Ondiz dorretxean Lizaso eskultorearen artelana

 Lizaso eskultoreak erakusketa interesgarri bat eskaintzen digu Ondiz dorretxean. Bi arlo ditu interesgarri: batetik erakusketa bera, bestetik erakuste-aretoa.

Esférica

Esférica

Erakusketa duina dela esatea soberan dago. Lizaso oso ezaguna izateaz gain, azken urteotan sari eta errekonozimendu handiak lortzen ari dira. Ekarri digun lana oso figuratiboa da, gizona da gehienetan gaia; beraz, (figuratiboa izateagatik, ez gizonagatik) oso eroso ikus dezake jende orok , baita ohituta ez dagoenak ere. Lanak 90eko hamarkadan egindakoak dira. Gehienetan, gizona eta materia elkarri lotuak agertzen dira  (lanean eta kirolean), baina beti indarraren puntua islatzen digu egileak. Izan ere, izenburu batzuk adierazgarriak dira: Torsión, besteak beste. Eskulturek, gehienetan txikiak (erakusketagunerako egokiak, jakina) ondo transmititzen dute indarra aplikatzeko unea, eta askotan ematen du piezak apurtu egingo direla. Ez dugu gehiago esango horretaz, ez gara  aditu eta, baina oso erakusketa aproposa dela bistan dago. Kalitatekoa eta, era berean, oso ulergarria eta baloragarria da arte-mota horretan esperientzia ez dutenentzat; horregatik guztiagatik, aukera ona udalarena.

13Lazkano OndizIMG_8636Aipatu beharrekoa da erakusketa eta dorrea lotzen dituena , hau da, lorategian dagoen eskultura: Esférica. Udalak erosi omen du, eta, barruko multzokoa izan arren, tamainak desberdintzen du, erraldoia baita. Itzela eskuaren eta aurpegiaren lana, oso sinplea eta adierazgarria, txikien lana zein handien lana.

Beste kontu bat da  dorrea. Alboko pegoteari buruzko…  Pegote honetatik ─oso modernoa berau sartzean dorrearen perspektiba osoa galtzen dugu. Kanpoan, nekez, baina isolatu daiteke; barruan, ordea, ezinezkoa da. Behin barruan, dorre-dorrearen barruan, ondo ikusten dira leihoak, eta ondo adierazten digute adina aztarna horiek. Ondo utzi dute barruko gunea, modernoa eta funtzionala (pegoteaz gain), baina eraikin zaharreko esentziak ere adierazten dira. Dudarik gabe, leiho handiek laguntzen dute, argia ondo pasatzen uzten dutelako.

Horretaz gain, bisitaldiak beste hausnarketa bat eragin dit: merezi du Ondiz dorretxean kultura-gunea egitea? Uste dut ezetz. Autokritika egin behar dugu honetaz. Orain arte, berrerabiltzeari dagokionez, eraikin horiek kultura-arloan sartzeko joera izan dugu, batez ere zaharrak direnak. Zergatik? Seguru asko, haren jatorria ez traizionatzeko, kultura izateagatik; monumentua berreskuratzen badugu, kulturarako ere erabili behar dugu. Nik ere defendatu izan dut irizpide hori askotan . Atzoko bisitaldiak, ordea, horri buruz  nituen ideiak aldarazi zizkidan. Hiru ordu laurden egon nintzen, eta ez zen inor agertu: ni, Lizasoren eskulturak eta hango zaintzaile  bi emakume euskaldunak. Ez nik, ez Lizasok, ez zaintzaileek izan genuen errua, jakina.

Erakusketa bera Boulevarden egon balitz, jende asko zegokeen (izan ere egilearen erakusketa egon zen erdigunean). Ondizen jarriko balute ogasun edo zergako bulego bat, herritarrak kexatu egingo lirateke, urrun baitago; baina joango lirateke, beharko! . Hala bada, zergatik jarri han jendearen gogoko ez den ekimen bat? zer eta erakusketak! Beste erabilera bat aurkitu behar zaio eraikin horri, duina bai, baina erakargarriagoa, kultura, bistan dago, ez baita. Ogasun bulego horretan egingo dugu gero Lizasoren beste erakusketa bat, eta, dudarik gabe, arrakastatsuagoa.

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak, Leioa atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s