Uribe Kostako XX. mendeko bertsolaritza liburu batean

Labayru ikastegia; Paia, Fredi: "Uribe Kostako Bertsolaritza: 1900-1980"; Bilbao 2013,  179 orr+ DVD

Labayru ikastegia; Paia, F.: “Uribe Kostako Bertsolaritza (1900-1980)” Bilbao 2013, 179 orr+ DVD

Liburu bat argitaratzea beti da berri ona, eta gure ingurukoari buruzkoa bada askoz hobea . Horregatik, Getxoko azken liburu azokan Labayru ikastegiak eta Fredi Paiak idatzitako liburua aurkezteak poztu egin gintuen, bertsolaritza, askotan esaten dugun bezala, gure zaletasun handiena ez izan arren.

Liburu horren izenburua Uribe Kostako Bertsolaritza (1900-1980) da. Liburua, jakina, ikerketa baten ondorioa da. Ikerketa horren jomuga, bertsolaritza, gure artean ez dago oso zabalduta; arrakastatsua eta oso aktiboa izan arren. Hala ere, horrelakoak dira ikerketak. Sinplea den zerbaitetan  lupa jartzen da, eta mundu handi bat dagoela aurkitzen da.

Liburuaren oinarriak informazioaren bilketan daude. Erabiltzen diren grabazioak erantsitako DVDan daude, eta merezi du ikuspegi bat ematea. Ikerketa asko oso abstraktuak direla ematen du; askotan, ordea, jendea da bai protagonista, bai informazioaren iturria. Hala, herriko jendea da jomuga, gure edozein auzokide izan liteke ikerketaren protagonista, eta horrek ikerketa errealitatean dagoela azpimarratzen du, ez da arkeologikoa, gure bizitza  hurbila baizik.

Idazleek ondo planteatu dute liburua. Hasieran, herriz herri eramaten gaituzte, ikus dezagun hemen ere ohiko bertsolaritza egon dela, ez dela ETB 1en asmakizuna, ez da ALBEren nahikari bat. Egun, gure jaietan edo bilera bertso-gastronomikoetan ikus ditzakegun saio modernoak gure herrietako kulturari lotzen zaizkio naturaltasunez eta indarrez, oraingo metodoak eta eszenatokiak , guztiz desberdinak badira ere.

Behin konbentzituta  auzokideek bertsolaritza gure atarietan egin zutela, gerra osteko egoera azaltzen digu Paiak. Gudak eta diktadurak, jakina denez, moztu  zuten kultura, askoz gehiago gurea; beraz, bertsolaritzaren egoera kritikoa izan zen. Dena den, askotan, kulturako une latzak dira onenak  aztertzeko, askotan aldaketak epe motzetan egiten dira, eta txarto ikusten dira eta. Bertsolaritza ere ahal zuen moduan egokitu zen, alde batetik, arlo pribatuan edo auzoetan babesten zen, bestetik erdaratu egin zen, egileak euskaldunak baziren ere.

Horretaz gain, eta bertso-adituentzat agian garrantzitsuena, ezaugarri teknikoak  aztertzen ditu liburuak: pertsonalak, errima, metrika; eta saiokoak, gaiak, gai jartzaileak…

Amaitzeko, biografiak. Norbaitek pentsatuko du kuxkuxero hutsa dela egilea , eta Tele-5k eragina izan duela. Agian bai, ez dakigu, baina biografia horiek anonimatutik ateratzen dituzte kultura eragile horiek, oso anonimoa izan baita bertsolaritza mendeetan zehar, horrela da ahozkotasuna eta. Hala ere, Uribe Kostako bertsolaritza oso aktiboa izan arren, eta eragile eta egile duinak baino gehiago izan arren, gure eskualdeko ohiko bertsolaritza guztiz  ezezaguna da, eta hori kontraesan hutsa da. Zorionez, liburu eta DVD honek zulo hori betetzen du.

Eskertu egin behar diegu argitalpenaren egileei: Erandio, Leioa eta Getxoko udalak eta Uribe Kostako mankomunitatea. Lehortasun honetan, ulertzeagatik haien funtzioa  kultura sustatzea ere badela, herriko kultura zein zientifikoa, eta, dudarik gabe, liburu honek bi esparru horietan ditu oinak: zientzian eta herrian.

 Erreferentzia:

 Labayru ikastegia; Paia, Fredi: Uribe Kostako Bertsolaritza: 1900-1980; Bilbao 2013,  179 orr+ DVD

Post hau Ekitaldiak/Ekimenak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Uribe Kostako XX. mendeko bertsolaritza liburu batean -ri

  1. uribekosta-k dio:

    Mikel Begoñak honek iruzkindu du:
    “Uribekostako bertsolaritzaren ikuspegia Asier Legarretaren beste liburu honegaz osatu daiteke gainera: http://www.laukiz.net/PublishingImages/Liburu_aurkezpena.jpg

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s