kopuru mugatua Hitzaldia : Sertutxena Eraikina (Eloisa Artaza, 1).. Asteazkena 16; 19.00etan.Plentziako kasua bitxia da. Nire ustez, urtean zehar antolatzen duen gauza guztiak metatu ditu urrian, ondarearekin, batzuetan erlazioa ez izan arren.
Antolatu du:
La villa de Plentzia bisitaldi gidatua, dagoeneko eginda
Olatuek apurtzen duten lekua: Plentziako Itsas Estazioa, berreginda dagoen 1923ko eraikina, beraz, erakutsiko digute.
Eguna eta ordua: ostirala 18; 18:30etan.Argazki-erakusketa eta emanaldia: Plentzia 1927-2013
Lekua: Goñi Portal Kultur Etxea (Barria, 2). urriaren 14tik 24ra, astelehenetik ostiralera.Hitzaldia Arrezife artifiziala eta edarien zahartzea.
Lekua: Goñi Portal Kultur Etxea. Eguna eta ordua: osteguna 17; 19:00etan.Komentariorik gabe, ez dakit ze demontreko erlazio egin dute, hau jartzeko.
Kontertua: Plentzia Kantagune abesbatzaren Kultur etxean Plentziako abestiak eskainiko omen dizkigu larunbata 19an; 18:00etan. Kultura dela bistan dago, ondare interbenituarekin lotura…
Horretaz gain, Erandiorako komentatutako txangoak ere Plentzia bisitatuko du.
Ikusten denez, Plentziako ekitaldiak oso anitzak eta puntualak dira. Beraz, gure gustukoak badira disfruta ditzakegu, hori bai, espero dezagun urtean zehar ere zerbait programatu, urrian kristorena du eta Plentziak.
Sopelak, Berangorekin batera, antolatu du Burdin hesiaren kontua, gainera argazki-erakusketa bat Burdin Hesia, 75 urte, Luis de la Fuentek egindako argazkiak, Kurtzio Kultur Etxean.
Programazio anitza, batzuetan interesgarria, besteetan zaleentzat (Plentziako ardoarena pentsatzen ari naiz oraindik).
Poztu behar dugu urrian hainbeste ekitaldia izateagatik, baina hobe genuke, udal horiek urtean zehar ere honen bezalako programazioa antolatuko balute.