Heldu dira Europako(?) Ondare jardunaldiak. Dakigunez, Aldundiak antolatzen duen ziklo honetan jende aurrean jartzen du askotan ezkututako ondarea. Urtero eginez, jende asko bere zain dago, eskaintza ikusteko eta ekitaldiekin disfrutatzeko. Aurten, ordea, krisia ere heldu da gure jardunaldietara.
Lehenengo eta behin, esan behar da antolakuntza orokorra udalek egiten dutela. Aldundiak publizitate eta babesa ematen die, eta aholkulari lana ere egiten du, baina zama gehiena (dirua) udalek jasaten dute. Horregatik, jardunaldiak oso irregularrak izan dira beti. Durangaldean, adibidez, udal askok aurkezten dute ekitaldiren bat Gerediaga elkarteak bultzatzen duelako; Bilbon, museoek, Aldundiko sarean daudenek batez ere, programazio berezia antolatzen dute hilabete horretan, jardunaldien leloarekin beti zer ikusirik ez izan arren… eta, horregatik, udal askotan ez da inoiz ezer aurkezten. Aurten, ordea, estutasuna guztiei heldu zaie, beraz, programa triste baino tristeagoa da, izenburua izan ezik, jakina, aurten XVI. mendeko baikortasuna baita izenburua. Helburua kultura-ekintzaz gain, agian, Erdi Aroko ustezko baikortasun hori har dezagun ere izango da, auskalo!.
Gure eskualdeak ere parte hartzen du tristezi horretan, eta programa inoiz baino laburragoa da. Ohikoa denez, aztertuko dugu eskaintza herriz herri.
Erandiok ekitaldi bat besterik ez dauka: Erandio Erdi Aroaren udazkenean Erandio Ezagutuz III. Herri ibilaldia. Ibilaldi bat egingo dute partehartzailek, horretan, Andra Mari eliza eta Martiartuko dorretxea bisitatuko dute, besterik ez. Biek merezi dutela bisitaldia ez da esan behar, baina bisitaldi berriak direla ere ezin da esan. Ohikoak diren arren, ezagutzen ez dutenek aukera izango dute harribitxi bi horiek ikusteko, eta horietaz zerbait entzuteko.
Getxon, kale-antzerkia besterik ez dago. XVI. mendeko amodiozko lan bat: leinuak, lemanak, itsasadarra… Antzerkia ona izango da, aitzitik, ondarearekin erlazioa…urruna.
Sopeloztarrek bisitaldi gidatua egiteko aukera izango dute, Gonzalez Cembellinek zuzenduta hain zuzen ere. Jardunaldien gidaliburua dionez, elizatik Munarrira joango da, azalpenak entzuten diren bitartean. Ondo egongo da, Cembellin, hizlari ona eta aditua baita, gainera gaia interesgarria zein berria da.
Plentziak bi ekitaldi egingo ditu, bisitaldi antzeztua, Bidaiari bati Plentziako eraikuntzak eta ohiturak zoratzen zaizio. Agian, antzezlanak ondare zama izango du, gaia, behintzat zentratuagoa ei dago gidaliburuan. Horretaz gain, eta orijinalena, aztarna-joko bat antolatu dute, gazteagoentzat, antza.
Gorlizen askotan aurkezten diren programa erakargarria da; aurten ere onenetarikoa da. Agirreko Andra Mari baseliza bisitatuko da hiru egunetan. Bitxia izan daiteke, ermita zaharra izateko tradizioa du eta. Gainera, aipatutako Cembellinek Leinuen arteko guda Uribe Kostan” hitzaldia eskainiko digu. Interesantea izango da, dudarik gabe. Bitxia ere da Cembellinen partizipazioa, itzela, arduraduna ere omen da, eta tristeziaren seinalea ere bada, errekurtso faltaren seinalea. Anekdotaz gain, Gorlizko programa oso interesante ei da.
Hor amaitzen da eskualdeko programazioa, ez da gehiegi, ez oso interesantea ere, baina dagoena da. Aktibitate gehienak ondo egon daitezke, ondo antolatuta badaude, eta egongo dira. Nik azpimarratuko nituzke Gorlizekoa eta Sopelakoa, berriak baitira eta ondare ezezagunagoa baita helburua, udal guztietako ahalegina eskertu behar dugun arren.
Dena den, gogoratu askotan inskribatu behar dela, plazak mugatuta daude eta. Espero dugu krisi honetatik ateratzea, maila minimoa berriro hartzeko; bestela, baikortasuna erdi aroan geratuko da.
Nere postekin loturak: Iparra galdu gabe: iparraldea (ber)aurkitzeko aukera | Uribe Kostaz hitz egiten