Talaiak, hurrengo Berbatxangoaren jomuga

Berbatxangoa_kartela_talaiak_txikiaIgande honetan berbatxango bart antolatu digute Uribe Kostako talaiak ikusteko. Aitortu behar dut duela gutxi jakin dudala talaia zer den. Toponimian oso ezaguna den arren: talaietxe, talaieta, talai, tala…, askotan gertatzen den bezala, muturrean dugu informazioa, baina ez dakigu atzematen.

Gure kostaldean talaiak oso funtzio garrantzitsua izan dute, itsasoari so egitea, hain zuzen ere. Egun itsasoari begiratzen diogunean, disfrutatzeko besterik ez da, eguzkia, olatuak, hondartza edo paisaia dira helburuak, dudarik gabe, XIX. mendeko herentzia. Lehen, ordea, begiratzen ziotenean, zer gertatzen zelako irrikan zeuden: etsaiak zetozela, arrantzaleak zetozela, komertzio-ontzi bat zetorrela, baleak, ekaitzak…

Begirada horien zergatiak, batzuetan argi daude; etsaiak etorriz gero, abisatu behar zen defentsarako edo ihes egiteko… Bestetan, agian, ez ditugu ulertzen hain erraz. Hala ere, azken horiek nagusiak ziren, eta ohikoenak. Itsasontzi batek zama ekarri bazuen, garrantzitsua zen lehenbailehen jakitea deskargatzeko lanak eskaintzeko, lemanen kasuan itsasontzia gidatzeko, komertzio-tratuak izateko, edo komertzioren gorabeherak aurreikusteko.

Berbera gertatzen zen arrantza-itsasontziekin, Baleen kasua oso ezaguna da, Lertxundiren abestiak kontatzen digu eta. Herriek elkarrekin lehiatzen ziren balea lortzeko. Heltzen zen lehenak balea irabazi zuen.

Oso leku praktikoak izan dira, arruntak, ohikoak, beraz ez dute utzi datu gehiegi, ia-ia toponimia besterik ez dago; batzuetan, eta gehienez jota, modernoenetan babeslekutxo bat. Dena den, gure herrietarako  funtzioa garrantzitsua egin zuten historia modernoaren zehar.

Lekuak zoragarriak dira, gure kostaldeko lurmuturrak, haien ikuspegiak kostaldeko onenak dira, horregatik aukeratuta daude. Txango bitxia izan liteke Bitxia ere izango da jakitea zergatik Talaieta kalea izen hori duen, eta horrekin erlazionatuta kontatuko dizkiguten informazioa eta pasadizoak. Agian, txango ondoren, itsasoari so egingo diogunean, uraz gain, gure itsaso-historia pixka bat ere ikusiko dugu.

Igande honetan, Sopelako Aitxu, Erandioko Berbots eta Getxoko Egizu elkarteek berbatxango polita egitera gonbidatu gaituzte. Gidaria Xabier Alberdi Lonbide Historialari eta itsaso-historiako aditu gipuzkoarra izango da. Elkarrekin ibiliko gara Sopela, Barrika eta Gorlizko talaiatik.

Data: datorren igandean, urriak 13. Autobusak Erandion Algortan eta Sopelan izango du geldialdia

Salneurria 3 € (umeak dohainik).

Aldez aurretik eman beharko da izena Sopelan (aitxuizuba@gmail.com / 603 894 364), Erandion (berbots@gmail.com / 630 404 171) edo Getxon (egizugetxo@gmail.com / 619 935 541).

Post hau Barrika, Gorliz atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s