Etxe sorgindua eta bere preimiazko erabilpena

Algortako etorbideko ikuspegia

Getxon beste eztabaida bat sortu da: Etxe sorgindua. Udal honetan ika-mika dagoenean, benetan, itzela ohi da. Guztiok parte hartzen dute, eta, normala denez, denetariko entzun behar dugu.

Etxe horretako oraingo izena Etxe Sorgindua da; hala ere, beste izen batzuk ere izan ditu: Etxe arrosa, batez ere, bere aurreko koloreagatik (Casa rosada, Casa encantada…). Etxea, ezagutzen ez baduzue, oso etxe polita da; gainera, historiaz eta historiez  beteta. Estiloa ere oso bitxia da.

Dakigunez, Ciriaco Menchacak egin zuen 1901ean, erromantizismo aroan. Idei horiek arkitekturan neoak utzi ziguten: neogotikoa (Santa Anko baseliza), neorromarnikoa (Trinitarioak) eta abar. Etxe sorginduak urte horietako eklektizismoa ondo azaltzen digu. Neobarrokoa barruan sail daiteke, baina ez dago estilo huts bat; horretaz gain, elementu klasikoak eta, deigarriena, kolonialak (indianoa) metatzen dira. Nahasmen horrekin oso eraikin bitxia, orekatua eta monumentala sortu zuen Menchacak.

Etxeko distribuzioa  XIX. mendekoa da. Goiko solairua solairu noblea izango da, behekoa, ordea, zerbitzarientzat. Kasu honetan, gainera, oso ondo egokitzen da orubean. Oso maldatsua denez, goiko solairura Algortako etorbidetik sartzen da, gaur estu samarra. Behetik sartzen da lorategi eta etxera. Azpimarra daiteke daukan terraza, nahiko bitxia eta orijinala, koloniako aztarna, dudarik gabe.

Azken urteotan, udalak udal-bulegoak ezarri zituen. Gero, oso urratuta izanez, berregiten zuen. Nahiko ondo geratu zen, eta, kanpotik behintzat (ez dut barrukoa ezagutzen), oso eredugarria izan da lana. Orain, erabileraren zain dago etxea. PP kexatu da eraikina erabilpen barik egoteagatik. Eta hor hasi da ika-mika.

Horri dagokionez, azaldu behar da kexak ez direla lokal bat erabilpenik gabe izateagatik, beste batzuk ere egongo dira udalaren erroldan eta. Egia da monumentuak kontserbatzeko garrantzitsua izan daiteke erabilpena, baina ez beti. Batzuetan, erabilpen hori bateragarria ez da izan, edo, behintzat, ez du lagundu bere kontserbazioan, edota hiritartzeko funtzioan. Adibide asko ditugu gure inguruan, Gobernu Zibila, adibidez, oso eraikin itzela da, baina barruan ikusteko ia ezina. Getxon ere Polizia-etxea jauregi batean dago, eta segurtasunagatik ezin da sartu. Ulergarria da, funtzio batzuk hasieran bateragarriak irudi arren, askotan ez dira hain onak monumentua gizarteratzeko. Adibide asko dago, eta, kontuz, funtzioak ez du errua, funtzioa eman duenak baizik

Beste batzuetan, larriena, monumentuak ez dira batere errazak gure aroan egokitzeko. Bulego bat jartzen bada, litekeena da oztopo handiak izateko ezinduentzat, edo distribuzio egokia jarri behar da, horretarako eginda ez dauden geletan… monumentuan fundamenturik gabeko lanak askotan egiten dira funtzio berri batekin bateratzeko. Fase honek, erraza irudi arren, oso garrantzia handia du eta, askotan, funtsezkoa da monumentuaren kontserbazioan.

Beraz, erabilpena ona dela monumenturako ezin da alegriaz esan, lehen aztertu gabe. Garrantzitsua, ordea, eginda dago, Tamalgarria zegoen eraikin bat, udalak berreskuratu du, ez du botatu, ez du saldu etxebizitza egokitzeko, ez du desegokitzako lanak egin… Egindako lanak epe luzerako utziko dute eraikina. Monumentu batean egin behar zen lana eginda dago, hurrengoan ere egin dezala udalak . Irrikatan gaude

Erabilpena aurkitu behar dela? Hobeto. Baina, ez badago erabilpen on bat, hobeto dago hutsik. Edo PPk gaztetxe jartzea nahiko luke? Horretarako ere lokal duinak beharrezkoak dira eta.

Post hau Getxo, Monumentuak atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s