Gure itsasadarretik begirada desberdina

Berbatxangoa_itsasadarrean_kartelaDatorren igandean bertako elkarte batzuek (Sopelako Aitxu, Erandioko Berbots eta Getxoko Egizu) itsasadarretik ibilbide bat prestatu digute. Gidaria, ez lemaria, Edorta Jimenez idazlea izango da. Itsasadarretik ibilbide bat egiteko gonbidatzen bagaituzte, beti esan behar dugu baietz, eta, ondoren, galde dezakegu zer eta nola.

Gure kasuan, elkarteek tratamendu giza literarioa hartu bide dute, horregatik Jimenez, idazlea, gidaria izango da. Ikuspegi horretaz gain, hamaika gehiago dago itsasadarrean. Egin liteke, kultura ondareari dagokionez, geologiari, hirigintzari, industriari, gure herriei…

Duela gutxi arte, itsasadarra oztopoa edo lan eremua besterik ez zen guretzat. Hala ere, beti egon da hor, gure bizitzak zelatzen. Itsasadarrak ardura itzela du gure natura eta gure zena eraikitzeko. Zerbait berezi dago ur-bideetan. Ibai bati buruz hitz egiten dugunean jaio eta hil erabiltzen dugu, tartean zeharkatu, pasatu, ureztatu… gizatartzen dugu ibaia. Horri buruzko pelikula bi datozkit burura: Alfredo Landa zena: El río que nos lleva (Alfonso del Real, 1988), eta A river runs through it (R. Redford 1992; gure artean El río de la vida). Biak 0so desberdinak, biak oso onak, eta bietan ibaiak oso protagonismo handia du. Toponimoa arloan ere toponimo zaharrenak askotan ibaienak ei dira. Zerbait atabikoa egon behar da ibaietan, guk ez nabaritu arren.

Horregatik, eta zalantzarik gabe, aprobetxatuko dugu, Jimenezi esker, gure lurraldeko bizkar hezurra bisitatzeko aukera. Idazlearen gidoia propagandaren arabera, lotzen du arlo asko, gainera oso desberdinak, ia-ia antagonikoak, baina, itsasadarraren lotura oso gogorra denez, unitatea berehala indarrez sortzen du. Larrinaga presondegia, Euskalduna ontziola, Bizkaia zubia (Munduko Ondarea, Gabriel Aresti, txatarra, sardinak… Atrebentzia ez bada, esan liteke proposamena ibilbide emozionala dela (nabigazio emozionala agian).

Noizbehinka entzuten dira halako bidaiak, Nerbioitik, honetan aukera ona ematen digute Aitxuk, Berbotsek eta Egizuk gure inguruko leku naturala garrantzitsuena aztertzeko eta, gure herrietako ez ohiko ikuspegia izateko, nola eta euskaraz! Eguraldia ados badago, itzela.

Informazioa:

Noiz: maiatzak 19, domeka
Irteera: 10:00etan Arriluze kaian.
Nora: Itsasadarrean gora egingo dugu Bilboko udaletxeraino eta buelta. 12:00etan berriro Arriluzen egoteko.
Txartela:5€, umeek 0€
Aldez aurretik eman izena zure herriko elkartean:
Sopelan: aitxuizuba@gmail.com / 674 829 618
Erandion: http://www.berbots.org / berbots@gmail.com / 630 404 171
Getxon: http://www.egizu.org/ egizugetxo@gmail.com / 619 935 541 / 616 885 165

Post hau Sailkaturik ez atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Gure itsasadarretik begirada desberdina -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Gure itsasadarretik begirada desberdina | Uribe Kostaz hitz egiten

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s