Oso liburu interesgarria argitaratu du Eusko Jaurlaritzak: Euskadiko industria ondarea. (Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila 2012) Bi ale dira, eta pisukoak gainera. Lan horretan Kultura sailak gure industria ondarea azaltzen digu, fitxaz gain, aurreko artikuluek gure industria ondarea ikuspegi sakona eskaintzen digute.. Elementuak sailkatzen dira sektoreka eta aurkibideetan herriz herri ere sailkatzen dira. Bi kritika nagusiak egin daitezke, formatu digitalean ez dagoela eta halako liburu horietatik argazki hobeak eta handiagoak esperoko zirela. Egile kolektiboa da, (AVPIOP-IOHLEE). Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteren jendea, hain zuzen ere Elkartearen kide batzuek egin dute eta, nik dakidanez, aproposenak lan hori egiteko.
Liburu preziatua izango da, dudarik gabe, informazioagatik, eta industria-ondarearen ikuspegia orokorra emateagatik. 600 elementu biltzen dira, batzuetan gutxi idazten da industria batez (gutxiegi), besteetan, ordea, asko, Industria horrela da, edo gutxi dakigu edo liburutegi osobat idatz daiteke, aspektu sozialak, ohiko bizitza, teknologia, arkitektura, historia…. denek dute lekura lantegi baten barruan. Hala ere, irribarre egiteko badu, elementu asko, nik ezagutzen ditudan asko, dagoeneko desagertuta daude. Beraz, ez da oraingo katalogoa, orain izan beharko genukeen katalogoa baizik. Gure eskualdean bertan adibide negargarri batzuk badaude. Tamalez, horrela da hain garrantzitsua eta hain ez-preziatua den ondarea.
Gure eskualdeari dagokionez, aitortu behar dut ustekabea izan dela hainbeste lekuak aurkitzea. Badakigu Erandiok industria multzo handi bat duela, baina, hala eta guztiz ere, eskualdeko elementu kopurua deigarria da.
Post honetan eta hurrengoan eskualdeko monumentuak laburtuko ditugu. Dena den, kontuan hartu behar duzue, liburuan elementuez gain, informazio eta balorazio asko daude. Kultura Sailak bere argitalpenak sarean jarri ohi du, espero dezagun lan hau laster bere web orrialdean ere aurkitzea.
Uribe Kostako industriari buruz hitz egiten badugu, nola ez, Erandiotik hasi behar dugu.
- Asua ibaiaren gaineko trenbide-zubia ekartzen dugu lehena. Ez dago apenas informaziorik, paragrafo bat besterik ez da; baina katalogoan sartuta dagoenez, garrantzitsua duela uste behar dugu.
- Astilleros Reunidos del Nervión ARN enpresa Axpen dago. Hau 1970 sortu zen Honetan, beste hiru enpresa ezagun batzen dira: Ruiz de Velasco, Marítima de Axpe eta Astilleros del Cadagua. Enpresa honetan dike lehorra eta beste azpiegitura batzuk azpimarragarriak dira.
- Compañía de Pinturas Internacionales Lutxanan dago, itsasadarra eta ibaiaren
ondoan, ez Kadagoan, liburuak esaten duen bezala, Asuan baizik. Egileen arabera, oso industria bitxia da gure itsasadarrean, eta zaharrenetariko bat, 1924an sortua izan zen, ontziolei zerbitzua emateko.
- La Esperanza etxeak. Altzagan dauden etxe merke horiek 1924an eraikitzen hasi ziren, Etxe Merkeen legearen urte berean. Sestaoko La Naval ontziolako langileek egin zituzten, eta Libano izan zen arkitektoa. Gure eskualdean, horietaz gain Erromokoak daude, izan ere, Bizkaian askoz gehiago egin zituzten, batez ere, langileen kooperatibek. Atal berezi bat mereziko luke etxe horietako kasuak. Ondareaz gain, oso garrantzia handia dute XX. mendeko hasierako historia sozialean. Haien inguruan kooperatibak, elkarteak eta langile mugimendu asko ibiltzen ziren, eta XX. mendeko ideia berriak ere azaltzen dizkigute etxe horiek.
Leioako laginak ez dira makalak, barkatu, ez ziren makalak,
- Dow Unquinesa enpresa Leioan gogoa besterik ez baita. Hala ere, ematen du egileek aproposa aipatzen dituztela botata dauden lantegi asko. Ez da arraroa, amorru eman behar die ikusteak galtzen direla ondare hori ikusteak. Lanak aipatzen du bere sorrera 1941ean, eta haren enpresa aldaketak. Egun, dakigunez, botata dago, eta haren ordezko proiektuaren zain gaude.
- FAES-i buruzko artikulua (Fábrica Española de Productos Químicos y Farmacéuticos) desberdina da. Egileek sinatu dute, sakonagoa da eta (Ainara Martínez eta Amaia Apraiz). 1933an sortu zen. Oso bitxia da artikulua. Irakurri ondoren, bere garrantzia ulertzen da, bai lantegiarena, bai industria-ondarearena.
- Udondoko zubia, Leioakoak amaitzeko. Carcamok egiten du artikulua, berriro luzea.
Dakigunez, zubi hori ez da plataforma hutsa, hori ematen du pasatzen garenean egunero. Azpiko elementuak, ordea, bitxiak dira, berraprobetxatuta. Bilboko Isabel II zubiko burdinazko arkua hemen jarrita dago. Bilboko zubi hori suntsitu ondoren, 1876an, bere arku bat Udondoko zubian jarri zen, berregiteko antzinako zubian eroritako zubia. Ingeniaritzari buruzko artikulu interesagarria da, burdinurtuaren garrantzia XIX mendean ulertzeko batik bat.
(jarraituko du)