Anbulatoriora joan eta gaixorik jarri, hiltegi zaharraren orubea

2008ko hiltegiaren suntsipena

2008ko hiltegiaren suntsipena

Edadeko pertsona naizenez, noizbehinka medikura noa. Bidean, Getxoko Alango kalean, orube bera beti so egiten dut, utzita, baina ez hutsik, palmondoa, sastrakak eta katuren bat dago barruan (arratoiak ere ez dira faltako). Atila pasatu omen zen orubetik, baina hesiek, palmondoak eta kanpoko urbanizatutako guneak beste gako batzuk ematen dizkigute: Orubetik, Atila ez, udala pasatu zen.

Orubean udal hiltegia zegoen. Hiltegia ez zen lehen mailako ondare bat, garai horretarako adibide asko eta onak ditugu eta, garaikidea, hain zuzen ere. Hala ere, ezaugarri batzuek kontserbazio-interesa ematen zioten, besteak beste: hirigintza aldetik ondo ordenatuta zegoen, ez zen mamotreto bat eta industriala zen, ia-ia industria-ondare bakarra… barkatu, Harino Panadera artean bizirik zegoen, une horretan, baina udaleko ondare-politika jarraituz, bota genuen geroxeago. Ezaugarri horiek ikusita, ez botatzeko aproposa irudi zitekeen, baina ez. Udalak bota egin zuen gautartasunaz eta azpikeriaz, antza.

Bere erabilera, egia da, norabiderik gabekoa izan zen: udal-bulegoa, kirol gunea… udalak erabilera finkoa ere ez zuen bilatu nahi eta, aproposa? gaitasuna eza? Auskalo, hori hirigintza zinegotziak jakingo du, baina, seguru asko, erantzun guztiak ezegokiak izango dira.

Gogoratzen dut suntsitzeko laneko eremua erdian harlandua erraldoia zegoela matadero hitzarekin. Lekuko ezerosoa zen eta desagerrarazi zuten, “lo van a guardar” esan zidan langile batek. Zertarako? Bota zuten eraikina, eta, ordea, balio zuela uste zuten? Badauka zentzurik? Bai, badauka. Bota zutenek uste zuten balioa zuen eraikina suntsitzen ari zirela, beraz, azkar egin behar zuen, “arazoak” saihesteko.

Egun, ez dago ezer, sastrakak, palmondoa eta orubea, besterik ez, gure iraganeko lagin txikia zegoen lekuan. Hobeto ote dago horrela hiltegiarekin baino?

Oraingo orubeak, oraingo palmondoak, oraingo sastrakak, ordea, hiltegi zaharra baino esanguratsuagoak dira, gure kultura ezaz eta gure botere publikoek lan egiteko moduaz hitz egiten digute. Orain, anbulatoriora noanean, batzuetan orubea ikusten dut, eta gaixotzen naiz.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Getxo atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s